Etengabe emozionatzen gara! Batzuetan pozik gaude, beste batzuetan ernegatuta, batzuetan amorratuta. Etxean gertatzen zaigu, lagunekin gaudenean, klasean, kalean... Batzuetan ez dakigu zer emozio den sentitzen duguna, kosta egiten zaigu identifikatzen edota beste emozio batzuekin nahasten da. Une honetan, jakingo genuke sentitzen dugun emozioa adierazten?
KLas, klas, emozioak eszenara! sekuentzian emozioek nola funtzionatzen duten ikusiko dugu, zein egoeratan aktibatzen diren eta nola erantzuten dugun haien aurrean.
Amaierako produktua Emotrailerra izango da: sekuentzian zehar osatzen joango garen filma bat, giza burmuinari eta geure buruari buruz egingo dugun ikerketaren emaitza. Ikastetxean eta Internet bidez zabalduko dugu emotrailerra.

Proiektu honek geure burua hobeto ezagutzen lagunduko digu eta pixkanaka gure emozioen kontzientzia handiagoa izaten eta haiek erregulatzen. Emozio orok ekintza bat eragiten du eta hori izango da, hain zuzen, gure amaierako zeregina: emozioei buruzko gure filmaren gidoilari, zuzendari eta protagonista izango gara. Gainera, gure adierazpen-konpetentziak garatuko ditugu (arte-hezkuntza, gorputz-hezkuntza eta hizkuntzak arloetako helburuak) hitza, gorputza, irudia, musika... eta abar erabilita.
Erronka hau burutzeko, gure ikaskideen laguntza izango dugu. Gainera, sentitzen ditugun emozioak identifikatzen lagunduko diguten "zeinuen" behatzaile bihurtuko gara. Egoera beraren aurrean denok ez dugula berdin erreakzionatzen ere ikasiko dugu, eta emozio batzuk ongizate-maila handiagoa ematen digutela eta ikaskuntza errazten digutela.
Sekuentzia honetan, oinarrizko emozioak aztertuko ditugu eta egoera desberdinetan zer intentsitaterekin sentitzen ditugun emozio horiek. Ulertu egingo dugu, halaber, zeintzuk diren ikasten laguntzen diguten emozioak eta ikaskuntza blokeatzen dutenak zeintzuk diren. Ikasteko emozionatzea gure esku dago!
Baina nola egingo dugu? Talde-lanean. Talde zirraragarria izango gara!
Ekiteko prest?