 |
 |
 |
 |
Itsas Korronteak |
![]() |
Zuhaitzeko
puntua: Lurreko materialak / Lurraren hidrosfera / Lurreko uraren
sorrera. Ura beste planeten. Ur-molekula: ugaritasuna,
propietateak eta garrantzia. Itsasoko ura, disoluzioa. Sodioa,
potasioa eta kloroa: ugaritasuna eta propietateak. |
![]() |
![]() |
![]() |
HELBURU KONTZEPTUALA |
Bideoa lagungarria izango da ozeano-uren
ezaugarri nagusietako batzuk ezagutzeko.
|
![]() |
HELBURU PEDAGOGIKOA |
“Itsaslasterrak" izeneko
baliabidearen eta proposatutako jardueren bidez, uraren propietateak
ezagutuko ditugu, baita ozeanoko uren dinamika ere.
|
![]() |
ALDERDI INTERESGARRIAK |
- Ozeanoetako urak etengabe mugitzen ari direla eta mugimendu
horiek hainbat arrazoirengatik gertatzen direla argitzea
(haizea, ur-masen dentsitate-diferentzia, lurraren biraketa
eta eguzkiaren eta ilargiaren arteko grabitazio-erakarpena)
(00:37 min).
- Ozeanoetako ur-dentsitatea tenperaturaren eta gatz-edukiaren arabera aldatzen dela azaltzea (00:37 min).
- Itsaslaster bero eta hotz nagusiak mapan ikustea (01:10 min).
- Itsaslasterren joan-etorriek zenbait eskualdetako klima
leuntzen dutela ikustea. Zenbait adibide jartzea; esaterako,
Kaliforniako eta Kanarietako itsaslasterren desbideratzea
Hegoalderantz. Itsaslaster horiek ur hotzak dira, eta leundu
egiten dituzte kostalde horietako tenperatura beroak (01:10
min).
- Uraren mugimendu bertikala azaleko geruzan hasten dela
eta, beherantz egiteko joera duenez, ur sakonena azaleratzen
duela azaltzea (01:28 min).
- Itsasoak eta ozeanoak gaziak zergatik diren azaltzea (01:46
min).
- Uraren ezaugarri termikoa azaltzea. Komenigarria da kontzeptua
argitzea, zenbait adibide praktikoren bidez; esaterako,
kostaldeko erregulazio klimatikoa itsasoak egunean zehar
hartzen duen energia gauean zehar askatzen duelako gertatzen
dela azal daiteke. Horren ondorioz, tenperaturak ez dira
bat-batean jaisten (02:31 min).
|
![]() |
LAN EGITEKO MODUA |
Banaka, hidrosferak Lurreko bizitzan eta erregulazio klimatikoan duen garrantziari buruzko ezaguerak indartzeko. |
![]() |
ORIENTABIDEAK |
- Munduko mapa mutu batean, adierazi non dauden itsaslaster bero eta hotz nagusiak. Horretarako, ikasleek orrialde hauetan begira dezakete:
- Mapa egin ondoren, hitz egin itsaslaster horiek zenbait
eskualdetako kliman duten eraginari buruz.
- Azaldu, ahal bada zenbait argazkiren bidez, zer-nolako
itxura duten arrainen eta uretako ugaztunen gorputzek eta
gorputz atalek. Azaldu itxura hori dela egokiena uretan
mugitzeko eta uraren erresistentziari aurre egiteko.
|
|
![]() |
JARDUEREKIKO LOTURA |
- 1. eta 2. jardueren bidez (“Itsasoko ura” eta “Itsasoko mugimenduak”), ikasleek ozeanoetako uren ezaugarriei buruz dituzten ezaguerak sendotuko dituzte, baita itsasoko uren mugimenduari buruzko ezaguerak ere.
- 3. jardueraren bidez (“Itsasoko erliebea”),
ikasleek ozeanoetako hondoen morfologiari buruzko ezaguerak
zabalduko dituzte.
- 4. jardueraren bidez, (“Itsasertzeko erliebea”),
ikasleek unitate honetako kontzeptu orokorrak berrikusteko
aukera izango dute. Jarduera honetan, kostaldeko metaketa
mota desberdinak ezagutuko dituzte, eskema baten bidez.
|
|
 |
 |
 |
|