Aurkezpena
PROPOSAMENA TESTUINGURUAN KOKATZEA
Hasiera batean, zatiketen elementuei eta zatiketa motei (osoak eta zehatzak) buruzko informazioa bilatu
beharko dute ikasleek Interneten. Informazio hori lehenengo jarduerak ebazteko erabiliko dute, eta, aurrerago, kontzeptu horiek
erlazionatzeko gai izan beharko dute. Informazio-bilaketan, lehenengo kontzeptu horiek bildu eta txostenean adieraziko dira.
Ondoren, hiru zifrako edo gehiagoko zatiketa zatitzailedunak eta 10ez, 100ez, 1.000z... zatitzekoak egin
beharko dituzte. Zatiketak egin beharreko problemak ebatz ditzaten ere eskatuko zaie, eta gaiari buruz dituzten ezagutzak
erakutsi ahal izango dituzte horrela. Egokia irudituz gero, kalkuluak behar bezala egin dituzten aztertu ahal izango dute,
"Eskuinaldean nabarmendutakoak" atalean ageri diren "bederatziaren proba" eta "hamaikaren proba" izenekoen bidez.
Azkenik, zenbait jarduera proposatuko zaizkie ikasleei, zatiketa baten elementuen arteko erlazioak finkatzeko;
hau da, eragiketa horren algoritmoaren esanahia uler dezaten. Kalkulagailua pentsatuz erabilita, ikasitako kontzeptuak sendotuko
dituzte, bai eta buruzko kalkulurako abilezia hobetu ere.
JARDUEREN SEGIDA
A etapa. Sarrera:
1. jarduera. Ikasleek zatiketetan ageri diren elementuak eta zatiketa motak bereizten ikasiko dute.
B etapa. Garapena:
2. jarduera.
Zenbait motatako zatiketak proposatuko zaizkie, arauak eta zatiketaren algoritmoaren oinarrizko prozedurak beregana
tu ditzaten.
C etapa . Itxiera
eta ebaluazioa: 3. jarduera.
Ikasleek zatiketa zailagoak egingo dituzte eta erabiltzen dituzten prozeduren gaineko arrazoiketak
egingo dituzte.
- Arloa: Matematika
- Gaia: Zenbaki arrunten arteko zatiketa (hiru zifrako zatitzailea)
- Unitate didaktikoa: Zenbakiak eta eragiketak
- Maila: Lehen Hezkuntzako 5.a
- Saio kopurua: 3
Ibilbidea
Gida honek atal hauek ditu: