 |
 |
 |
 |
Airearen presioak |
![]() |
Zuhaitzeko puntua: Lurreko materialak / Lurraren atmosfera / Atmosferaren
sorrera eta eboluzioa. Egungo atmosfera: egitura, osagaiak,
tenperatura eta presioa. Nitrogenoa eta oxigenoa: ugaritasuna
eta propietateak. Karbono dioxidoa eta ozonoa: eraginak ingurumenean.
Airearen kokapena eta osagai aldaketak. Kutsatzaileak. Airea
eta osasuna. |
![]() |
![]() |
![]() |
HELBURU KONTZEPTUALA |
Airearen eta Lurraren atmosferaren ezaugarriak ikasteko bideoa.
|
![]() |
HELBURU PEDAGOGIKOA |
“Aire-presioak” baliabidearen nahiz proposatutako jardueren bidez, atmosferaren osaera, egitura eta dinamika ezagut daiteke, baita horrek kliman eta planetaren osoko orekan duen garrantzia ere.
|
![]() |
ALDERDI INTERESGARRIAK |
Baliabidea ikusi aurretik:
- Atmosferak gure planetako bizitzarako duen garrantzia azpimarratzea.
- Klima eta fenomeno atmosferikoak ikertzeak giza jardueretarako duten garrantzia azaltzea.
- Balizko fenomeno suntsikorren eraginak prebenitzeko (nekazaritzan, adibidez), fenomeno horiek aurrez ezagutzea zein garrantzitsua den aipatzea.
- Atmosferaren lodiera 2.000 km ingurukoa dela, baina airea lehen hamar kilometroetan soilik (troposferan) dagoela adieraztea.
Baliabidea ikusi bitartean:
- Gasak lehen metroetan, lurrazaletik gertu, daudela aipatzea eta tropopausara iristean, presioa oso baxua dela ere (00:13 min).
- Airearen mugimendu bertikalek kanpo-bultzada behar dutela azaltzea, eta kanpo-bultzada hori, besteak beste, honakoren bat izan daitekeela: azalera bero bat ukipenagatik berotzea edo aireak presio baxuko eremu batera sartzea (00:58 min).
- Ekuatoreko aire beroa igo eta, maila altuetan zehar, poloetaratz joaten dela ohartzea, eta ekuatorera doan aire hotza, berriz, maila baxuetatik doala (01:06 min).
- Lurraren biraketak, Ipar hemisferioan, aireak eskuinerantz bideratzen dituela ohartzea, eta, Hego hemisferioan, ezkerrerantz (01:14
min).
- Fenomeno meteorologiko gehienak troposferan izaten direla azpimarratzea (01:29
min).
- Hodeiak ur-biltegi garrantzitsua direla adieraztea: atmosferak lurrazaletik datorren ur-lurruna jasotzen du, eta ura askatzen du (prezipitazioen bidez). Batzuetan hodeiak prezipitazioak sortzen diren lekuan ez direla osatzen adieraztea (01:43 min).
|
![]() |
LAN EGITEKO MODUA |
Banaka, bideoa ikusiz, atmosferaren dinamikari buruzko kontzeptuak indar ditzaten. |
![]() |
ORIENTABIDEAK |
- Epe jakin batean (aste bat edo bi), norberaren autonomia-erkidegoko antizikloien eta depresioen bilakaera aztertzea, Meteorologiako eta Klimatologiako Zuzendaritzaren orriak (http://www1.euskadi.net/meteo) eskaintzen duen informazioa erabilita. Azterketa epe horretan, nahi izanez gero, egunero inprimatu eguraldi-mapa, eta, amaieran, behaketa-epeko sekuentzia behatu.
- Aireak pisua duela egiaztatzeko, esperimentu txiki bat egin daiteke ikasgelan. Horretarako, oinarrizko balantza bat erabili, puztu gabeko bi globorekin, eta balantza orekatuta geratzen dela ikusiko da. Ondoren, esperimentua berriz egin, baina, orain, globoak puztuta.
|
|
![]() |
JARDUEREKIKO LOTURA |
- 1. eta 2. jardueren bidez (“Atmosfera” eta “Aireko gas nagusiak”), atmosferaren osaerari eta egiturari buruzko kontzeptuak berrikusiko ditu ikasleak.
- 3. jardueraren bidez (“Esperimentuak airearekin”) eta esperientzia jakinez baliatuta, airearen ezaugarriak (pisua, lurrazalean eragiten duen indarra, etab.) ezagutuko ditu ikasleak.
- 4. jardueraren bidez
(“Airearen pisua”), airearen ezaugarrien ezagutzak indartuko ditu ikasleak, honakoak identifikatuz: presio atmosferikoaren balioak itsas mailan, airearen dentsitatea lurrazalean, uraren dentsitatea, etab.
|
|
 |
 |
 |
|