MERKATARITZA, ONDASUNAK, ZERBITZUAK…
MERKATARITZA, ONDASUNAK, ZERBITZUAK…
Sekuentzia honetan, iritzi-testuak lantzeari ekingo diogu, merkataritzaren, ondasunen eta zerbitzuen gaiei helduta. Helarazi nahi dugun mezuak harrera ona izateko, berebiziko garrantzia du ideiak egoki egituratzeak (sarrera, garapena eta ondorioa), eta horri erreparatuko diogu, bereziki.
Bestalde, iritzizko testuetan ikuspuntu ezberdinak kontrajarri edota informazioa erantsi egiten dugu, besteak beste; eta, horretarako, era askotako testu-antolatzaileak erabiltzen ditugu (aitzitik, era berean…). Horietako batzuk ere landu egingo ditugu.
Bizkaiko aberatsak dira diruzale, txerri-erosle eta txorizo-saltzaile. Dendaz bete dituzte Bilbon zazpi kale, inoiz ez dute eman pausorik debalde, burrukatzen baitute diruaren alde |
Hura ikusi eta dendari guztiak zaharrak geldi eta korrikan gaztiak saldu nahi dizkiote makailu bustiak gauerdiko izarrak eta eguzkiak inor engainatzeko nolako trastiak. |
Kojuaren moduan joan da ihesi hanka bakar batekin baliteke bizi. Mundu honetan ez da batere justizi zazpi kaleetan nahi traje bat erosi eta oinetakoa bertan behar itzi. |
Ez zaitez bertan sartu, euskaldun maitia, zabalik badaukazu bertako atia, galduko duzu eta bigarren hankia bai eta, bide batez, zure hankartea. Euskaldun batentzako zer errematia! |
Arratiko gizona Bilbora doa maiz Lemoako tranbian eta beti garaiz bere artean dio umore txit alaiz traje berri batekin gaur bestituko naiz lehengo arlotea jantziko da galaiz. |
Somera, Artekale, gero Tenderia, han ikusi genuen mila komeria. Tenderoaren grinak nork erremedia! Gizonaren gainean han erori dira, hanka kendu diote, ai, zer aberia! |
Euskal baserritarrak dadukan pobrezia, baino haundiagoa askoren grandeza. Madrildik etorri den Korte Ingelesa, bertan sartuko balitz euskaldun baldresa, dirua gastatzeko manera erreza. |
Oskorri |
- Ezetz jakin zergatik dagoen argazki hori kantaren hitzekin batera!
- Kanta entzun ostean, zer esango zenuke zuk honako baieztapen hauei buruz?
- Bizkaiko aberatsak dira diruzale.
- Inor engainatzeko nolako trastiak.
- Mundu honetan ez da batere justizi.
- Korte Ingelesa... dirua gastatzeko manera erraza.
- Egin kantaren laburpena eta eman zeure iritzia. Itzul ezazu “Para mi- Niretzat” blogean azaldutakoa. Ados al zaude bertan esaten denarekin?
Ondoko lizentziak babestua Creative Commons: aitortu-PartekatuBerdin 4.0 Lizentzia