Proposamena: Adieraz dezagun informazioa

Proposamen didaktiko honetan, ikasleek hainbat komunikabidetan argitaratutako grafiko estatistikoak identifikatu, bilatu eta interpretatuko dituzte (barra-, lerro- eta sektore-diagramak); gainera, galdeketa bat eginez eta klimaren datuak jasoz, ikasleek beren grafikoak sortuko dituzte. 
 

Ikaslearen sarreratxoa

Irakurtzen al duzue egunkaririk? Aztertu al dituzue inoiz egunkari, aldizkari edo albistegietan azaltzen diren grafikoak? Ba al dakizu haiek interpretatzen? Ba al dakizu haiek sortzen?
Proposamen honetan grafikoak aztertu, interpretatu eta egiten ikasiko dugu.
 

Saioak:

1. Datuak informazio bihurtzen direnean
2. Egun on. Erantzungo al dizkidazu galdera batzuk?
3. Adieraz dezagun informazioa: Barra- eta zirkulu-grafikoak
4. Zer eguraldi dugu gaur?

Informazio orokorra

Ricard Baillés Isart eta Vimartic Taldea

Banaka
Talde txikian
Talde handian

Ordenagailuen ikasgela (1x1 / 1x2)
Arbel digitaldun ikasgela

Ertaina

Iraupena:

Saio bakoitza ordu batekoa da.
1. saioa: Zenbait estatistika-grafiko aztertzea.
2. saioa: Galdeketa bat egin eta informazioa jasotzea.
3. saioa: Barra- eta sektore-grafikoak egitea.
4. saioa: Klimograma bat sortzea.
 

Ikasleek grafikoak egiten eta horietatik informazioa lortzen ikasiko dute.

Curriculum-esparrua

Lehen Hezkuntza
Hirugarren Zikloa
Matematika

Ikasleentzako materiala

Proposamen honetan estatistika-grafikoekin egingo dugu lan. Ez da gauza bera datu-zerrenda bat izatea edo haiek grafikoki antolatzea; zenbait komunikabidetan argitaratutako grafikoak aztertu eta geureak sortuko ditugu.

 

 


     
  • Zenbait estatistika-grafiko aztertzea.
  • Galdeketa bat egitea.
  • Sektore- eta barra-grafikoak sortzea.
  • Klimograma bat sortzea.

 

Proposamena ebaluatzeko orientabideak. (Adieraz dezagun informazioa)

• Ordenagailua
• Arbel digitala
• Inprimagailua (aukerakoa)

Irakasleentzako materiala

Ikasleekin 4 saio egingo ditugu eta grafikoak egin eta interpretatzeko funtsezkoak diren kontzeptuak landuko ditugu.
Saio horien amaieran, grafikoak identifikatzen, sailkatzen eta interpretatzen jakiteaz gain, galdeketa baten bidez edo informazio-iturriren bat erabiliz lortutako datuen bidez, informazioa adierazteko grafikorik egokiena zein den erabaki eta sortzen ere jakingo dute.
 

Saio horietan, arbelean talde handian lan egingo dugu, baita banaka eta talde txikitan banatuta ere.
 

Irakasleak zenbait estatistika-grafiko aztertzen lagunduko die ikasleei arbela erabiliz. Ondoren, galdeketa bat egin eta emaitzak grafikoetara pasako dituzte. Azkenik, klimograma bat egingo dute. Ikasleek talde txikitan eta banaka edo binaka egingo dute lan ordenagailuen ikasgelan.
 

Proposamenean aurrera egin ahala, proposatzen dizugu ikasleek egindako lan guztien datuak jasotzea.
 

Mateabenturak: estatistika (koloretan)
Mateabenturak: probabilitatea (koloretan)
Tutorialtxoa: OpenOffice: eskuratzea eta instalatzea
Tutorialtxoa: Calc: kalkulu-orri bat sortu, editatu eta gorde
Tutorialtxoa: Calc: formula sinpleak sortzea
Tutorialtxoa: Calc: formulak morroiarekin sortzea
Tutorialtxoa: Calc: Grafikoak sortzea
Grafikoak linean sortzea

Material osagarria

  • Grafikoak eta formulak sortzeko Calc erabiltzeko bideo-tutorialak.
  • Bideo-tutoriala: OpenOffice lortu eta instalatzea.
  • Mateabenturak: estatistika (koloretan - zuri-beltzean)
  • Mateabenturak: probabilitatea (koloretan - zuri-beltzean)
  • Lotura: grafikoak linean sortzea.
  • Informazioa tratatzeko baliabideak: Altxorra harrapatzea, LDS eta LAS.

 

Saioa: 1. Datuak informazio bihurtzen direnean

Informazio orokorra

Talde handian

Ikasgela
Arbel digitaldun ikasgela

Iraupena:

60 minutu (ikasgelan) + etxeko lanak

Ikasleentzako materiala

Gauza bera al dira datu asko izatea eta informazioa izatea?
Askotan, zenbaki asko eta asko lor ditzakegu, baina ez dugu ondorio bat ateratzea lortzen.
Saio honetan, paperean zein Interneten argitaratutako komunikabideetako estatistika-grafikoak jaso, behatu eta aztertuko ditugu.
Ikus dezagun informazioa grafikoki nola adierazten den eta zein diren grafiko ohikoenak.

       
  • Grafikoaren kontzeptua problema-egoera baten bidez lantzea.
  • Elementu elkarreragile bat erabiltzea estatistika-grafikoak sortzeko.
  • Aurkitutako grafikoak aztertzea.
  • Ikaskideei, grafikoak aztertuz, erantzun ditzaketen galderak egitea.

 


 

Datuak antolatzen
Informazioa adieraztea

Baliabide orokorrak

  • Gaiaren aurkezpena: Datuak antolatzen.
  • Barra-grafikoak sortzeko jarduera elkarreragilea.

 

Uraren banaketa planetan
Energia Espainian
Lurrikarak munduan

Irakasleentzako materiala

       
  • Gaiaren sarrera: Estatistika I
  • Datuak antolatzen aurkezpena talde handian ikustea.
  • Informazioa adieraztea jarduera elkarreragilea erabiltzea.
  • Egunkariek eta beste komunikabide batzuek argitaratutako grafikoak aztertzea.

Lehen hamabost minutuak "Datuak antolatzen" aurkezpena ikusteko erabiltzea proposatzen dizugu, grafikoa eta informazioa adierazteko modua ulertzeko sarrera gisa.
Ondoren, "Informazioa adieraztea" jarduera elkarreragilea erabili, zenbait agindu eman ostean, ikasleak gai izan daitezen datuak antolatzeko.
Azkenik, bilatu grafikoak egunkarietan, aldizkarietan edo Interneten (baliabideen artean zenbait lotura interesgarri dituzu) eta bilatu grafiko bidez erantzun daitezkeen galderak, ikasleei egiteko: Zer herrialdetan gastatzen dute pertsonako diru gutxien argiteria publikoan?, Zein dira ebaluaziorako erabilitako datak?, planetako zer gunetan izaten dira intentsitate handieneko lurrikarak?, etab.
Amaitzeko, ikasleek grafikoak web-orrietan bilatuko dituzte (hobe Baliabideak atalean gomendatutako guneak erabiltzea), beren kideei idatziz galdera egin eta erantzunak trukatuko dituzte. Galdera onenak aukeratu eta talde osoak erantzutea proposa dezakezu.

 

Baliabide orokorrak

  • Estatistika I: Zer da estatistika?
  • Interneten grafikoak aurkitzeko hainbat helbide.
  • Hainbat grafiko mota erakusten dituen aurkezpena.
  • Informazioa Interneten bilatzeko tutorialtxoa.
  • Informazioa adieraztea jarduera interaktiboa.

Material osagarria

  • Informazioa eskuratzeko loturen zerrenda.

 

Saioa: 2. Egun on. Erantzungo al dizkidazu galdera batzuk?

