Ikasleek luzera-neurriak landuko dituzte ingurune hurbileneko objektu errealetatik abiatuz eta hainbat tamaina eta kopuru ezagutuz.
Luzerak neurtuko dituzte arbel digitalean proiektatutako irudietatik abiatuta, metroa unitate nagusi gisa hartuz.
Ingurune hurbilena aztertuko dute neurketak ohiko neurketa-tresnekin eginez.
Sistema Metriko Hamartarra (multiploak eta azpimultiploak) eta unitate erabilienen bihurketa landuko dituzte jarduera elkarreragileen bidez.
Ikaslearen sarreratxoa
Luzeraren neurria ikasgelara ekar ditzakegun objektuekin landuko dugu, baina ikasgela bera ere neurtuko dugu!
Diapositiba-aurkezpenak ere ikusiko ditugu eta, ikaskuntza osoa izan dadin, jarduera elkarreragileak egiteaz gain, paperean ere egingo ditugu.
NĂºria Moradell eta Vimartic taldea
Ikasgela
Ordenagailu eramangarrien / Pertsonalaren ikasgela
Iraupena:
1. saioa: Etxean, luzerarekin lotutako neurri-unitateak dituzten enbalajeak edo katalogoak bilatzea (15 min).
2. saioa: Jasotako materialaren bateratze-lana, landu behar den gaiari buruzko aurretiko ezagutzak gogoraraztea. Metroa neurri-eredu gisa hartuta kalkulu batzuk egitea (1 ordu).
3. saioa: Neurketak egitea tresna soil batzuekin eta datuak taula batean erregistratzea. Taldekako lana (1 ordu).
4. saioa: Kopuruak definitzeko erabiltzen den adierazpideari buruzko bateratze-lana eta gogoeta (adierazpide hamartarra edo forma konplexua). Kopuruak konparatu, ordenatu eta horien arteko eragiketak burutzea (1 ordu).
5. saioa: Unitateen bihurketa praktikatzea problemen soluzioak dituen eta unitateak aldatzen dituen simulagailu batekin.
Ikasleek luzera-neurriak ikasiko dituzte beren inguru gertukoena aztertuz, eguneroko bizitzako objektuetan neurketa-unitateak bilatuz.
Ondoren, datuak irakaslearekin batera aztertuko dituzte, horiek neurtzeko aukera eskaintzen duten ezaugarriak azpimarratuz eta erabilitako unitateak zein izan diren adieraziz.
Objektu errealak sailkatuko dituzte eskalazko irudietatik abiatuta, metroa unitate-eredu gisa hartuta eta horien luzerak neurtuko dituzte.
Talde txikitan banatuta, ikasgelako elementuak neurtuko dituzte tresna egokiekin eta emaitzak erregistro-taulan idatziko dituzte. Ondoren, lortutako emaitzak azalduko dituzte kopuruak jasotzeko modua eta erabilitako unitatea zein izan diren azpimarratuz.
Irakasleak, galderen bidez, ikasleen ikaskuntza bideratu eta baloratuko du.
Sistema Metriko Hamartarra eta unitateen arteko baliokidetasuna aurkeztuko dira. Ikasleek lehen lortutako kopuruak neurketa-unitate bakarrean adieraziko dituzte unitate-bihurketa praktikatuz.
Irakasleak ikasleen lana berrikusi eta kontzeptuak barneratzen ari direla egiaztatuko du.
Lehen Hezkuntza
Hirugarren Zikloa
Matematika
Proposamen didaktiko honetan, neurtzea, objektu baten ezaugarri bat eredu batekin, hain zuzen ere, luzera-unitatearekin, konparatzea dela ikasiko dugu. Gainera, ikusiko dugu nola luzerak neurtzeko metroa erabiltzen den, baita unitate handiagoak eta txikiagoak ere (multiploak eta azpimultiploak). Objektuen balio hurbildua kalkulatuko dugu metroa erreferentzia gisa erabiliz.
Neurtzeko erregela edo neurketa-zinta bezalako tresnak erabiliko ditugu; objektu errealak neurtuko ditugu eta emaitzak behar bezala idatzi.
