 |
 |
 |
 |
Materia neurtzea |
![]() |
Zuhaitzeko
puntua: Lurra Unibertsoan / Materia Unibertsoan / Unibertsoko
materiaren propietate orokorrak: dimentsioak (azalera eta bolumena),
masa eta dentsitatea. Unitateak (N.S.). Masak eta bolumenak
kalkulatzea. |
![]() |
![]() |
![]() |
HELBURU KONTZEPTUALA |
Flash animazio honen bitartez, materiaren
propietate nagusiak ezagutuko ditugu: dimentsioak, masa eta
dentsitatea.
|
![]() |
HELBURU PEDAGOGIKOA |
“Materia” izeneko animazioari
eta ikasgai-planeko jarduerei esker, materiaren propietateei
eta horien magnitudeei eta unitateei buruzko ezagutzak finkatuko
dituzte ikasleek.
|
![]() |
ALDERDI INTERESGARRIAK |
- Azalera eta bolumena luzeran oinarritzen diren magnitudeak
direla adieraztea (1. pantaila).
- Ikasleei gogoraraztea nola kalkulatzen diren oktaedroen
bolumenak, eta batzuk kalkulatzea; esaterako, ikasgela (1.
pantaila).
- Ikasleei adieraztea edukiera-unitateek duten garrantzia,
bai eguneroko bizitzan bai industrian (1. pantaila).
- Masa eta pisua desberdintzea, sarritan nahasi egiten baitugu
(2. pantaila).
- Ikasleek ideia hau alde batera uztea: masa ez dela gorputz
batek duen materia kantitatearen neurri bat (2. pantaila).
- Dentsitate kontzeptua ikustean, burutik kentzea handia
den guztia astuna dela eta txikia dena arina dela (3. pantaila).
- Azpimarratzea, adibideez baliatuta, dentsitate desberdineko
bi objektuk pisu desberdina izan dezaketela, tamaina berekoak
izan arren (3. pantaila).
Balilabidea ikusi ondoren:
- Ahalik esperimentu gehienak egitea, hainbat gorputzen
masak, bolumenak eta dentsitateak neurtzeko.
|
![]() |
LAN EGITEKO MODUA |
Banaka, kontzeptuak finka ditzaten,
proposatutako jardueren eta praktiken bitartez. |
![]() |
ORIENTABIDEAK |
- Egokia litzateke ikasleek metroa, erregela, eta abar erabiltzea
eta inguruko gauzen azalera neutzea; esaterako, ikasgelarena,
ordenagailuarena, ikasmahaiarena edo arbelarena.
- Eginarazi ikasleei unitate-aldaketen jarduerak, aurretiko
ezagutzak gogora ekartzeko. Horretarako, web orri hau erabil
dezakete: http://es.wikipedia.org/wiki/Sistema_Internacional_de_Unidades
- Ikasitakoa praktikan jartzeko, azal dezatela ikasleek
nola neurtuko lituzketen zenbait magnitude fisiko; esaterako,
igerileku batean sartzen den ura, ikasgelan dagoen airea,
irla baten azalera, etab.
|
|
![]() |
JARDUEREKIKO LOTURA |
- 1., 2. eta 3. jardueren bidez (“Zer unitate erabiliko
dugu?”, “Zein da kantitate handiena?”
eta “Unitateen Nazioarteko Sistema”), ikasleek
sistema metriko hamartarra berrikusiko dute; horretarako,
unitate-aldaketak egingo dituzte: luzerarena, azalerarena,
masarena, bolumenarena eta abarrena.
- 4. jardueraren bidez (“Masa eta bolumena”),
ikasleek masa eta bolumen kontzeptuak indartuko dituzte,
ariketa praktiko batean oinarrituta.
|
|
 |
 |
 |
|