Juan Sebastian Elkano
Esploratzailea eta itsasgizona (Getaria, 1487 - Ozeano Barea, 1526) Munduaren inguruko lehen itzulia egin zuen marinela.
Gaztetatik arrantza- eta merkataritza-ontzietan nabigatu zuen; espedizio militarretan ere parte hartu zuen. Hau da, eskarmentu handiko nabigatzailea zen.
Fernando de Magallaes itsasgizon portugaldarra espedizio bat prestatzen ari zen mendebaldetik Asiarako ibilbide bat aurkitzeko; modu horretan, ez zen beharrezkoa izango une hartan portugaldarren esku zegoen Afrika inguratzea. Espedizioa 1959ko abuztuan abiatu zen Sevillatik 5 ontzirekin. Elkano Concepción itsasontzian zihoan.
Espedizioa zailtasunez eta arazoz beteta egon zen: janari falta, indigenekin liskarrak, hondoratzeak eta matxinadak, besteak beste. Espainiatik irten eta urtebetera, espedizioak Atlantikoaren eta Ozeano Barearen artean pasabide bat aurkitu zuen, hau da, egun "Magallaesko itsasartea" esaten diotena.
Espediziokideek Moluka uharteetara iristea lortu zuten, bidaiaren lehen helburua, espezieAndare jatorriko elikagaiak dira, landare aromatiko batzuen hazi, azal, sustrai, kimu, lore edo baietatik hartzen direnak. Bestelako elikagaiak ondo mantentzeko edo zaporea emateko erabiltzen dira. Espezieak, antzina, ekonomiako produkturik garestienetako eta baliotsuenetakoak ziren, batez ere elikagaien kontserbatzaile gisa zuten garrantziagatik. preziatuak aurkitu zitezkeen lurrak baitziren. Ordurako, ordea, Magallaes hila zen, eta espedizioak zenbait ontzi galduak zituen. Espainiatik atera ziren ontzi guztietatik soilik Victoria ontziak, Elkano kapitain zuenak, ekin zion Europaranzko bidaiari. 1522an, munduari lehen itzulia egin ondoren, Elkano eta beste 17 marinel Sevillara iritsi ziren.