 |
 |
 |
 |
Monerak eta protoktistak |
![]() |
Zuhaitzeko puntua: Lurra eta izaki bizidunak / Izaki bizidunen sailkapena / Onddoak. Landare-erreinua. Enbor nagusiak. Animalia-erreinua. |
![]() |
![]() |
![]() |
HELBURU KONTZEPTUALA |
Flash bidezko animazio honen bidez, antolamendu soileneko izaki bizidunen (moneren eta protoktisten) ezaugarriak eta funtzioak eta naturan duten jarduera ikasiko dute ikasleek. |
![]() |
HELBURU PEDAGOGIKOA |
“Monerak eta protoktistak” baliabideari esker, bai eta ikasgaiaren planari esker ere, moneren eta protoktisten erreinuetako izakien ezaugarri nagusiak landuko dituzte ikasleek.
|
![]() |
ALDERDI INTERESGARRIAK |
- Moneren erreinuko organismoen nutrizioari, zelulen egiturari, elikadurari eta bizimoduari dagozkien ezaugarri nagusiak aipatzea
(1. pantaila).
- Ikasleen hiztegia zabaltzea eta konktzeptu berriak ikastea, esaterako: finbria, kapsula, gas-xixku
eta mesosoma (1. pantaila).
- Zelula prokariotikoak organulorik ez izan arren, ez duela jarduera metaboliko urria zertan izan aipatzea
(1. pantaila).
- Ikasleen hiztegia zabaltzea eta termino batzuk ikastea; esaterako: sinbiosi, zelulosa, hartzidura eta bitamina
(1. pantaila, 1. azpipantaila).
- Bakterioek biosferan zer-nolako funtzioa duten azpimarratzea: industria,
patogenoak, sinbiosia eta abar. (1. pantaila, 1. azpipantaila).
- Bakterioak formaren arabera sailkatzen direla aipatzea.
Bakterioak begiratu hutsez ezin direla ikusi adieraztea; izan ere, mikroskopio optikoz orban txikitxo batzuk baino ez dira ikusten (1. pantaila, 1. azpipantaila, “Mikroskopio” leihoa).
- Protoktisten erreinuko organismoak antolamenduaren, tamainaren eta formaren arabera, eta bizimoduaren arabera bereizten direla adieraztea (2. pantaila).
- Protozooen ezaugarri nagusiak aipatzea (2. pantaila, “Protozooak”).
- Argazkietako protozooen (pseudopodoen,
zilioen eta flageloen) lekualdatzeko moduari erreparatzea. (2. pantaila)
- Algak begetalen antzeko zelulak dituzten organismoak direla aipatzea; horregatik egin dezakete fotosintesia (3. pantaila).
- Algak itsasoko organismo guztien elikadura-iturri nagusia direla aipatzea (3. pantaila).
- Alga guztiak berdinak ez direla eta berdin ez direla hedatzen ohartzea; irudian hiru eremu desberdin ageri dira (eremu horietako argi kantitatea eta uraren tenperatura desberdinak dira). Alga mota bakoitza baldintza jakinetan bizitzeko moldatuta dagoela eta baldintza egokietan hobeto garatzen dela aipatzea (3. pantaila).
- Algen pigmentu nagusiaren (gorria, arrea eta berdea) araberako sailkapena aipatzea (3. pantaila).
|
![]() |
LAN EGITEKO MODUA |
Banaka, moneren eta protoktisten erreinuko organismoen egiturari eta bizimoduari buruzko kontzeptuak irudien bitartez berrikusteko. |
![]() |
ORIENTABIDEAK |
- Esan ikasleei web orri hau bisitatzeko: http://www.irabia.org/web/ciencias/microbiologia/microbios/bacterias.htm
Ondoren, esan mikroorganismoen eta pertsonen arteko erlazioari buruzko txosten bana egiteko word formatuan, bai erabilgarritasunaren ikuspuntutik, bai osasunaren ikuspuntutik.
- Amaitzeko, eta zabaltzeko jarduera gisa, aurreko orrialdeko jarduerak egitea proposatzen da. Horretarako, sakatu orrialde nagusiko “Jarduerak” estekan.
|
|
![]() |
JARDUEREKIKO LOTURA |
- 1. eta 2. jardueren bidez (“Protoktistak” eta ”Moneren erreinua”), bi mikroorganismo-erreinu horien berezko ezaugarriei buruzko ezagutzak sakonduko dituzte ikasleek.
- 3. jardueren bidez (“Nolakoak dira bakterioak?”), formaren araberako bakterio motei buruzko kontzeptuak sakonduko dituzte.
- 4. jardueren bidez (“Bakterioak ala protozooak?”),
bi
organismo taldeei buruzko ezagutzak sakonduko dituzte, eta, argazkien bidez, zein taldetakoak diren bereizteko gai ote diren egiaztatuko dute.
|
|
 |
 |
 |
|