Didaktika orokorra / Xabier Etxague Alcalde (koord.) ; Maritxu Aiertza Lertxundi ... [et al.]
Material mota:TestuaSerie(ak): Unibertsitate saila (Erein) ; ; 15Publication details: Donostia : Erein, L.G. 2004Deskribapen fisikoa: 356 or. ; 24 cmISBN: 84-9746-128-2Gaia(k): DidaktikaGeneroa/Forma:Monografiak Sareko errekurtsoak: Argitaletxearen webgunea Adina / Maila: Lan honen orrietan irakurleak argituko du zertan datzan jakintza hau eta testuan oinarrituz irakurlea bera izanen da jakintza-esparru hau defini dezakeena. "Didaktika orokorra berariazko komunikazio-testuinguruetan garatzen diren irakaskuntza/ikaskuntza prozesuez arduratzen den zientzia teoriko praktikoa eta teknologia da, gizabanakoaren formazioa eta garapen soziala azken helburuak dituelarik" (Etxague, X.). Definizio honetan oinarrituz aipa dezakegu Didaktikaren objektu nagusia: irakaskuntza/ikaskuntza prozesuak. Didaktika prozesu hauetaz arduratzen da, beraiei buruzko jakintza sortuz. Didaktikak sortutako jakintza irakaskuntza/ikaskuntza prozesuen praktikara proiektatzen da, eta, era berean, Didaktika prozesu praktikoetan oinarritzen da bere proposamenak sortzeko eta egokitzeko. Irakaskuntza/ikaskuntza prozesu hauek kultur transmisioari lotutako helburu jakin batzuk betetzeko burutzen dira. Izan ere gizarteak hainbat kultur multzo aukeratzen ditu irakaskuntza/ikaskuntza prozesuen bidez transmititzeko. Irakaskuntzaren helburuek eta transmititu nahi ditugun jakintzek Didaktikaren muinean kokatzen den beste objektu edo kezka nagusia zabaltzen dute: Kurrikulua. Irakaskuntza/ikaskuntza testuinguru bakoitzak kurrikulu propioa dauka. Eta, esan bezala, Didaktikak honetan dauka bere ardatz nagusietako bat. Izan ere kurrikulua da praktika eraikitzeko oinarria eta zutabe-egitura. Testu honetan oso atal garrantzitsua eskaini zaio kurrikuluari, bere ikuspuntu teorikoa zein praktikoa jorratuz. Ezin ditzakegu ahaztu prozesuaren protagonistak: Irakaslea eta Ikaslea. Biak dira testu honen analisiaren objektua. Honenbestez, hona Didaktika orokorrari buruzko testu honen atal nagusiak: Didaktika beraren analisia: Didaktikaren epistemologia (1. kap.) eta Didaktikaren oinarriak (2. kap.); irakaskuntza/ikaskuntza prozesua (3. kap.); irakaslea (4. kap.); ikaslea (5. kap.); eta kurrikulua: kurrikuluaren kontzeptualizazioa (6. kap.) eta kurrikuluaren antolakuntza (7. - 14. kap.). Irakurleak azter dezakeen bezala Didaktikaren esparru teoriko-praktikoa garrantzi handikoa da gaur egun. Izan ere, formazioa eten gabeko jarduera eta errekerimendua bilakatu da norberaren garapen pertsonalerako zein gizartearen aurrerakuntzarako. Iraskaskuntza/ikaskuntza prozesuak gure bizitzaren arlo askotako osagarriak dira, nola esparru pribatuan hala esparru profesionalean edo publikoan. Didaktikak prozesu hauek begi kritikoez planifikatzen, garatzen, analizatzen edo/eta ebaluatzen lagunduko digu. Liburuaren egile guztiak Euskal Herriko Unibertsitateko Didaktika eta Eskola Antolakuntza saileko kideak dira. Jakintza-esparru honek batzen ditu. Xabier Etxague irakasleak koordinatu du lan hau.Item mota | Current library | Material mota | Katalogo zenbakia | Statusa | Itzultze data | Barra-kodea |
