Anterior

LABURPENA

1. SAIOA:

 

  • SISTEMA KARTESIARRA (1/2 ETA 2/2)
  • Sistema kartesiarra: Lotzeko eta hutsunean betetzeko JClic-eko bi ariketen sekuentzia. Ikasleak kontzeptuak argitu eta sistema kartesiarraren elementuak identifikatuko ditu.
  • Koordenatuak: Hotpotatoes ariketa, hutsuneak betetzeko, puntuen koordenatuak adieraziz.
  • Puntuak kokatzea: Geogebra ariketa, ikasleak, koordenatu-ardatzean adierazitako puntuak koka ditzan.
  • Altxorraren mapa: Jolas-jarduera eragilea; puntuak koordenatu-ardatzean adierazten dira.
  • Ontzitan: Jolas-jarduera eragilea; puntuak koordenatu-ardatzean adierazten dira.

2. SAIOA: 

  • FUNTZIOAK (1/2 ETA 2/2
  • Problema baten funtzioa: Hotpotatoes ariketa, ikasleak, problema baten enuntziatuaren funtzioaren arabera, balioak bete ditzan.
  • Funtzio baten taula: Berezko simulagailua, ikasleak, funtzio baten taularen balioak bete ditzan, puntuak bilatuz. Bukatutakoan, puntu horiek dituen zuzena marraztuko du.
  • Funtzioak adieraztea: Bi azpiatal dituen Hotpotatoes ariketa. Batean, funtzio bakoitza, bere zuzenari dagokion adierazpen grafikoarekin lotu behar du; bestean, funtzioari dagozkion puntuak lotu behar ditu.
  • Funtzio baten puntuak: Geogebra jarduera. Ikasleak, balioen taula eta funtzio baten grafikoa idatzi behar ditu.
  • Funtzio linealak: JClic-eko bi ariketen sekuentzia. Funtzioak, grafikoak eta taulak lotu behar ditu ikasleak.
  • Funtzio linealen ezaugarriak: Hotpotatoes ariketa. Ikasleak, zenbait funtzioren inklinazioa, malda eta ordenatua eman behar ditu.
  • Idatzi funtzioa: Hotpotatoes ariketa. Ikasleak, grafiko bakoitzari dagokion funtzioa idatzi behar du hutsuneetan.
  • Enuntziatuaren araberako funtzioa: Geogebra ariketa. Ikasleak, problema baten enuntziatuari jarraituz, funtzioa, balio-taula eta grafikoa egin behar ditu.
  • Funtzioa, taula eta grafikoa: Geogebra ariketa, funtzioa idazteko, eta puntu batzuk erabiliz, zuzenaren grafikoa marrazteko.
  • Egia ala gezurra: Egia ala gezurra den adierazteko JClic ariketa, funtzio linealen kontzeptu nagusiak berrikusteko.
  • AZTERKETA ESTATISTIKOA (1/2)
  • Datu motak: JClic ariketa, datuak sailkatzeko: kuantitatiboak ala kualitatiboak.
  • Grafikoa aztertzea: Hotpotatoes ariketa. Ikasleak zenbait galderari erantzun behar die, grafiko estatistiko bat aztertuz.
  • Taula estatistikoa: Zenbait datu estatistiko jasotzen dituen Word dokumentua. Ikasleak, datu-taula batean antolatu eta maiztasun absolutua eta erlatiboa lortu behar ditu.
  • Datu estatistikoen azterketa: Hotpotatoes-eko bi ariketa. Ikasleak zenbait galderari erantzun behar die, bi grafiko estatistiko aztertuz.

3. SAIOA: 

  • AZTERKETA ESTATISTIKOA (2/2)
  • Barra-diagrama: Hotpotatoes ariketa. Ikasleak zenbait galderari erantzun behar die, barra-diagrama bat aztertuz.
  • Batez besteko aritmetikoa eta moda: Hotpotatoes ariketa. Ikasleak batez bestekoa eta moda kalkulatu behar ditu, grafiko estatistiko bat aztertuz.
  • Terminoak berrikustea: Lotzeko JClic ariketa, unitateko kontzeptu nagusiak gogoratzeko eta argitzeko.
  • FROGATU IKASI DUZUNA
  • “Ingurumeneko datu estatistikoa” Webquest: Elkarrekin egiteko ikerketa-lana, unitateko eduki guztiak berrikusteko, eta Weblogean argitaratzeko.
  • Autoebaluazioa: 10 itemeko Hotpotatoes ariketa, funtzioetan, estatistikan eta puntuak erreferentzia-ardatz kartesiarrean adieraztean ikasitakoa frogatzeko.
  • Edukiak berrikustea: Aurkezpena, kontzeptuen maparekin eta unitateko kontzeptu nagusiekin.

Eskola 2.0Eusko Jaurlaritza - Govierno Vasco
Gizer.net
AyudaAmpliar el textoReducir el textoImprimir