 |
 |
 |
 |
Eguzki Sistema |
![]() |
Zuhaitzeko
puntua: Lurra Unibertsoan / Unibertsoa, Esne Bidea eta
Eguzki Sistema / Unibertsoaren behaketa: planetak, izarrak eta
galaxiak. Unibertsoari buruzko jakintzaren bilakaera historikoa.
Esne Bidea eta Eguzki Sistema. Gauez zerua ikertzea: konstelazioak |
![]() |
![]() |
![]() |
HELBURU KONTZEPTUALA |
Flash animazioa, Eguzki Sistemaren
osagaiak identifikatzeko.
|
![]() |
HELBURU PEDAGOGIKOA |
“Eguzki Sistema" baliabideari
eta ikasgai-planaren jarduerei esker, Eguzki Sistema osatzen
duten planetak identifikatzeko, horien ezaugarri garrantzitsuenak
ikasteko, eta planetak nola sailkatzen diren jakiteko aukera
izango dute ikasleek.
|
![]() |
ALDERDI INTERESGARRIAK |
1. pantaila:
- Ikasleei azaltzea Eguzki Sistemako irudikapen grafikoan
errealitatea deformatuta agertzen dela, bai eta hori helburu
didaktikoak betetzeko egiten dela ere; adibidez, planeten
arteko tamaina-aldeak oso handiak direlako, eta ezinezkoa
delako alde horiek irudikatzea.
- Planeta guztien orbitak eliptikoak direla ohartzea. Urrunen
dauden planetak abiadura txikiagoan biratzen dira eta denbora
gehiago behar dute itzuli bat osatzeko.
- Asteroide-eraztunaren posizioari erreparatzea.
2. pantaila:
- Planeta harritsuen (gainazal solidokoak) eta planeta gaseosoen
(gainazal solido gabeak) arteko desberdintasuna azaltzea.
- Zenbait planetaren ezaugarriak direla-eta, ezinezkoa da
horietan bizia egotea. Ezaugarri horiei erreparatzea.
- Planeta bat erraz ezagutzeko aukera ematen duten ezaugarriak
adieraztea (esaterako, Saturnoren eraztunak).
3. pantaila:
- Eguzkian erregistratzen diren tenperatura altuak Eguzkiaren
barnean gertaturiko erreakzio nuklearrek eragiten dituztela
adieraztea, bai eta erreakzio horiek energia izugarria askatzen
dutela ere.
- Eguzkiaren gainazalean gas-zorrotadak (distirak deituak)
daudela eta horiek milaka kilometroko altuera hartzen dutela
ohartzea.
- Ikaslearen hiztegia zabaltzea, honako termino hauekin:
fusio nuklearra, fakulak, bero-energia eta abar.
|
![]() |
LAN EGITEKO MODUA |
Banakoa, Eguzki Sistemari buruzko oinarrizko
kontzeptu batzuk sendotzeko; esaterako, planeten kokapena Eguzkiarekiko,
Eguzki Sistemaren beste astroekiko eta abarrekiko. |
![]() |
ORIENTABIDEAK |
|
|
![]() |
JARDUEREKIKO LOTURA |
- 1. eta 4. jardueraren bidez (“Kanpo-planetak”
eta “Barne-planetak"), Eguzki Sistemako planeten
ezaugarriei buruzko ezagutzak finkatuko ditu ikasleak. Ikusizko
alderdiak (hau da, planetak argazkien bidez ezagutzea) gehiago
landu nahi izanez gero, egin 1. jarduera.
- 2. jardueraren bidez (“Planeten ezaugarriak”),
Eguzki Sistemako planeta batzuen zenbait ezaugarriri buruzko
informazioa zabaltzeko aukera izango du ikasleak.
- 3. jardueraren bidez (“Gorputz planetarioak”),
Eguzki Sistemako osagaiak identifikatzeko edukiak finkatu
ahal izango ditu.
|
|
 |
 |
 |
|