 |
 |
 |
 |
Ilargiaren aldiak |
![]() |
Zuhaitzeko puntua: Lurra Unibertsoan / Unibertsoa, Esne Bidea eta Eguzki Sistema /
Lurraren eta Eguzki Sistemako beste osagaien ezaugarri fisikoak. Lurraren mugimenduak: urtaroak, eguna eta gaua, eklipseak eta Ilargiaren aldiak. Egutegi motak. Lurraren geruzak: nukleoa, mantua, azala, hidrosfera, atmosfera eta biosfera. |
![]() |
![]() |
![]() |
HELBURU KONTZEPTUALA |
Flash bidezko animazio honek Lurra-Ilargia-Eguzkia sistemaren mugimenduak behatzeko eta horren ondorioak ulertzeko balio du.
|
![]() |
HELBURU PEDAGOGIKOA |
“Ilargiaren aldiak eta eklipseak”
baliabideari nahiz ikasgai-planeko jarduerei esker, Lurrak eta Ilargiak Eguzkiaren inguruan egiten dituzten mugimenduak harremanetan jarri ahal izango ditugu, bai eta horien berehalako ondorioak azaldu ere: eklipseak eta ilargiaren aldiak. |
![]() |
ALDERDI INTERESGARRIAK |
- Lurraren eta Ilargiaren arteko distantzia eta Lurraren eta Eguzkiaren artekoa alderatzea (1. pantaila).
- Ilargiak bi mugimendu egiten dituela ikustea: bata, bere ardatzaren inguruan, eta bestea, Lurraren inguruan. Eta bi mugimenduak egiteko denbora berbera behar duenez, beti alde bera erakusten digula ohartzea (1. pantaila).
- Ilargiak Eguzkitik hartzen duen argia islatu baino ez duela egiten ohartzea (1. pantaila).
- Ilargiak berezko argia izango balu, bere disko osoa ikusiko genukeela adieraztea, Eguzkiarena ikusten dugun moduan (2. pantaila).
- Ilargiak bere orbita egiteko 28 egun baino zertxobait gutxiago behar duela azpimarratzea (2. pantaila).
- Ilargiaren aldiak, gutxi gorabehera, 29 egunetik behin errepikatzen direla aipatzea, eta horri ilargi-hilabetea deitzen zaiola. Bitxikeria gisa, antzinako zibilizazioek denbora neurtzeko datu hori erabiltzen zutela adieraztea (2. pantaila).
- Eklipse hitzak ezkutatu edo desagertu adierazten duela aipatzea (latinezko eclipsis terminoa: desagertzea)
(3. pantaila).
- Ilargiak eklipse batean proiektatzen duen itzala planeta guztia itzalpean uzteko nahikoa ez dela adieraztea. Ilargiak gune jakin batean soilik estaliko du erabat Eguzkia (3. pantaila).
- Lurrak, Ilargiak eta Eguzkiak eklipse mota bakoitzean duten kokapena alderatzea (3. eta 4. pantailak).
- Eguzki-eklipseak egunez eta Ilargi-eklipseak gauez gertatzen direla azaltzea; eta Ilargia zeruan ikusten bada, Ilargi-eklipseak egunez, egunsentian edo ilunabarrean ere ikus daitezkeela argitzea (3. eta 4. pantailak).
- Eklipse partzial eta eklipse oso baten arteko aldeak azaltzeko, argazkiei erreparatzea (4. pantaila).
Baliabidea amaitutakoan:
- Urtean gutxienez bi Eguzki-eklipse gertatzen direla adieraztea, eta gehienez bost eklipse gerta daitezkeela aipatzea.
- Ilargi-eklipseak ez direla hain ohikoak aipatzea, urtean bi baino gutxiago gertatzen baitira.
- Ilargiaren alde ezkutua satelite jakin batzuek bidalitako argazkien bidez soilik ezagutzen dugula azaltzea.
|
![]() |
LAN EGITEKO MODUA |
Banaka, ikasleek Lurraren mugimenduari buruz dakitena ikusizko baliabideen bidez indar dezaten, eta horren ondorioak azter ditzaten. |
![]() |
ORIENTABIDEAK |
- Eztabaidatu ikasleekin gizakia Ilargira iristeak izan zuen garrantziari buruz.
- Ikasleek eklipseak xehetasun handiagoz behatu ahal izateko, proposatzen dugun web orria bisitatzeko esango diegu. Horren bidez, munduko hainbat lekutan gertatutako eklipseei buruzko erakusketa birtual bat ikusiko dute. Hauxe da helbidea:
http://www.fecyt.es/semanadelaciencia2003/eclipse
- Proposatu ikasleei gure satelitearen ezaugarri nagusiei buruzko informazioa bilatzeko. Galdera hauei erantzun beharko diete: Ba al dago itsasorik Ilargian? Ba al dago urik itsasoan? Zergatik daude kraterrak Ilargian? Nola eragiten du Ilargiak itsasaldietan? Azkenik, lortutako emaitzak talde osoari jakinarazi beharko zaizkio. Hauek dira ikasleek kontsulta ditzaketen web helbide batzuk:
http://www.xtec.es/recursos
http://www.solarviews.com
|
|
![]() |
JARDUEREKIKO LOTURA |
- 1. jardueraren bidez (“Ilargiaren aldiak”), eta argazkiak erabiliz Ilargiaren aldiei buruzko ezaguerak indartuko dituzte ikasleek.
- 2. eta 3. jardueren bidez (“Lurraren erdialderanzko bidaia” eta “Nolakoa da Ilargia?”), gure satelitearen ezaugarri nagusiei eta egiturari buruzko ezaguerak indartuko dituzte ikasleek. Erantzun anitzeko jarduerekin lan egin nahi bada, egin 3. jarduera.
- 4. jardueraren bidez (“Ilargiaren irudia”), Ilargia teleskopio bidez behatzean bereiz daitezkeen formazioei buruzko ezaguerak indartuko dituzte.
|
|
 |
 |
 |
|