Gainera, unitate desberdinetan adierazitako neurriak konparatu, ordenatu eta horien arteko eragiketak ebazteko, lehenik, unitate batera bihurtu eta horien artean dagoen lotura aurkitu behar dugu. Batetik bestera nola pasa behar den ikasiko dugu.
Azkenik, ariketak egingo ditugu ikasi dugunarekin praktikatzeko.
- Luzera-neurriekin idatzitako informazioa bilatzea.
- Metrora hurbiltzen diren objektuen identifikazioa.
- Objektuen balio hurbildua kalkulatzea.
- Inguruko objektuak neurtzea eta datuak jasotzea.
- Emaitzak aurkeztea.
- Banakako jarduerak ebaztea.
- Ordenagailua
- Arbel digitala
Erregelak, neurketa-zintak.
Luzera-unitateen bihurgailu horrekin lan egitea atseginagoa suertatuko zaizu.
Proposamen didaktiko honetan, bost saiotan, neurria eguneroko bizitzarekin lotzen ikasiko dute ikasleek:
- Zenbakizko testuak interpretatzea.
- Objektuen neurriak kalkulatzea.
- Neurketak egitea.
- Emaitzak zehatz adieraztea.
Halaber, unitateak eta kopuruak bihurketak eginez konparatu eta ordenatuko dituzte.
Saio bakoitzak berariazko antolamendu-ezaugarriak ditu.
Ikasleen adina eta gaiaren zailtasuna kontutan hartuta, garrantzitsua da argi uztea zein den egin behar den lana eta ikasleei behar dituzten jarraibideak eskaintzea.
Proposamen honek hainbat metodologia didaktiko konbinatzen ditu.
Lehen saioan, ikasleek behaketa eta informazioa eskuratzea landuko dute.
Bigarrenean, oinarrizko kontzeptuak eskuratuko dituzte maisuak edo maistrak bideratutako aurkikuntza gidatuaren bidez.
Hirugarrenean, taldeka egingo dute lan, jarduera ebazteko behar diren trebetasunak aplikatuz.
Laugarrenean, egin duten lana aurkeztean, lana bera baloratu eta aurki daitezkeen akatsak zuzen ditzakete. Irakasle gisa , saioa zuzendu eta gidatuko duzu oinarrizko kontzeptuak bereganatzen joan daitezen.
Bosgarren saioan, metodologiaren bidez, norbanakoaren lana sustatuko da problemak ebatziz, unitate-bihurketa aplikatuz, bai eta balioak ordenatuz, konparatuz eta horien arteko eragiketak eginez.
Ikasleek edukiak indartu ditzaten oso baliagarriak izango dituzun bi web-orri eskaintzen dizkizugu.
Doako bi deskonprimigailu hauek dituzu jarduera elkarreragileak zuzen burutu ahal izateko.
Tutorial horrekin ikaslearen ebaluazio kuantitatiborako agirian edozein motatako kalkuluak egiteko aukera eskainiko dizkizuten formula matematikoak gehi ditzakezu.
Banaka
Ordenagailu eramangarrien / Pertsonalaren ikasgela
Iraupena:
15 minutu (etxeko lanak)
Ikasgelako jarduerak egiten hasi aurretik, enbalajeak edo katalogoak bilatuko ditugu eta, horietan agertzen den informazio idatzian, luzerarekin zerikusia duten neurri-unitateak alboan idatzita dituzten kantitateak identifikatuko ditugu.
Ikasgelara ekarriko ditugu aztertzeko. Ea nork aurkitzen duen material bitxiena!
Materiala aukeratu eta ikasgelara ekartzea hurrengo saioan lantzeko.
Jarduera hau etxean egingo da.
Gidoi horrekin errazagoa izango da ikasgelara ekarri eta neurtzeko objektuen laginak aukeratzea.
Gure senideek lagun gaitzakete zeregin horretan.
