Edukiera- eta masa-neurriak

1. Masa-unitateak

Talde handia

Arbel digitaldun ikasgela

1 ordu

Maiz erabiltzen diren masa-unitateak zein diren ikusi eta objektu eta proportzioen araberako erabileraren inguruko hausnarketa egingo dugu.
Hainbat baskula mota ezagutu eta nola erabiltzen diren ere ikasiko dugu.
Lehenik, irudien estimazioak egitera jolastuko gara eta ondoren, ikasgelan ditugun objektuen estimazioak egingo ditugu. Objektu horien masa neurtzeko baskula erabiliko dugu eta, hala, gure kalkuluak zuzenak izan diren egiaztatuko dugu.
Azkenik, baskulan erregistratutako datu guztiak jasoko ditugu emaitzak konparatzeko.
  

       
  • Masa-unitatea (gramoa) eta haren multiploak eta azpimultiploak ezagutzea:
    • Gramoa (g)
    • Kilogramoa (kg)
    • Hektogramoa (hg)
    • Dekagramoa (dag)
    • Tona (t)
    • Dezigramoa (dg)
    • Zentigramoa (cg)
    • Miligramoa (mg)
  • Estimazioak egitea hainbat objekturen irudiekin.
  • Estimazioak egitea inguruko hainbat objektu errealekin.
  • Lehen erabilitako elementuak baskula baten bidez neurtzea eta datuak jasotzeko taula sortzea.

 

Datu-fitxa
Irudiak masekin
Masa-unitateen laburdura
Parekatu unitateak laburdurekin.
Ordenatu masa-unitateak
Ordenatu masa-unitateak.
Masa neurtuko dugu

-Arbel digitala

-Baskula digitala

Baliabide orokorrak

  • Inguruko objektu errealen zerrenda.
  • Datu-fitxa.
  • Jarduera elkarreragilea: masa-unitateen laburdura.
  • Jarduera elkarreragilea: Ordenatu masa-unitateak.
  • Jarduera elkarreragilea: Masa neurtuko dugu.

 

Problema sorta. Masa

Material osagarria

  • Problema sorta

Gaia lantzen hasiko gara irudi sorta bat erakusten duen aurkezpen batekin. Ikasleek objektu bakoitzarentzat zein baskula mota erabili behar den erabakiko dute (10 minutu inguru).

Masa-unitateak talde handian aurkeztuko dira (20 minutu inguru).

Neurketa-jarduerak talde txikietan. 
 

Gaiari ekingo diogu hainbat objekturen irudiak erakutsiz. Animatu zure ikasleak zer objektu diren identifikatu eta ezagunak zaizkienak izendatzera. Ondoren, objektuen masaren inguruko estimazioak egitera animatu eta galdetu masa jakiteko zein baskula erabiliko luketen. Helburua aurretiko ideiak aktibatzea da, jarraian azalduko diren edukien inguruko galderak sorraraziz.

Ondoren, diapositiba-aurkezpen bat eta arbel digitala erabiliz, hitz egin masa-unitateaz, multiploez eta azpimultiploez.

Erakutsi hainbat baskula eta azaldu nola erabiltzen diren.
Jarraitu inguruko hainbat objekturen estimazioak egiten.
Arbelaren laguntzaz, ikasleen ekarpenak idatzi eta lehen sailkapen bat egiteko aukera duzu.
Amaitzeko, ikasleei adierazi datu guztiak neurketak jasotzeko taula batean biltzeko, hala, gramoaren multiploak eta azpimultiploak bereganatuko baitituzte.
Gramoari eta kilogramoari arreta berezia eskainiko zaie.
 

Gaia lantzen hasteko, ikasleek behaketa eta aurkikuntza landuko dute irakasleak gidatuta. Gramoaren multiplo eta azpimultiploen kontzeptuak azalduko zaizkie ikasleei.
Ondoren, objektuak hartuko dira jardueran aurrera egin ahala haien masa neurtzeko. 
 

Problema sorta

Multiplo eta azpimultiplo guztiak identifikatu dituztela egiaztatzeko, arbelaren laguntzarekin, unitate-bihurketaren bat proposatu edo txosteneko problemak erabili.
Ikasleen erantzunak jasotzen badituzu, haiek berrikusi eta zailenak zaizkien aldeak indar ditzakezu.
 

Irudiak masekin
Datu-fitxa
Aurkezpena masa
Saioa kualitatiboki ebaluatzeko orientabideak. (Edukiera eta masa 1)
Saioa kuantitatiboki ebaluatzeko orientabideak. (Edukiera eta masa 1)
Masa-terminoen glosarioa
Masa neurtuko dugu

Baliabide orokorrak

  • Gramoaren definizioa eta multiploak eta azpimultiploak dituen diapositiba-aurkezpena. Baskula eta haren erabilera. Unitateak bihurtzeko taula.
  • Hainbat masaren marrazki eta irudiak dituen diapositiba-aurkezpena.
  • Ebaluazio kualitatibo eta kuantitatiborako orientabideak.
  • Terminoen glosarioa.
  • Jarduera interaktiboa: Masa neurtuko dugu.

 

Problema sorta. Masa
Problema sortaren soluzio-orria: Masa
Tutorialtxoa: Impress: aurkezpena ikustea
Tutorialtxoa: Impress: Lerroak, irudiak, marrazkiak txertatzea

Material osagarria

  • Problema sorta eta soluzio-orria.
  • Impress diapositiba-aurkezpenaren tutorialak:
    • Aurkezpen bat sortzea.
    • Lerroak, irudiak eta marrazkiak txertatzea.
    • Irudiak eta trantsizioak.
    • Aurkezpen bat bistaratzea (automatikoa, eskuzkoa).