---|---|---|---|---|---|---|
Inprimatuak osagarriak | Eima Katalogoa | Monografia | 37.02 did | Maileguan hartuta | 23/09/2021 | 1008093 |
Lan honen orrietan irakurleak argituko du zertan datzan jakintza hau eta testuan oinarrituz irakurlea bera izanen da jakintza-esparru hau defini dezakeena. "Didaktika orokorra berariazko komunikazio-testuinguruetan garatzen diren irakaskuntza/ikaskuntza prozesuez arduratzen den zientzia teoriko praktikoa eta teknologia da, gizabanakoaren formazioa eta garapen soziala azken helburuak dituelarik" (Etxague, X.). Definizio honetan oinarrituz aipa dezakegu Didaktikaren objektu nagusia: irakaskuntza/ikaskuntza prozesuak. Didaktika prozesu hauetaz arduratzen da, beraiei buruzko jakintza sortuz. Didaktikak sortutako jakintza irakaskuntza/ikaskuntza prozesuen praktikara proiektatzen da, eta, era berean, Didaktika prozesu praktikoetan oinarritzen da bere proposamenak sortzeko eta egokitzeko. Irakaskuntza/ikaskuntza prozesu hauek kultur transmisioari lotutako helburu jakin batzuk betetzeko burutzen dira. Izan ere gizarteak hainbat kultur multzo aukeratzen ditu irakaskuntza/ikaskuntza prozesuen bidez transmititzeko. Irakaskuntzaren helburuek eta transmititu nahi ditugun jakintzek Didaktikaren muinean kokatzen den beste objektu edo kezka nagusia zabaltzen dute: Kurrikulua. Irakaskuntza/ikaskuntza testuinguru bakoitzak kurrikulu propioa dauka. Eta, esan bezala, Didaktikak honetan dauka bere ardatz nagusietako bat. Izan ere kurrikulua da praktika eraikitzeko oinarria eta zutabe-egitura. Testu honetan oso atal garrantzitsua eskaini zaio kurrikuluari, bere ikuspuntu teorikoa zein praktikoa jorratuz. Ezin ditzakegu ahaztu prozesuaren protagonistak: Irakaslea eta Ikaslea. Biak dira testu honen analisiaren objektua. Honenbestez, hona Didaktika orokorrari buruzko testu honen atal nagusiak: Didaktika beraren analisia: Didaktikaren epistemologia (1. kap.) eta Didaktikaren oinarriak (2. kap.); irakaskuntza/ikaskuntza prozesua (3. kap.); irakaslea (4. kap.); ikaslea (5. kap.); eta kurrikulua: kurrikuluaren kontzeptualizazioa (6. kap.) eta kurrikuluaren antolakuntza (7. - 14. kap.). Irakurleak azter dezakeen bezala Didaktikaren esparru teoriko-praktikoa garrantzi handikoa da gaur egun. Izan ere, formazioa eten gabeko jarduera eta errekerimendua bilakatu da norberaren garapen pertsonalerako zein gizartearen aurrerakuntzarako. Iraskaskuntza/ikaskuntza prozesuak gure bizitzaren arlo askotako osagarriak dira, nola esparru pribatuan hala esparru profesionalean edo publikoan. Didaktikak prozesu hauek begi kritikoez planifikatzen, garatzen, analizatzen edo/eta ebaluatzen lagunduko digu. Liburuaren egile guztiak Euskal Herriko Unibertsitateko Didaktika eta Eskola Antolakuntza saileko kideak dira. Jakintza-esparru honek batzen ditu. Xabier Etxague irakasleak koordinatu du lan hau.
Liburu honek Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren laguntza jaso du.
Kutxa eta E.H.U.ko Gipuzkoa Campuseko Errektorordetzaren laguntzapena argitaratu da.
There are no comments on this title.