Ikasleek, objektuen bidez, edukiera eta masa neurtzeko unitateak ezagutuko dituzte.
Eguneroko objektuen inguruko estimazioak eta neurketak egingo dituzte.
Emaitzak jasotzeko taula bat sortuko dute eta jarduera elkarreragileak egingo dituzte.
Gaiaren testuingurua ikaslearen inguruan dauden objektu neurgarri solidoak zein likidoak ikusiz aurkeztuko dugu.
Ikaslearen sarreratxoa
Oraingoan, edukiera-neurriak (litroa eta zentilitroa) eta masa-neurriak (kilogramoa eta gramoa) zein diren ikasiko dugu.
Haiek ikasi eta lantzeaz gain, identifikatu eta ohiko objektuetan aplikatzera jolastuko gara. Estimazioak eta neurketak egingo ditugu materialak zein birtualak diren hainbat objekturekin.
Proposamen dibertigarriak ere izango ditugu...
Fran Cantó eta Vimartic taldea
Talde handia
Ikasgela
Ordenagailuen ikasgela (1x1 / 1x2)
Txikia
Iraupena:
1. saioa: Ikasleek gaiaren inguruan dituzten aurretiko ezagutzak berreskuratuko ditugu ondoren gaia lantzen hasteko: masa eta haren unitateak. Ikasgelan eskura ditugun objektuen masaren inguruko estimazioak egitea. Neurri-unitateen gaineko azalpenak ematea arbel digitaleko aurkezpenaren bidez. Baskula bat erabiltzea gure inguruko objektuen masa neurtzeko. Neurri-unitateetarako taula bat egitea lehen lortutako emaitzekin (1 ordu).
2. saioa: masa-neurketak azoka birtualean. Jarduerak, bihurketak eta problemak ebaztea txostentxo batean (1 ordu).
3. saioa: Ikasleek gaiaren inguruan dituzten aurretiko ezagutzak berreskuratuko ditugu ondoren gaia lantzen hasteko: edukiera eta haren unitateak. Ikasgelan eskura ditugun edo etxetik ekarritako objektuen edukieraren inguruko estimazioak egitea. Neurri-unitateen gaineko azalpenak ematea arbel digitaleko aurkezpenaren bidez. Estimazioak egiaztatzea ontzi graduatuekin (1 ordu).
4. saioa: zuku exotikoak egiteko modu birtuala. Bateratze-lana eta aurretik lortutako emaitzekin taula bat egitea. Problemak eta bihurketak egitea txostentxo batean (1 ordu).
5. saioa: hainbat ariketa ebaztea, txostentxoan ezarri eta landutako helburuak egiaztatu eta ebaluatzeko. "Ikasgela bakoitzarentzat askari bat" jarduerarekin konbina daiteke. Ikasle bakoitzak hainbat produktu erostea azoka birtualean (1 ordu).
6. saioa; saio osagarria: euri-neurgailu bat sortzea. Jarduera honek ingurunearen ezagueran sakontzeko garrantzi handiko kontzeptu matematikoak lantzeko balio du.
Edukiera- eta masa-neurriak testuinguru-azalpen baten bidez landuko ditugu eta praktikan jarriko ditugu neurketa batzuen bidez: lehenik, inguruko objektuen eta eskura ditugun likidoen estimazioak ohikoak ez diren objektuekin egingo ditugu (edalontzia, pitxerra) eta ondoren, ohiko objektuak erabiliko ditugu (baskula, ontzi graduatuak). Inguruko objektuekin hasiko gara eta neurtzen zailagoak diren objektuekin amaituko dugu. Erosketak egingo dituzte azoka elkarreragile birtual batean, edo, irakasleak hala nahi badu, erosketa horiek ikasgelako objektuen bidez egin daitezke. Euri-neurgailu bat sortuko dugu bizi garen inguruneko euri-kantitatea neurtzeko, eta ondoren, emaitzak konparatzeko taula bat sortuko dugu. Jarduera hori non egin, ikasgelan edo etxean, irakasleak erabakiko du. Neurrien problemak ebatzi eta bihurketak egingo dituzte (kilogramo, gramo, litro eta zentilitro). Oso komenigarria da ikasleen lana etengabe berrikustea eta azaldutako kontzeptuak bereganatzen ari direla egiaztatzea.
Lehen Hezkuntza
Hirugarren Zikloa
Bosgarrena
Matematika
Gure inguruan ditugun objektuak eta likidoak neur ditzakegula ikusiko dugu. Erabiltzen diren neurketa-unitateak zein diren ikasiko dugu. Hainbat objektu eta likidoren estimazioak eta neurketak ikertu eta egingo ditugu. Halaber, azoka birtual batean erosketak egingo ditugu eta zuku exotiko erakargarriak sortuko ditugu.
- Inguruko hainbat objektu neurgarri aukeratzen hastea.
- Edukiera eta masa: unitateen sailkapena eta taula.
- Azoka birtual batean parte hartzea.
- Zuku exotikoak egitea ingurune birtual batean.
- Euri-neurgailu bat sortzea.
- Sintesi-jarduerak.
Gaia talde handian aurkeztea. Gaia talde txikitan edo bikoteka lantzea. Sintesia banakako jarduera elkarreragileekin.
Gaia lantzen hasteko, ikasleek behaketa eta aurkikuntza landuko dute irakasleak gidatuta. Unitatearen oinarrizko kontzeptuak azalduko dira.
Ondoren, objektuak hartuko dira jardueran aurrera egin ahala haien edukiera eta masa neurtzeko. Halaber, ezagutza horiek eguneroko bizitzan aplikatzeak duen garrantzia azpimarratuko da azoka birtualean erosketa batzuk eginez.
Azkenik, azken sintesi-saioa eta banakako jolasa egingo dira jarduera elkarreragileekin, ikaskuntza indartzeko oso baliagarriak baitira.
Jarduera elkarreragileak problema modura eta haiek paperean biltzen dituen formularioa.
Baliabide orokorrak
Talde handia
Arbel digitaldun ikasgela
Iraupena:
1 ordu
Maiz erabiltzen diren masa-unitateak zein diren ikusi eta objektu eta proportzioen araberako erabileraren inguruko hausnarketa egingo dugu.
Hainbat baskula mota ezagutu eta nola erabiltzen diren ere ikasiko dugu.
Lehenik, irudien estimazioak egitera jolastuko gara eta ondoren, ikasgelan ditugun objektuen estimazioak egingo ditugu. Objektu horien masa neurtzeko baskula erabiliko dugu eta, hala, gure kalkuluak zuzenak izan diren egiaztatuko dugu.
Azkenik, baskulan erregistratutako datu guztiak jasoko ditugu emaitzak konparatzeko.
Arbel digitala
Baskula digitala
Baliabide orokorrak
Gaia lantzen hasiko gara irudi sorta bat erakusten duen aurkezpen batekin. Ikasleek objektu bakoitzarentzat zein baskula mota erabili behar den erabakiko dute (10 minutu inguru).
Masa-unitateak talde handian aurkeztuko dira (20 minutu inguru).
Neurketa-jarduerak talde txikietan.
Gaiari ekingo diogu hainbat objekturen irudiak erakutsiz. Animatu zure ikasleak zer objektu diren identifikatu eta ezagunak zaizkienak izendatzera. Ondoren, objektuen masaren inguruko estimazioak egitera animatu eta galdetu masa jakiteko zein baskula erabiliko luketen. Helburua aurretiko ideiak aktibatzea da, jarraian azalduko diren edukien inguruko galderak sorraraziz.
Ondoren, diapositiba-aurkezpen bat eta arbel digitala erabiliz, hitz egin masa-unitateaz, multiploez eta azpimultiploez.
Erakutsi hainbat baskula eta azaldu nola erabiltzen diren.
Jarraitu inguruko hainbat objekturen estimazioak egiten.
Arbelaren laguntzaz, ikasleen ekarpenak idatzi eta lehen sailkapen bat egiteko aukera duzu.
Amaitzeko, ikasleei adierazi datu guztiak neurketak jasotzeko taula batean biltzeko, hala, gramoaren multiploak eta azpimultiploak bereganatuko baitituzte.
Gramoari eta kilogramoari arreta berezia eskainiko zaie.
Gaia lantzen hasteko, ikasleek behaketa eta aurkikuntza landuko dute irakasleak gidatuta. Gramoaren multiplo eta azpimultiploen kontzeptuak azalduko zaizkie ikasleei.
Ondoren, objektuak hartuko dira jardueran aurrera egin ahala haien masa neurtzeko.
Problema sorta
Multiplo eta azpimultiplo guztiak identifikatu dituztela egiaztatzeko, arbelaren laguntzarekin, unitate-bihurketaren bat proposatu edo txosteneko problemak erabili.
Ikasleen erantzunak jasotzen badituzu, haiek berrikusi eta zailenak zaizkien aldeak indar ditzakezu.
Baliabide orokorrak
Material osagarria
Pertsona 1-2
Ordenagailuen ikasgela (1x1 / 1x2)
Iraupena:
1 ordu
Orain, masa-unitatearekin eta haren multiplo eta azpimultiploekin praktikatuko dugu. Azoka birtual batean murgilduko gara jatetxe bateko sukaldari gisa, eta hainbat produktu erosiko ditugu gustukoen dugun platera prestatzeko.
Azokan aurki ditzakegun produktuen masak egiaztatuko ditugu.
Unitate-bihurketekin ere jolastuko gara.
- Hainbat objekturen masa neurtzea.
- Gure inguruan ohikoenak diren neurri-unitateen errepasoa.
- Masa-unitateen bihurketak.
Lana irakasleak adierazi bezala gordeko dugu.
- Ordenagailua
- Testu-prozesadorea
Problemen eta bihurketen txostena
Azoka birtualaren jarduera egiteko ikasleak bikoteka banatzea gomendatzen dizugu (edo banaka, eskura duzuen ordenagailu-kopuruaren arabera). Jardueraren iraupena, gutxi gorabehera, 30 minutukoa izango da.
Soberan egon litezkeen minutuak, masa-unitateen eta bihurketen problemak ebazteko erabil daitezke (30 minutu).
Aurreko saioko alde garrantzitsuenak berrikustea gomendatzen dizugu, gramoaren eta haren multiplo eta azpimultiploen sailkapena eta azalpena emanez. Aurreko saioko aurkezpenak erabil ditzakezu.
Jarraian, aurkeztu errezeta bat prestatzeko aukera emango digun Sukaldariak gara jarduera.
Horretarako, elikagaiak behar ditugunez, azoka birtualera joango gara erostera. Han, erosketa-zerrendan jasotako produktu guztiak aurkituko dituzu.
Jarduerari amaiera emateko, unitate erabilienei eta erosketan gastatutako diruari buruzko bateratze-lana egin dezakezu, bai eta eginiko lanaren inguruan hausnartuz sor daitezkeen beste elementu batzuei buruz ere.
Amaitzeko, txosteneko hainbat ariketa eta problema egin ditzakezue, modu elkarreragilean edo inprimatutako txostenean.
Azoka birtualean erosketa batzuk eginez landuko dugu gaia. Elikagai batzuk erosiko ditugu sukaldaritza-errezeta bat egiteko. Hala, hainbat masa eta kopuru landuko ditugu.
Txostena problemen eta bihurketen emaitzekin.
Problemak eta bihurketak arbel digitalaren laguntzaz ebaztea edo banakako berrikuspena txosteneko zuzenketa eta jarraipenarekin.
Baliabide orokorrak
Oharrak: hala baderitzozu, gaia indartzeko Jclic jarduera-paketea erabil dezakezu. Gaia etxean errepasatzeko modu egokia da.
Talde handia
Arbel digitaldun ikasgela
Iraupena:
Laborategia
1 ordu
Gure inguruan aurki ditzakegun edukiera-unitateak gogoratu eta berriak ezagutuko ditugu. Unitate horiek hartutako objektuen arabera ere bereiziko ditugu.
Estimazioekin jolas egingo dugu, lehenik, irudien bidez eta, ondoren, laborategiko likidoekin.
Zientzialari gisa jardungo dugu eta likido horiek ontzi graduatuetan neurtuko ditugu haien bolumena zein den eta gure kalkuluak zuzenak izan diren jakiteko.
Datu guztiak jasoko ditugu emaitzak konparatzeko.
- Arbel digitala
- Ontzi ez graduatuak (edalontziak, pitxerrak, potoak...).
- Ontzi graduatuak.
Edukiera-unitatea (litroa) talde handian aurkeztuko da (20 minutu inguru).
Ondoren, estimazioak talde txikian egingo dira (40 minutu inguru).
Gaiari ekitea proposatzen dizugu irudi batzuk dituen aurkezpenaren bidez. Ikasleek ezagutzen dituzten neurketa-unitateen inguruan hitz egingo dute aurretiko ideiak azalaraziz.
Jarraian, erakutsi edukiera-unitateari eta haren multiplo eta azpimultiploei buruzko diapositibak.
Azaldu zein diren ontzi mota desberdinak (graduatuak zein ez graduatuak) eta haien erabilera. Egin edukiera- eta bolumen-neurrien arteko desberdintasunari buruzko hausnarketa Bolumena edo edukiera?
