 |
 |
 |
 |
Izaki bizidunen bost erreinuak |
![]() |
Zuhaitzeko
puntua: Lurra eta izaki bizidunak / Izaki bizidunen sailkapena
/ Taxonomia: sarrera. Bost erreinuak. Enbor nagusiak. Birusak,
bakterioak eta organismo zelulabakar eukariotikoak. |
![]() |
![]() |
![]() |
HELBURU KONTZEPTUALA |
Flash bidezko animazio honek bost
erreinuetako izaki bizidunen adibideak ematen ditu.
|
![]() |
HELBURU PEDAGOGIKOA |
“Izaki bizidunak” baliabideari
nahiz ikasgai-planeko jarduerei esker, izaki bizidunak sailkatzeko
bost erreinuak zein diren jakingo dugu, baita horien oinarrizko
ezaugarriak ezagutu ere: zelula motak, zelulen antolaketa
eta zelula-elikadura.
|
![]() |
ALDERDI INTERESGARRIAK |
Baliabidea ikusi aurretik:
- Ikasleei azaltzea sailkatzea zer den (elementuak multzotan
biltzea, hautatutako irizpidearen arabera).
- Ikasleei ikusaraztea, izaki bizidunen kopurua handia dela-eta,
nahitaezkoa dela horiek sailkatzeko metodoren bat erabiltzea.
- Izaki bizidunak sailkatzea –antzinatik egiten da–
lan gogorra dela aipatzea, aurkikuntza berriek sailkapen
hori alda baitezakete.
Baliabidea ikusi bitartean:
- 1. pantaila. Izaki bizidunen dibertsitatea azpimarratzea,
alderdi hauei dagokienez: tamaina, kanpoko forma, anatomia,
bizi-funtzioak, ekosistemak, bizi-formak, etab.
- 1. pantaila. Izaki bizidunen bost erreinuak banan-banan
aipatzea.
- 1. pantaila (leiho guztiak). Kontzeptu hauek berrikustea:
zelulabakarra, zelulanitza, autotrofoa, heterotrofoa, prokariotikoa
eta eukariotikoa.
- 1. pantaila. Talde bakoitzeko izakiak definitzen dituzten
ezaugarriak zehaztea, baita gainerako erreinuetatik ezberdintzen
dituzten ezaugarriak ere.
Baliabidea ikusi ondoren:
- Izaki bizidunen arteko ezberdintasunak eta antzekotasunak
ez direla beti bistakoak izaten aipatzea; izan ere, askotan,
metodo sofistikatuak eta gailu zientifikoak erabili behar
izaten dira horiek aurkitzeko. Adibidez, onddoak denbora
luzez landareen erreinuan sailkatu ziren, baina, gero, horien
zelularen egitura eta elikadura direla-eta, beste erreinu
batean sailkatu behar izan ziren.
|
![]() |
LAN EGITEKO MODUA |
Banaka, bost erreinuetako bakoitza
definitzen duten oinarrizko ezaugarriak berrikusteko. |
![]() |
ORIENTABIDEAK |
- Eskatu ikasleei bilatzaile bat erabiltzeko (esaterako,
http://www.google.com)
eta izaki bizidunen argazkien fitxategi bat egiteko. Jarraian,
organismo horiek taldetan sailkatzeko irizpideak asmatu
beharko dituzte ikasleek. Azkenik, ezarritako irizpideak
azaldu beharko dizkie ikasle bakoitzak gainerako ikasleei.
Ikasleek baliozkotasun zientifiko gehien duten irizpideak
nabarmendu beharko dituzte.
|
|
![]() |
JARDUEREKIKO LOTURA |
- 1. jardueraren bidez (“Bost erreinuak”), izaki
bizidunak bost erreinutan sailkatzeari buruzko kontzeptuak
berrikusiko dituzte ikasleek.
- 2. jardueraren bidez (“Izaki bizidunen sailkapena”),
izaki bizidunak sailkatzeko eta izendatzeko moduari buruz
dituzten ezagutzak sendotuko dituzte.
- 3. jardueraren bidez (“Sailkapen hierarkikoa”),
izaki bizidunak hierarkikoki sailkatzeko moduari buruzko
ezagutzak zabalduko dituzte ikasleek, baita bereiz daitezkeen
taxonomia kategoriei buruzkoak ere.
- 4. jardueraren bidez (“Monerak, protoktistak eta
onddoak”), izaki bizidunak erreinuen arabera sailkatzeko
gai diren egiaztatuko dute ikasleek.
|
|
 |
 |
 |
|