Ikasleek zenbaki arruntak eta batuketa- eta kenketa-eragiketak landuko dituzte.
Irakurketa, ordenamendu, deskonposizio eta konposizioak modu dinamikoan eta dibertigarrian egingo dituzte. Zenbaki-taula erabiliko dute eta zenbaki erromatarrak ikasiko dituzte jarduerak eginez.
Batuketen eta kenketen problemak ebatziko dituzte eta horiek ebazteko kalkulagailua erabiltzen ikasiz jolasteko aukera izango dute.
Gaia ikaslearen ingurunearen arabera aurkeztuko da; eta udaleku birtual bat kudeatuko eta antolatuko da.
Fran Cantó eta Vimartic taldea
Ikasgelan
Ordenagailuen ikasgelan (1x1 / 1x2)
Txikia
Iraupena:
50 minutu eta ordubete inguru iraungo duten 4 saio egingo dira.
Zenbaki arruntak eta eragiketak landuko ditugu praktikara eramandako testuinguru-azalpen baten bidez. Horretarako, jarduerak, problemak eta jarduera elkarreragile bat egingo ditugu. Hauek dira saioak:
1. saioa:
•Ikasleek gaiaren inguruan dituzten aurretiko ezagutzak berreskuratuko dira, ondoren gaia lantzen hasteko: zenbaki arruntak eta eragiketak.
•Zenbaki arruntak irakurri, ordenatu, deskonposatu eta biribiltzeko ariketak egingo dira.
•Zenbaki erromatarren eta zenbaki-taularen inguruko azalpenak emango dira, arbel digitalean aurkezpen bat eginez (50 min).
2. saioa: batuketa- eta kenketa-eragiketak.
•Batuketaren ezaugarriak azalduko dira.
•Jarduerak eta problemak egingo dira. Ebazteko, kalkulagailua erabiliko da (50 min).
3. eta 4. saioak: jarduera interaktiboak.
•Jarduera interaktiboa baserri-eskola edo udaleku bat sortuz eta antolatuz egingo da. Batuketa- eta kenketa-eragiketak hamabi zifra bitarteko zenbakiekin landuko dira (50 min bakoitzak).
Lehen Hezkuntza
Hirugarren Zikloa
Matematika
• Gure inguruan erabiltzen ditugun zenbaki oso altuak batu eta kentzeko aukera izango dugu.
• Zenbaki horiek ordenatu eta deskonposatzen ikasiko dugu.
• Zenbaki erromatarrak landuko ditugu.
• Problemak kalkulagailuarekin ebatziko ditugu.
• Udalekuak eta baserri-eskolak erosi eta birmoldatuko ditugu jarduera birtual baten bidez
• Zenbaki arruntak lantzen hastea.
• Batuketa- eta kenketa-eragiketak.
• Baserri-eskola edo udaleku bat sortzen eta antolatzen parte hartuko dugu jarduera interaktiboaren bidez.
Zenbaki erromatarrei buruz JClic-en eginiko jarduera erabiltzeko, egin klik loturan eta aukeratu hizkuntza pantailaren behealdean (irristailua edo saguaren gurpila erabili behar duzu). Ondoren, egin klik Ikusi (applet) aukeran.
Gaia talde handian aurkeztea. Jarduera interaktiboa bikoteka.
Taldeak dituen aurretiko ideiak oinarri hartuta lehen errepaso- eta ariketa-jarduera egingo da.
Hori egin ostean, gaiaren kontzeptu eta elementuetan sakonduko dugu jarduera eta problemen bidez.
Amaitzeko, gaian sakondu eta sintesia egiteko jarduera interaktiboak planteatzea proposatzen dizugu.
Ikasleek izan ditzaketen aurretiko ideiak berreskuratuz hasiko gara eta jarraian, zenbaki arruntak ordenatu eta deskonposatuko ditugu.
Zenbaki-taularen laguntzaz, irakurri egingo ditugu eta zenbaki-sistema hamartarrean sakonduko dugu, milako, ehuneko, hamarreko eta abarreko unitateak landuz.
Zenbaki erromatarrak aurkeztu eta horiekin lan egingo dugu.
Sei zifrako zenbakiekin hasiko gara eta hamabi zifra bitarteko zenbakietara iritsiko gara batuketa- eta kenketa-eragiketetan.
Kalkulagailua erabiliko dugu hainbat jarduera ebazteko.
Oso komenigarria da ikasleen lana etengabe berrikustea eta azaldutako kontzeptuak barneratzen ari direla egiaztatzea.
Halaber, arreta handia eskainiko zaio ikaskuntza indartzeko oso baliagarria den jarduera interaktiboaren bidez eduki horiek eguneroko bizitzan aplikatzeari.
Etengabeko ebaluazioa, eguneroko problema eta ariketak abiapuntu gisa hartuta.
Problemak eta ariketak paperean edo interaktiboki egin daitezke eragiketa- eta problema-sortzailearekin.