Saltatu nabigazioa

HIZKUNTZA, HEZKUNTZA

Sekuentzia honetan, hizkuntzaren, hezkuntzaren eta kulturaren gaiei helduta, iritzizko testuak lantzeari ekingo diogu. Helarazi nahi dugun mezuak harrera ona izateko, berebiziko garrantzia du ideien egituraketak (sarrera, garapena eta ondorioa), eta horri erreparatuko diogu, bereziki.

Bestalde, iritzizko testuetan tesi jakin bat defendatzen da gai baten inguruan, eta, horretarako, argudioak ematen dira. Argudio horiek elkarren artean lotzeko, era askotako baliabideak erabiltzen dira; besteak beste, zergatizko testu-antolatzaileak (-t(z)eagatik, bait-, hori dela eta, beraz, horregatik, hortaz…). Horietako batzuk landu egingo ditugu sekuentzia honetan.

  • Linguae vasconun primitiae lanaren Kontrapas” olerkiak honela dio:

   

- Badakizu zer adierazi nahi duen ekialdeko behe-nafarreraz idatzita dagoen “Kontrapas” olerkiak? Saia zaitez euskara batuan jartzen.

- Ezagutzen duzu Linguae Vasconum Primitiae? Egin klik irudian eta egizu bertan irakurriko duzun informazioaren laburpena.

- Bernart Etxepare dugu egilea. Azaldu berari buruz dakizun guztia.

Linguae vasconum primitiae Zer ote da Gero?

Doala zakurraren salara!      UBEDA Garbiñe, EITB

  • Entzun audioa, eta azaldu honako hauen esanahia: 
  • Horra pagotxa.
  • Mutiko bat jo du begiz.
  • Parrastari segida eman ezinean dabil.
  • Supremazista minduaren larrua agerian geratu da.
  • Asmazio-izpirik ez duen gertaera surrealista da.