Banaka, ikasleek etxean bilatuko dituzte erreferentziak, hain zuzen ere, eguneroko bizitzan inguratzen gaituzten objektuetan agertu ohi diren luzera-neurriekin lotutako bilgarri edo katalogoetan.
Senideei laguntza eskatu eta eman diezun aukeraketa-irizpideen gidoia jarrai dezakete.
Lehenik, azaldu ikasleei zertan datzan proposamen didaktikoa.
Ingurunea behatzeko ohitura sustatzeko, adierazi ikasleei etxetik enbalajeak eta katalogoak ekarri behar dituztela, luzerarekin zerikusia duten neurri-unitatedun kantitateak idatzita dituztenak.
Materiala aukeratzeko irizpideak dituen gidoia eman diezaiekezu arreta behar den lekuan jar dezaten.
Ohartarazpena aldez aurretik egitea komeni da bilaketa erraztu eta ekarpenek arrakasta izan dezaten.
Zeregin horietarako erabili ohi diren komunikazio-bideak erabil ditzakezu: eskola-agenda, zereginen egutegia...
Behatu eta informazioa biltzea.
Ikasgelan aipatu informazioa jasotzen duten hainbat lagin izatea komeni da, behar duten ikasleek eskatzen zaiena ikus dezaten edo, beharrezkoa balitz, informazio-bilketa osa dadin.
Aukeraketa-irizpideak dituen gidoia behaketa-fitxa gisa erabil daiteke hurrengo saioan.
Talde handia
Ikasgela
Iraupena:
1 ordu
Etxetik ekarritako materialak bilduko ditugu. Ikaskideei honakoa azalduko diegu: zein objekturi dagokion, zein den agertzen den neurria eta zein ezaugarri neurtzen duen. Ondoren, sailkatu egingo ditugu.
Galderen bidez, maisuak edo maistrak jarduera gidatuko du Sistema Metriko Hamartarra zenbakizko ikuspuntutik uler dezagun (multiploak eta azpimultiploak). Metroa eredu gisa ezagutuko dugu.
Jarraian, arbel digitalean, gure inguruko objektu errealak eta metrora gehien hurbiltzen direnak ikusiko ditugu eta txikiagoak edo handiagoak zein diren asmatuko dugu. Objektu horiek neurtzeko behar den neurketa-unitatea identifikatuko dugu.
I. jarduera. Behaketa-fitxa aukeratu duzun materialarekin beteko dugu.
II. jarduera. Fitxak ezarritako irizpidearen arabera sailkatuko ditugu.
III. jarduera. Arbel digitalean irudiak ikusi eta honakoa adieraziko dugu:
Dokumentu horiei esker, gehiago jakingo dugu luzerari buruz.
Saioaren lehen zatian, ikasleek egin beharreko aurkezpen eta materialen bilketa eta sailkapenaren jarduera koordinatuko duzu (30 minutu).
Bigarren zatian, arbel digitalean eguneroko bizitzako objektuen irudiak dituzten diapositibak aurkeztuz gidatuko duzu saioa.
Galderak eginez, ikasleen elkarrekintza eta parte-hartzea sustatzen badituzu, neurketa eta magnitudearen kontzeptuak argitu ditzakezu (30 minutu).
Saioaren lehen zatirako ekintza segida hau jarraitzea proposatzen dizugu:
Galdetu ikasleei zein den jarduerari egin dioten ekarpena, materiala aurkitu ote duten eta, hala izan ez bada, zergatik.
Jarraian, aukeraketa-irizpideen inguruko gidoiko galderak erantzunez, etxetik ekarritako materialaren inguruan hitz egin dezatela eska iezaiezu.
Eskatu behaketa-fitxa aukeratutako materialarekin betetzeko.
Ondoren, ezarri sailkapen-irizpidea eta antola ezazu proposamen osoa garatzeko kontsulta-erreferentzia gisa ulertzeko moduan.
Jarraian, irudi batzuk proiektatzea gomendatzen dizugu, ikasleekin hitz eginez, objektu errealen neurriak kalkulatzeko gaitasuna sustatzeko.
Aurkikuntza gidatua.
Ikasleek eginiko ekarpenak erregistratzea proposatzen dizugu, hala haien parte-hartzea eta jarduerarekiko duten interesa baloratuko duzu, bai eta ekarri duten materialaren kalitatea ere.
Lehen jarduera banaka edo taldeka egin daiteke, zuk eginiko galderei erantzunez.
Behaketa-fitxak sailkatzeko luzera-unitateen laburdurak dituzten etiketadun paper-zorro gardenetan jarri eta horma-irudi bat osa dezakezu erreferentzia gisa erabil dezaten.
Metro bateko soka zatiak izan ditzakegu proiektatutako objektuen balioak kalkulatzeko erreferentzia gisa.
Sakontzeko bi dokumentu eskaintzen dizkizugu.
Talde ertaina
Ikasgela
Iraupena:
1 ordu
Orain, taldeka, ikasgelako edo gure inguruko hainbat objektu neurtuko ditugu. Neurketa-tresna egokiena aukeratuko dugu eta emaitzak erregistro-taulan idatziko ditugu balio eta unitate zehatzak erabiliz.
Objektu sorta bat neurtzea aukeratutako proposamenaren arabera. Egin beharrekoa:
• Aukeratu behar dugun neurketa-tresna.
• Neurtu objektua neurriari dagokion ezaugarria zehaztuz.
• Idatzi taulan dagokion balioa eta neurketa-unitatea.
Erregistro-taula egiteko paperezko orri bat edo testu-editore edo kalkulu-orri bat erabil daiteke eta gogoratu hurrengo saioan berreskuratu egin behar dela.
Erregistro-taula hurrengo saioan erabiliko da.
Neurrien datuak kalkulu-orri batean jaso badira, zutabe edo barraz osaturiko irudi-grafiko bat egin dezakegu.
Ikasleak 4 edo 5 pertsonako taldetan banatzea proposatzen dizugu. Talde bakoitzak neurketa-tresna desberdinak ez ezik, erregistro-taula bat ere behar du dagozkien neurketak egiteko.
Antolatu lantaldeak eta banatu egin beharreko zereginak. Ziurtatu talde bakoitzak behar duen materiala duela eta lanari ekin diezaiokeela. 10 neurketa inguru egin daitezke. Taldeen lana behatu eta, hala baderitzozu, lagundu.
Eskola amaieran, landutako erregistro-taulak jaso ditzakezu emaitzak ebaluatu eta, erabili duten euskarri digitalaren arabera, hurrengo saiorako kopiak egiteko.
Talde-lana.
Neurketa-proposamenak:
Taldeen erregistro-taulak jasotzea gomendatzen dizugu, hala, berrikusi eta nahikoa argi geratu ez diren aldeak indartu baititzakezu, bai eta neurketen doitasuna eta kopuruen adierazpena ere.
Fitxa batean lantaldeak eta bakoitzaren zereginak jaso ditzakezu segimendua errazteko.
Hurrengo saiorako talde bakoitzak emaitza guztiak jasoak izan beharko lituzke.
Talde handia
Ikasgela
Iraupena:
1 ordu
Saio honetan, gure taldeak eginiko neurketak aurkeztuko dizkiegu ikaskideei. Kopuruak nola adierazi ditugun azaldu eta beste aukera batzuk aipatuko ditugu.
Ondoren, problema bat planteatuko dugu talde desberdinek jasotako neurriak erlazionatuz.
Taldeen proposamen guztiak jaso ostean, gure lantaldearekin ebatziko ditugu.
I. jarduera
Neurketak azaltzea
• Zein dira neurtu dituzuen objektuak?
• Zein adierazpide erabili duzue? Zergatik?
II. jarduera
Lan honetan jaso diren neurriak lotuko dituen problema bat proposatzea.
III. jarduera
Proposatutako problemak taldean ebaztea.
(Problema-adibidea: zenbat liburu kabitzen dira apalean? Zenbat orri behar dira arbela estaltzeko? Zenbat metro zinta behar dira mahaiari bira emateko?...).
Aurreko saioko neurketen erregistro-taulak beteta ekarri behar ditugu.
