Andrés Urdaneta
KosmografoaKosmografia unibertsoaren ezaugarriak mapa moduan deskribatzen dituen zientzia da, geografiako eta astronomiako elementuak konbinatuz., apaiza, esploratzailea eta marinela (Ordizia, Gipuzkoa, 1508 - Mexiko, 1568). Orduko merkataritzarako berebiziko garrantzia zuen Itzulbidaia (Urdaneta bidea) aurkitu zuen, hau da, Ozeano Barea zeharkatuz Filipinetatik Mexikora itzultzeko ibilbidea.
Bi espediziotan hartu zuen parte. Lehenengoa, 1525ean García Jofre de Loaisak Moluketara antolatutako espedizioa izan zen. 17 urte zituen eta laguntzaile gisa ontziratu zen Juan Sebastian Elkano getariarrarekin batera. Bidaia luzea eta gogorra izan zen. Bukatzean, Urdanetak egindako bidaiaren memoria eta mapa zehatzak eman zizkion erregeari.
Bigarren espedizioa garrantzitsuena izan zen. Helburua Ozeano Barea zeharkatuz Asiatik Mexikora itzultzeko bidea aurkitzea zen; izan ere, Filipinak kontrolatzeko eta Txinarekin merkataritza-zubi bat sortzeko erabat beharrezkoa zen ibilbide hura. Ordurako, hainbat espediziok porrot egin zuten saiakera hartan. Arrakasta lortu zuen espedizioaren kapitaina Miguel Lopez Legazpi izan zen eta Andres Urdanetak parte hartu zuen bertan. Bidaiaren lehen zatia, Mexikotik Filipinetarakoa, oso ezaguna zen. Hala ere, bidaiaren bigarren zatia, hau da, Ozeano Baretik Mexikorako itzulerako bidaia Urdanetaren lorpena izan zen, Urdanetak geografiaz eta nabigazioaz zeuzkan ezagutzei esker 4 hilabeteren buruan Acapulcora iristea lortu baitzuten.