 |
 |
 |
 |
Lurraren klimak |
![]() |
Zuhaitzeko puntua: Lurra eta izaki bizidunak / Lurra, planeta bizia / Planeta batean bizitza egoteko faktoreak. Elementu biokimikoak.
Karbonoa: propietateak. |
![]() |
![]() |
![]() |
HELBURU KONTZEPTUALA |
Bideoaren bidez gure planetako klimak ezagutuko ditugu, eta Lurreko eskualdeetan bizi diren izaki bizidunetan zer-nolako eragina duten jakingo dugu.
|
![]() |
HELBURU PEDAGOGIKOA |
“Lurreko klimak” baliabideari eta proposatutako jarduerei esker,
Lurreko klimak ezagutuko ditugu; horrekin batera, zenbait eskualde geografikotako berezko klimak identifikatuko ditugu, bai eta klima horiek zenbait ekosistemarekin duten erlazioa ere.
|
![]() |
ALDERDI INTERESGARRIAK |
- Izaki bizidunen dibertsitatea,
inguruneak eta paisaiak tenperaturarekin, hezetasunarekin, intsolazioarekin eta abarrekin erlazionatzea. (00:01 min).
- Izaki bizidunek bizi diren eskualdeko berezko klimarekiko egindako zenbait moldapen aipatzea (00:45
min).
- Lurraren ekuatore-lerroa gure planetaren orbita-planoarekiko paraleloa ez dela erreparatzea; eta, hori dela-eta, Eguzkiaren izpiak ez direla Lurreko toki guztietara inklinazio berarekin heltzen ohartzea (00:58 min).
- Eguzkiaren izpiek Lurraren ekuatorean zut eragiten dutela erreparatzea; eta ohartzea horregatik jasotzen duela Lurrak eremu horretan berorik handiena. Ekuatorean ur-lurrunketa nagusi dela aztertzea (00:59 min).
- Latitudea zenbat eta handiagoa, Eguzkiaren izpiak Lurrean orduan eta zehiarrago eragiten dutela adieraztea; horregatik da poloetan kondentsazioa nagusi
(00:60 min).
- Tenperatura, haizea, prezipitazioak eta abar Lurrean jasotzen den eguzki-energiaren araberakoak direla aipatzea. (01:04 min).
- Lurreko bost zona klimatiko handienak kokatzea eta identifikatzea (01:16 min).
- Eguzki-izpiak Lurreko bost zona klimatiko handienetara nola heltzen diren erreparatzea (01:21 min, 01:31
min eta 01:38 min).
- Era askotako inguruneak eta bizi-formak egotea Lurreko eskualde batetik bestera euri-erregimenak aldatzeari zor zaiola adieraztea (01:59
min).
|
![]() |
LAN EGITEKO MODUA |
Bakarka, gure planetako klimak zergatik sortzen diren eta klima horiek izaki bizidun jakinekin zer erlazio duten ezagutzeko. |
![]() |
ORIENTABIDEAK |
- Klimodiagrama (klimograma) batez lan egin. Aipatu eskualde jakin bateko batez besteko tenperaturen eta prezipitazioen balioak ordenaden bidez irudikatzen direla klimogrametan, eta urteko hilak abzisetan. Erreparatu nola banatzen diren prezipitazioak urtean zehar, bai eta garai lehorrak edota hezeak ere. Ondoren, eman ikasleei zenbait tenperatura- eta prezipitazio-datu (ahal bada, bizi diren herrikoak) eta eskatu dagokien klimograma
irudikatzeko eta interpretatzeko; garai lehorrak eta hezeak,
urteko oszilazio termikoak, prezipitazioen kantitatea eta banaketa eta abar adierazi behar dituzte.
- Helbide hauetan aurkituko diutuzu klimogramak:
- Egin txosten txiki bat izaki bizidunek Espainiako klimetara izandako moldaketei buruz.
Txosten horretan, espeziearen izena, moldaketak eta bizi direneko klima eta eskualdea adieraziko dira. Lanak amaitutakoan, egindakoa guztien artean aztertu.
|
|
![]() |
JARDUEREKIKO LOTURA |
- 1. jarduerari esker (“Klimen munduko mapa”), ikasleek gure planetako zona klimatikoak identifikatuko dituzte.
- 2. jarduerari esker (“Zeren mende dago klima?”), eskualde jakin bateko kliman eragiten duten faktoreak indartu ahal izango dituzte ikasleek.
- 3. jarduerari esker (“Biomak eta klima”), biomak eta ezaugarri klimatikoak erlazionatuko dituzte ikasleek.
- 4. jarduerari esker (“Klima-aldaketak”),
klimari buruzko ezagutzak eta kliman eragiten duten faktoreei buruzkoak zabalduko dituzte ikasleek.
|
|
 |
 |
 |
|