Lantalde desberdinek eginiko neurketak ez ezik, nola egin eta nola adierazi dituzten azalduko dute.
Aurkezpenak entzun ostean, talde bakoitzak problema bat proposatuko du erreferentzia-datu gisa talde desberdinek eginiko neurketak hartuta.
Azkenik, problemak taldean ebatziko dituzte ohiko metodologia erabiliz.
Saioaren lehen zatian, bideratu talde desberdinek aurreko saioan eginiko neurketei, emaitzei eta horiek egiteko moduari buruz egingo duten azalpen-jarduera.
Aurkezpenak egiten dituztenean, jarri arreta erabiltzen duten zenbaki-adierazpen motan. Hala, kopuru bera adierazteko hainbat modu dagoela eta horien arteko konparazioak egiteko unitate berarekin adierazi behar direla azal dezakezu.
Banatu taldeen artean sortutako erregistro-taulak talde bakoitzak, erreferentzia gisa jasotako datuak hartuz, problema bat proposa diezaien gainerako guztiei. Adibideren bat kolektiboki lantzen baduzu, ikasleek zalantza gutxiago izango dituzte.
Talde desberdinek eginiko proposamenak zuk zeuk edo ikasle batek jaso ditzake testu-dokumentuan arbel digitalarekin. Lantalde bakoitzak problemak ohiko prozedura jarraituz ebatziko ditu eta, bitartean, egiten dutena beha dezakezu eta, hala baderitzozu, lagundu.
Eskolaren amaieran, ikasleek kolektiboki egin ditzakete zuzenketak edo horiek jaso ondoren baloratzeko.
Ahozko azalpenak.
Unean bertan egingo da.
Eskolaren amaieran, talde bakoitzak eginiko lanak jasotzea gomendatzen dizugu, horiek berrikusi eta argi geratu ez diren aldeak indartzeko.
Banaka
Ikasgela
Iraupena:
1 ordu
Saio honetan, unitate-bihurketa egiten ikasiko dugu simulagailu bat erabiliz. Gogoratu unitate desberdinetan adierazitako neurriak konparatu eta horien arteko eragiketak egiteko, lehenik, unitate berera bihurtu behar ditugula.
I. jarduera
Luzera-unitateak ordenatzea eta laburdurak ezagutzea.
II. jarduera
Luzera-unitateak bihurtzeko ariketak ebaztea.
III. jarduera
Luzera-unitateak bihurtzeko problemak ebaztea.
Saio honetan, unitateak aldatzeko simulagailua aurkeztuko duzu jarduerak ebazteko baliabide gisa.
Banaka, ikasleek luzera-unitateak bihurtzeko erregelak aplikatuko dituzte unitate batzuk beste batzuetan eraldatu behar diren ariketa elkarreragileak ebazteko.
Azkenik, problemak ebazten jakingo dute aplikatu behar duten lekuetan.
Lehenik, azaldu talde osoari (arbel digitalaren laguntzaz) nola dabilen unitateak aldatzeko simulagailua eta zein erabilgarritasun duen neurriak konparatu eta elkarren arteko eragiketak egiteko. Lehenik, ikasleek arbelean adibide batzuk egitea komeni da errazago uler dezaten.
Jarraian, proposa iezaiezu ariketa elkarreragileak banaka egitea.
Azkenik, ikasleek, unitate-bihurketa aplikatu beharko dute zenbait problema ebazteko.
Metodologiak norbanakoaren lana sustatuko du problemak ebatziz eta unitate-bihurketa aplikatuz, bai eta balioak ordenatu, konparatu eta horien arteko eragiketak eginez.
Ariketa-proposamena norberak zuzen dezake, zuzen eta oker egindakoen emaitza jasoz eta zuzentzeko aukera emanez.
Problemak ikasgelako material gisa edo etxean indartze material gisa erabil daitezke. Problemak zuzentzeak edukien ebaluazio gisa balio dezake.
Doako bi deskonprimigailu hauek dituzu jarduera elkarreragileak zuzen burutu ahal izateko.