Didaktika orokorra
Didaktika orokorra
/ Xabier Etxague Alcalde (koord.) ; Maritxu Aiertza Lertxundi ... [et al.]
- Donostia : Erein, L.G. 2004
- 356 or. ; 24 cm
- Unibertsitate saila (Erein) ; 15 .
- Unibertsitate saila (Erein) ; 15 .
Lan honen orrietan irakurleak argituko du zertan datzan jakintza hau eta testuan oinarrituz irakurlea bera izanen da jakintza-esparru hau defini dezakeena. "Didaktika orokorra berariazko komunikazio-testuinguruetan garatzen diren irakaskuntza/ikaskuntza prozesuez arduratzen den zientzia teoriko praktikoa eta teknologia da, gizabanakoaren formazioa eta garapen soziala azken helburuak dituelarik" (Etxague, X.). Definizio honetan oinarrituz aipa dezakegu Didaktikaren objektu nagusia: irakaskuntza/ikaskuntza prozesuak. Didaktika prozesu hauetaz arduratzen da, beraiei buruzko jakintza sortuz. Didaktikak sortutako jakintza irakaskuntza/ikaskuntza prozesuen praktikara proiektatzen da, eta, era berean, Didaktika prozesu praktikoetan oinarritzen da bere proposamenak sortzeko eta egokitzeko. Irakaskuntza/ikaskuntza prozesu hauek kultur transmisioari lotutako helburu jakin batzuk betetzeko burutzen dira. Izan ere gizarteak hainbat kultur multzo aukeratzen ditu irakaskuntza/ikaskuntza prozesuen bidez transmititzeko. Irakaskuntzaren helburuek eta transmititu nahi ditugun jakintzek Didaktikaren muinean kokatzen den beste objektu edo kezka nagusia zabaltzen dute: Kurrikulua. Irakaskuntza/ikaskuntza testuinguru bakoitzak kurrikulu propioa dauka. Eta, esan bezala, Didaktikak honetan dauka bere ardatz nagusietako bat. Izan ere kurrikulua da praktika eraikitzeko oinarria eta zutabe-egitura. Testu honetan oso atal garrantzitsua eskaini zaio kurrikuluari, bere ikuspuntu teorikoa zein praktikoa jorratuz. Ezin ditzakegu ahaztu prozesuaren protagonistak: Irakaslea eta Ikaslea. Biak dira testu honen analisiaren objektua. Honenbestez, hona Didaktika orokorrari buruzko testu honen atal nagusiak: Didaktika beraren analisia: Didaktikaren epistemologia (1. kap.) eta Didaktikaren oinarriak (2. kap.); irakaskuntza/ikaskuntza prozesua (3. kap.); irakaslea (4. kap.); ikaslea (5. kap.); eta kurrikulua: kurrikuluaren kontzeptualizazioa (6. kap.) eta kurrikuluaren antolakuntza (7. - 14. kap.). Irakurleak azter dezakeen bezala Didaktikaren esparru teoriko-praktikoa garrantzi handikoa da gaur egun. Izan ere, formazioa eten gabeko jarduera eta errekerimendua bilakatu da norberaren garapen pertsonalerako zein gizartearen aurrerakuntzarako. Iraskaskuntza/ikaskuntza prozesuak gure bizitzaren arlo askotako osagarriak dira, nola esparru pribatuan hala esparru profesionalean edo publikoan. Didaktikak prozesu hauek begi kritikoez planifikatzen, garatzen, analizatzen edo/eta ebaluatzen lagunduko digu. Liburuaren egile guztiak Euskal Herriko Unibertsitateko Didaktika eta Eskola Antolakuntza saileko kideak dira. Jakintza-esparru honek batzen ditu. Xabier Etxague irakasleak koordinatu du lan hau.
84-9746-128-2
Didaktika
Monografiak
37.02