Adieraz dezagun informazioa

3. Adieraz dezagun informazioa: Barra- eta zirkulu-grafikoak

Banaka
Pertsona 1-2

Ordenagailuen ikasgela (1x1 / 1x2)
Arbel digitaldun ikasgela

60 minutu

Barra- eta zirkulu-grafikoak egingo ditugu aurreko saioan jasotako informazioarekin.

Bi grafiko motak konparatuko ditugu eta bakoitzaren egokitasuna aztertuko dugu.
 

       
  • Barra-grafiko bat sortzea aurreko saioan lortutako datuekin.
  • Zirkulu-grafiko bat sortzea aurreko saioan lortutako datuekin.
  • Bi grafiko motak aztertu eta konparatzea.
Tutorialtxoa: Calc: barra-grafiko bat sortzea

Nola sortu barra-grafiko bat Calc erabiliz.

Tutorialtxoa: Calc: sektore-grafiko bat sortzea

Nola sortu sektore-grafiko bat Calc erabiliz.

• Ordenagailua
• Inprimagailua (aukerakoa)

Baliabide orokorrak

  • Grafiko- eta sektore-grafikoak sortzeari buruzko bideo-tutorialak.

 

Azalpenak talde handian eta lana talde txikian. Proposatzen dizugu azalpenak emateko 30 minutu eta talde txikietan lan egiteko beste 30 minutu erabiltzea.

Egin gaiaren sarrera Estatistika II aurkezpena erabiliz. Bertan, batezbestekoari, modari eta medianari buruz hitz egiten da.

Ondoren, arbel digitalaren bidez, kalkulu-orrian barra-grafiko bat nola egiten den erakutsi, asmatutako datuak erabiliz. Ikasleek zalantzak eta galderak egiteko unea dute.

Ondoren, egin zirkulu- edo sektore-grafiko bat eta konparatu. Noiz komeni da grafiko bat edo beste erabiltzea?

Ondoren, ikasleek, banaka edo binaka, mota bakoitzeko grafiko bat egingo dute aurreko saioan jasotako materiala erabiliz.

Egin landutakoaren bateratze-lana, zenbait grafiko beren maiztasun-taulekin erakutsiz eta galderen bidez denon artean aztertuz. Galderak hauek bezalakoak izan daitezke: Zein da balio handiena? Zein da balio txikiena? Zein da batezbestekoa? Etab.
 

Baloratu banakako edo binakako lana eta begiratu nola egin den grafikoa.
 

3. saioa kualitatiboki ebaluatzeko orientabideak (Adieraz dezagun informazioa)
3. saioa kuantitatiboki ebaluatzeko orientabideak (Adieraz dezagun informazioa)
Tutorialtxoa: Calc: sektore-grafiko bat sortzea

Nola sortu sektore-grafiko bat Calc erabiliz.

Tutorialtxoa: Calc: barra-grafiko bat sortzea

Nola sortu barra-grafiko bat Calc erabiliz.

Estatistika II
Batez bestekoa, moda eta mediana.

Baliabide orokorrak

  • Tutorialtxoa: Nola egin barra-grafiko bat
  • Tutorialtxoa: Nola egin sektore-grafiko bat
  • Estatistika II: Batez bestekoa, moda eta mediana.
  • Ebaluazioa kualitatiboki eta kuantitatiboki ebaluatzeko orientabideak