Natur Zientziak. DBH 1.
Zelula ala fabrika
Zuhaitzeko puntua: Lurra eta izaki bizidunak / Lurra, planeta bizia / Izaki bizidunen ezaugarri eta funtzio komunak. Teoria zelularra. Izaki bizidunen dibertsitatea: inguruneak, tamainak, formak eta elikatzeko erak.
  Metodologiarako iradokizunak Baliabideak eta jarduerak
HELBURU KONTZEPTUALA

Flash bidezko animazio honek ezin hobeki azaltzen du fabriken osagaiak eta zelula-organuluak zein antzekoak diren.

HELBURU PEDAGOGIKOA

“Zelula edo fabrika” izeneko animazioari nahiz ikasgai planeko jarduerei esker, zelulen ezaugarriak azalduko ditugu, bai eta zelula mailako bizi-funtzioen arteko loturak deskribatu ere.

ALDERDI INTERESGARRIAK

Animazioa ikusi aurretik:

  • Zelula mota ugari dauden arren, den-denek antzeko egitura dutela azpimarratzea.

Animazioa ikusi bitartean:

  • Zelula osatzen duten atalek ez dutela nork bere aldetik funtzionatzen ohartzea (1. pantaila).
  • Zelula-pareta eta kloroplastoak landare-zelulek soilik dituztela azaltzea; hots, animalia-zelulek horrelako organulurik ez dutela argi uztea (2. pantaila).
  • Zelula-paretari esker landare-zelulak deformaezinak direla azaltzea eta ondorio honetara iristea: animalia-zelulak, zelula-paretarik ez dutenez, deformatu egiten dira (2. pantaila).
  • Bitxikeria gisa, gertaera honen berri ematea: landare-zeluletan, bakuoloak handituz eta handituz joaten dira, zelula zahartuz doan heinean, eta ia zitoplasma osoa hartzera iristen dira (2. pantaila).
LAN EGITEKO MODUA
Banaka, ikasleek zelula-organuluen funtzioei buruzko ezaguerak indar ditzaten.
ORIENTABIDEAK

    1. Fabriken eta zelulen arteko alderaketa erreferentzia gisa hartuta, eskatu ikasleei zelulak eta giza gorputza alderatzeko eta gorputzeko organoak eta zeluletako atalak parekatzeko (mitokondrioa, nukleoa, mintz plasmatikoa, nerbioak, urdaila, gibela, bakuoloak, etab.).

    2. Animazioko 1. pantaila erreferentzia gisa hartuta (“Zuzendaritza” izeneko leihoa), proposatu ikasleei, zabaltzeko jarduera gisa, zeluletan zuzendari-lanak zerk egiten dituen aztertzeko eta, ondoren, zuzendari moduko horrek bere aginduak zelula osora irits daitezen mezulari gisa zein erabiltzen dituen ikertzeko.

JARDUEREKIKO LOTURA
  • 1. jardueraren bidez (“Autotrofoa ala heterotrofoa?”), nutrizio zelular motak indartuko dituzte ikasleek, eta izaki bizidunek zein nutrizio mota duten jakingo.
  • 2. jardueraren bidez (“Zelulen bizi-funtzioak”), zelulek dituzten bizi-funtzioei buruzko ezaguerak indartuko dituzte ikasleek (ugalketa, erlazioa eta nutrizioa).
  • 3. jardueraren bidez (“Mugimendu zelularra”), zelulen erlazio-funtzioari buruzko ezaguerak indartuko dituzte ikasleek.
  • 4. jardueraren bidez (“Zelula-organuluen funtzioa”), zelula-organulu guztien funtzioei buruzko ezaguerak indartuko dituzte ikasleek, eta zer organuluk egiten duen zer funtzio lotuko.
© Santillana en Red 2004