Natur zientziak. DBH 1.
Lurraren egitura
Zuhaitzeko puntua: Lurra Unibertsoan / Unibertsoa, Esne Bidea eta Eguzki Sistema / Lurraren eta Eguzki Sistemako beste osagaien ezaugarri fisikoak. Lurraren mugimenduak: urtaroak, eguna eta gaua, eklipseak eta Ilargiaren aldiak. Egutegi motak. Lurraren geruzak: nukleoa, mantua, azala, hidrosfera, atmosfera eta biosfera.
  Metodologiarako iradokizunak Baliabideak eta jarduerak
HELBURU KONTZEPTUALA

Flash bidezko animazio honi esker, gure planetaren barne- eta kanpo-egiturak ikus ditzakegu.

HELBURU PEDAGOGIKOA

“Lurraren egitura” baliabideari nahiz ikasgai-planeko jarduerei esker, lurreko atmosfera, hidrosefera eta litosfera osatzen dituzten material garrantzitsuenak identifika daitezke, baita Lurraren barne-egitura ere (azala, mantua eta nukleoa).

ALDERDI INTERESGARRIAK
Baliabidea ikusi aurretik:
  • Ikasleei ulertaraztea zeinen garrantzitsua den gure planetaren osaera, egitura eta dinamika ezagutzea, ondoren geologia-fenomeno batzuk ulertzeko eta horiek bizitzaren garapenean duten eragina ezagutzeko.

Baliabidea ikusi bitartean:

  • Lurraren hiru atalak ikustea (atmosfera, hidrosfera eta litosfera). Horiek Lurra espazio-ontzi batetik behatzean ikus daitezke (1. pantaila).
  • Azpisistema bakoitzeko material garrantzitsuenak adieraztea (2. pantaila).
  • Litosferaren eta azalaren arteko nahasketa argitzea (2. pantaila).
  • Azal ozeanikoaren eta kontinentalaren arteko ezberdintasun nagusiak azaltzea, kokapen- eta lodiera-ezberdintasunak, batik bat (3. pantaila).
  • Harri motak bereiztea, jatorriaren arabera (4. pantaila).
LAN EGITEKO MODUA
Banaka, Lurraren egiturari eta ezaugarriei buruz landutako edukiak sendotzeko.
ORIENTABIDEAK
  • Jarduera osagarri gisa, proposatu ikasleei txosten bat egiteko Lurraren geruza bakoitzaren ezaugarri garrantzitsuenei buruz. Halaber, eskatu Lurraren barnealdea ezagutzeko erabiltzen diren metodoak aztertzeko. Azkenik, hainbat ikaslek beren ondorioak azalduko dizkiete gainerako ikaskideei. Besteak beste, orri hauek bisita daitezke:
    1. http://cipres.cec.uchile.cl/~agallego/capas.html
    2. http://www.solarviews.com/span/earthint.htm#int
  • Proposatu ikasleei eztabaidatzeko gure planetak Eguzki Sistemako beste planeta batzuen aldean dituen berezitasunei buruz.
JARDUEREKIKO LOTURA
  • 1. eta 3. jardueren bidez (“Lurraren azpisistemak” eta “Lurraren geruzak”), Lurraren kanpo-azalen ezaugarriak berrikusiko dituzte ikasleek, eta geruza bakoitza osatzen duten material garrantzitsuenak ezagutu.
  • 2. eta 4. jardueren bidez (“Lurraren barne-egitura” eta “Lurraren erdirainoko bidaia”), Lurraren barneko unitate geokimiko eta kimikoen ezaugarriei buruzko kontzeptuak sendotuko dituzte. Ikusizko alderdiak lantzeko, egin 2. jarduera.
© Santillana en Red 2004