Juana Larando

KortsarioGobernu baten baimena duen itsaslapur edo pirata da. Hau da, erregearen izenean beste itsasontziak ebasten ditu, zehazki, erregearen etsaien ontziak. jardundako emakumea (Donostia, XVI. mendea).

Emakumeak beti egon dira itsasoko lanekin lotuta, baina beren zereginak normalean lehorrean egin dituzte: saregileak, batelariak, kargatzaileak... izan dira. Emakume batzuek, gainera, kortsario-jardueretan parte hartu zuten. Juana Larando izan zen horietako bat.

Emakume alargun hau ostatu baten jabe zen eta, horrez gain, patatxeItsasontzi arinak ziren. Bi mastako belaontziak eta sakonera gutxikoak ziren. baten zati bat zuen beste bazkide batzuekin batera. Hura kortsarioen ontzi bat zen, erresumako etsaien ontziak arpilatzen zituena. Hala, bera inoiz ontziratu ez bazen ere, kortsario-eraso bakoitzaren etekinen zati bat jasotzen zuen.