Natur Zientziak. DBH 1.
Misio espazialak
Zuhaitzeko puntua: Lurra Unibertsoan / Unibertsoa, Esne Bidea eta Eguzki Sistema / Unibertsoaren behaketa: planetak, izarrak eta galaxiak. Unibertsoari buruzko jakintzaren bilakaera historikoa. Esne Bidea eta Eguzki Sistema. Gauez zerua ikertzea: konstelazioak
  Metodologiarako iradokizunak Baliabideak eta jarduerak
HELBURU KONTZEPTUALA

Bideoa, Unibertsoa ikertzeko azken aurrerakuntzak ezagutzeko.

HELBURU PEDAGOGIKOA

“Misio espazialak” izeneko baliabideari eta proposaturiko jarduerei esker, Unibertsoaren ezagutzak historian zer-nolako bilakaera izan duen ikasteko aukera izango dute ikasleek. Halaber, Unibertsoko zenbait astro mota eta horien ezaugarriak ezagutu ahal izango dituzte.

Baliabidea kontzeptua zabaltzeko erabil daiteke, ikasleek kometen behaketa eta jarraipena egitearen garrantzia uler dezaten.

ALDERDI INTERESGARRIAK
  • Kometen osaerari erreparatzea: nukleoa edo burua, batetik, eta adats izeneko nebulosa bestetik. (00:01 min).
  • Adatsa kometa Eguzkira hurbiltzean bakarrik agertzen dela aipatzea, une horretan eguzki-erradiazioek eta -haizeak lurruntzen baitituzte kometaren buruko gas izoztuak (00:01 min).
  • Kometen nukleoa solidoa dela eta hauts- eta burdina-partikulez eta izotzez osatuta dagoela aipatzea (00:24 min).
  • Kometak Eguzki Sistemako zeruko gorputzak direla uste dela aipatzea. Eguzkiaren inguruan orbita eliptikoak egiten dituztelako eta beren konposizioan, beste astro batzuek bezala, ur-lurruna eta karbono-monoxidoa dituztelako uste da hori (00:38 min).
  • 1986an, bost espazio-zunda handien bidez Halley kometaren ikerketa sakona egin zela azaltzea. Zunda horiek honako izen hauek zituzten: Vega I, Vega II, Sakigake, Suisei eta Giotto (O1:02 min).
  • Halley kometari buruz aipatzea, esaterako, horren berri K.a. 467tik dagoela, 1986an azken aldiz bistaratu zela, eta gutxi gorabehera 2061ean ikusiko dela berriro. (01:15 min).
LAN EGITEKO MODUA
Banakoa. Horrela, ikasleak ulertuko du metodoa eta irmotasuna oso garrantzitsuak direla zeru-fenomenoak ikertzeko.
ORIENTABIDEAK
  • Aipatu historialari batzuek uste dutela Halley kometa zela Errege Magoak Belenera gidatu zituen izarra. Eztabaidatu ikasgelan ea hori posible den uste duten ala ez.
  • Ikus "Cartes du ciel” doaneko programa (gaztelaniaz ikus daiteke): http://www.astrosurf.com/astropc/cartes/. Programa horren bidez, honako hauek egin daitezke: zeru-mapak marraztu; gau-zeruaren itxura ikusi; planeten efemerideak kalkulatu; astroen argazkiak aztertu; eta kometen, galaxien, nebulosen eta abarren ibilbideari erreparatu.
JARDUEREKIKO LOTURA
  • 1. jardueraren bidez ("Galaxia motak”), ikasleak argazki batzuk ikusi eta galaxia mota batzuk identifikatu ahal izango ditu, horien formaren arabera.
  • 2. jardueraren bidez (“Distantziak Unibertsoan”), ikasleak Eguzki Sistemako planeten, astroen, galaxien eta abarren arteko distantziak alderatzeko aukera izango du.
  • 3. eta 4. jardueren bidez (“Astronomo ospetsuak” eta “Astronomiaren historia”), ikasleak astronomiaren historiako data garrantzitsuenei buruzko ezagutzak zabaltzeko aukera izango du, bai eta zenbait zientzialarik astronomiari eginiko ekarpenei buruzkoak ere.
© Santillana en Red 2004