Erabili Ontziak jarduera elkarreragilea, ondoren, ikasgelan edo laborategian, inguruko likido errealen estimazioekin lanketa egiteko. Lehenik, graduatu gabeko ontziak erabiliko ditugu eta, ondoren, bolumena zehazten lagunduko diguten ontzi graduatuak.
Arbelaren laguntzaz, ikasleen ekarpenak idatzi eta lehen sailkapen bat egiteko aukera duzu.
Amaitzeko, ikasleek arbelean idatzitako datu guztiak taula batera pasatzea gomendatzen dizugu, hala, litroaren multiploak eta azpimultiploak lantzen has baitaitezke.
Gaiaren atal honetan, ikasleek behaketa eta aurkikuntza landuko dute irakasleak gidatuta. Litroaren multiplo eta azpimultiploen kontzeptuak azalduko zaizkie ikasleei.
Ondoren, objektuak hartuko dira jardueran aurrera egin ahala haien edukiera neurtzeko.
Multiplo eta azpimultiplo guztiak identifikatu dituztela egiaztatzeko, arbelaren laguntzarekin, proposatu unitate-bihurketaren bat edo erabili txosteneko problemak.
Ikasleen erantzunak jasotzen badituzu, haiek berrikus ditzakezu eta, hurrengo saioan, zailenak zaizkien aldeak indar ditzakezu.
Hala baderitzozu, eta urteko sasoiaren arabera, indartzeko jarduera gisa, euri-neurgailu bat edo batzuk sor ditzakezu eta gure inguruko prezipitazioen datuak jasotzeko taula bat sortu. Horretarako, berariazko saio bat sortu dugu.
Material osagarria
Pertsona 1-2
Ordenagailuen ikasgela (1x1 / 1x2)
Iraupena:
1 ordu
Edukiera-unitateekin jarraituz, zuku-denda birtualean ospatu behar den zuku exotikoen txapelketan parte hartzeko proposatzen dizugu.
Zapore berriak sor ditzakegu litroaren azpimultiploak erabiliz, bai eta konbinazioak egin eta edari osasuntsu eta goxoak sortu ere.
Unitate-bihurketekin ere jolastuko gara.
- Konbinazio-lana edukiera-neurri desberdinekin.
- Gure inguruan ohikoenak diren neurketa-unitateak ezagutzea.
- Edukiera-unitateak bihurtzea.
Lana irakasleak adierazi bezala gordeko dugu.
- Ordenagailua
- Testu-prozesadorea
- Problemen eta bihurketen txostena
Baliabide orokorrak
Zuku exotikoen jarduera egiteko ikasleak bikoteka banatzea gomendatzen dizugu (edo banaka, eskura duzuen ordenagailu-kopuruaren eta jarduerari eman nahi diozun izaera serioaren edo ludikoaren arabera).
Jardueraren iraupena, gutxi gorabehera, 40 minutukoa izango da.
Soberan dagoen denbora, masa-unitateen eta bihurketen problemak ebazteko erabil dezakegu (20 minutu).
Gogoratu aurreko saioko alde garrantzitsuenak. Aurreko saioko aurkezpenak erabil ditzakezu.
Jarraian, proposatu jarduera hau: zapore-sortzaile ospetsuak gara eta zuku exotikoak asmatuko ditugu.
Horretarako, hainbat produktu likido edota solidoren bat behar dugu “Zukuajuice” (zuku-denda birtuala) delakoan. Bertan, zuku desiragarri, dibertigarri eta erakargarrienak sortzeko beharrezkoak diren produktu guztiak topatuko dituzu.
Amaitzeko, zuku-nahasketa guztien bateratze-lana egin dezakezue dibertigarriena aukera dezaten.
Jaso zukuen errezetak eta haietan oinarrituz, unitate erabilienak errepasatu edo ikasgelako errezeta-liburua sor dezakezu.
Amaitzeko, proposatu txosteneko hainbat ariketa eta problema.
Problema-egoerak landuko dira aplikazio elkarreragileen bidez.
Txostena problemen eta bihurketen emaitzekin.
Problemak eta bihurketak arbel digitalaren laguntzaz ebaztea edo banakako berrikuspena txosteneko zuzenketa eta jarraipenarekin.
Txostena modu elkarreragilean erabil dezakezu ordenagailuan edo eskuz txostena inprimatzen baduzu.
Baliabide orokorrak
Banaka
Talde handia
Ikasgela
Ordenagailuen ikasgela (1x1 / 1x2)
Ordenagailu eramangarrien / Pertsonalaren ikasgela
Iraupena:
1 ordu
Gaur, ikasitakoa indartzeko ariketa sorta bat egin eta zenbat ikasi dugun egiaztatuko dugu. Masa eta bolumena jada ez dira ezezagunak guretzat.
