Saltatu nabigazioa

BEROA ETA TENPERATURA

BEROA ETA TENPERATURA

Dakigunez, bero-energiaren aplikazioak oso ugariak eta ezagunak dira; esaterako, etxean erabiltzeko aplikazio oso ohikoen artean, etxeko ura berotzeko erabiltzen dena dugu.

Beroaz hitz egitean, beroa, normalean, energia termiko edo bero-energiarekin, gorputzen tenperaturarekin eta partikulen mugimenduarekin lotzen dugu, eta, gainera, badakigu energia termikoaren iturri garrantzitsuena eguzkitik datorrela. Baina ba al dakigu benetan zer den beroa, hau da, zer-nolako lotura duen tenperaturarekin eta partikulen mugimenduarekin, edo energia termikoarekin? Hori izango da gure helburua, hau da, zientifikoki ezagutzea beroa zer den.

Universo
geralt. Energia termikoa ((Jabari publikoa)

Proposamen didaktiko honen aztergaia berezkoa den beroaren ezaugarriak ikertzea izango da, hau da: beroaren jatorria, neurria, efektuak, hedapena, aplikazioa eta erabilera arduratsua. Beroa ikertuko dugu, eta horretarako, hainbat erronka eta arazo-egoera aztertuko ditugu. Era berean, gure gizartean kultura zientifikoa ezinbestekoa dela frogatuko dugu, bai eta oso baliagarria ere gure eguneroko bizitzan.

Ikerketa zientifikoak, simulazio digitalak eta irakurketa zientifikoak egingo ditugu, eta hainbat PISA gai ebatziko ditugu.

Edozein une ezin hobea da zerbait berria ikasteko

Albert Einstein