1. Masa eta edukieraren multiploekin eta azpimultiploekin bihurketak egingo ditugu.
2. Hainbat objekturen masa edo edukiera asmatzeko problemak ebatziko ditugu.
3. Marraztutako objektu desberdinen bolumena ezagutzeko edukiera-unitateak adieraziko ditugu (litro, mililitro...).
4. Objektuen masa ondorioztatuko dugu kalkuluak buruz eginez.
5. Hainbat bolumen ordenatuko ditugu.
6. Hainbat formatako objektuen masa transkribatuko dugu.
7. Bi problema sortuko ditugu, bata masari buruzkoa eta bestea edukierari buruzkoa.
- Ordenagailua
Baliabide orokorrak
Proposatutako jarduerak banaka egitea komeni da ondoren, jaso eta azken ebaluazio gisa erabiltzeko.
Landutako alde garrantzitsuenei errepaso azkarra eman eta, ondoren, banakako jarduerari ekitea proposatzen dizugu. "Masa- eta edukiera-unitateak" jarduera elkarreragilea erabili azken bateratze-lanerako. Ondoren, idatzitako ariketak banaka egingo dituztenez, proposamenean landu ditugun aldeak bereganatu dituzten egiaztatuko dugu.
Azken sintesi-saio honetan, ikasitakoa indartzeko eta ikaskuntza-prozesua ebaluatzeko hainbat ariketa egingo ditugu.
Sintesi-jardueraren soluzio-orria.
Ariketak bildu eta zuzentzea.
Amaitzen dutenean, minutu batzuk erabili ikasleekin batera problemak ebazteko; hala, ikasleak egin dituzten akatsez ohartu eta zalantzak argituko dituzte.
Ikasleren batek jarduera burutzen ari direnean galdetzen badu, izenburua eta egin beharreko ariketa ulertzen laguntzea gomendatzen dizugu baina nola egin behar duen esan gabe.
Baliabide orokorrak
Talde handia
Arbel digitaldun ikasgela
Jolastokia
Iraupena:
1 ordu
Euria jaso eta neurtzeko plubiometro edo euri-neurgailu bat egingo dugu.
Meteorologoak izatera jolastuko gara. Hainbat materialekin, gure euri-neurgailua modu erraz eta dibertigarrian sortuko dugu.
Hala, gure inguruko prezipitazioak jaso eta zenbat euri egin duen jakingo dugu.
Gainera, datuak biltzeko taula bat osatuko dugu norberaren emaitzak konparatzeko.
- Eraiki dezagun ontzia: euri-neurgailua.
- Datuak jasotzeko taula sortzea.
- Arbel digitala
Euri-neurgailua:
- Litro eta erdiko plastikozko botila
- Inbutua
- Zinta itsasgarria
- Guraizeak
Baliabideak
Jarduera talde handian aurkeztea (20 minutu inguru).
Talde txikian eraikiko dugu (40 minutu inguru).
Euriaren inguruko sarreratxo bat egitea proposatzen dizugu, tanta forma duen ur-prezipitazioa dela adieraziz. Tanta horien diametroa 0,5 mm-koa baino handiagoa denean, lurrera erortzen dira grabitate-indarraren ondorioz. Leku batean erortzen den euri-kopurua plubiometroekin neurtzen da. Neurketa milimetrotan adierazten da eta 1 m2-ko azalera horizontal eta iragazgaitz batean metatzen den uraren baliokidea da.
Erakutsi estazio meteorologikoetan dauden plubiometro mota desberdinak, bai eta etxean egin daitezkeenak ere.
Ikasgelan euri-neurgailua nola egin erakusten jarrai dezakezu (tutorialtxoa argazkiz argazki).
Halaber, azaldu zertarako erabiliko dugun, zenbat denboraz izango dugun eta datuak nola jasoko ditugun taulan.
Ingurunea zuzenean behatuz, likidoen edukiera-unitateetan sakonduko dugu euri-neurgailua egin eta erabiltzen dugunean.
Sortutako datu-taulak.
Ikasle guztien prezipitazioak jasotzen badituzu, eremutan banatutako taula sor dezakezu eta horri buruz hitz egin.
Ikasleen neurketen artean desberdintasun txikiak egongo direnez, zonalde jakin batzuen kasuan izan ezik, balio handia dute datuen jarduera matematikoak zein ingurunea zehatz behatzeak.
Baliabide orokorrak
Material osagarria