Informazio orokorra

Banaka
Talde txikian

Ikasgela
Arbel digitaldun ikasgela

Iraupena:

60 minutu + etxeko lanak

Ikasleentzako materiala

Ikas dezagun galdeketa bat egiten: ikasgelan eginiko galdera batzuei erantzungo diegu eta emaitzak arbelean grafikoki adierazita ikusiko ditugu. Ondoren, galdera egokienak zein diren pentsatuko dugu informazio hori grafiko bidez adierazteko, eta galdeketa egingo dugu.
 

• Galdeketa bat egitea.
• Datuak jasotzeko taula egitea.

Irakasleentzako materiala

Galdeketa talde handian egitea eta lana, berriz, talde txikian, ikasgelatik kanpo egingo diren galdeketak diseinatzeko.

Egin gaiaren sarrera Estatistika I aurkezpena erabiliz. Bertan, haur bakoitzak dituen anai-arreben kopuruari buruzko maiztasun-taula egiteko eskatzen zaie ikasleei. Horretarako, maiztasun-taula egiteko eta aurkezpena ikusteko, kalkulu-orria duzu.

Ondoren, ikasleekin batera, hausnartu daturen bat lortzeko moduari buruz; adibidez, ikastetxeko haurren batez besteko adina. Zein izango litzateke biztanleria? Nolako lagina behar da? Erabili Maiztasun-taula fitxategia mailako haurren adinaren datuak jasotzeko eta emaitzak grafiko baten ikusteko.

Ondoren, ikasgela talde txikitan banatuko dugu eta bakoitzak galdeketa bat planifikatuko du galdera-kopuru mugatu batekin. Adibidez: zenbat maskota duzu etxean? Zenbat ordu pasatzen duzu egunean telebistari begira?

Lehen entseguan, ikasgelako zenbait kideri egingo dizkiote galderak eta maiztasun-taula sortuko dute.
Gero, aipatu galdeketa ikasgelako beste kide batzuei pasako diete eta baita ikastetxeko beste haur batzuei ere, edo, hala erabakiz gero, familiartekoei edo ezagunei. Zenbat eta datu gehiago izan, hobeto.
 

Eginiko galdeketak (galdera-kopurua, hiztegi egokia...) eta maiztasun-taulak baloratzea.
 

Baliabide orokorrak

  • Galdeketa bat egiteko galdera-moten aurkezpena.
  • Estatistikari buruzko lehen kontzeptuak: biztanleria, lagina eta maiztasun-taula.
  • Maiztasun-taula (anai-arrebak)
  • Maiztasun-taula (adinak)
  • Ebaluazio kualitatibo eta kuantitatiborako orientabideak.

 

Material osagarria

  • Lotura: Datuak antolatzea eta haien erregistro grafikoa.
  • Lantaldeak sortzeko taula.
  • Bideo-tutoriala: Kalkulu-orri bat sortu, editatu eta gordetzea Calc-en.

Saioa: 3. Adieraz dezagun informazioa: Barra- eta zirkulu-grafikoak

Informazio orokorra

Banaka
Pertsona 1-2

Ordenagailuen ikasgela (1x1 / 1x2)
Arbel digitaldun ikasgela

Iraupena:

60 minutu

Ikasleentzako materiala

Barra- eta zirkulu-grafikoak egingo ditugu aurreko saioan jasotako informazioarekin.

Bi grafiko motak konparatuko ditugu eta bakoitzaren egokitasuna aztertuko dugu.
 

       
  • Barra-grafiko bat sortzea aurreko saioan lortutako datuekin.
  • Zirkulu-grafiko bat sortzea aurreko saioan lortutako datuekin.
  • Bi grafiko motak aztertu eta konparatzea.
Tutorialtxoa: Calc: barra-grafiko bat sortzea
Tutorialtxoa: Calc: sektore-grafiko bat sortzea

• Ordenagailua
• Inprimagailua (aukerakoa)

Baliabide orokorrak

  • Grafiko- eta sektore-grafikoak sortzeari buruzko bideo-tutorialak.

 

Irakasleentzako materiala

Azalpenak talde handian eta lana talde txikian. Proposatzen dizugu azalpenak emateko 30 minutu eta talde txikietan lan egiteko beste 30 minutu erabiltzea.

Egin gaiaren sarrera Estatistika II aurkezpena erabiliz. Bertan, batez bestekoari, modari eta medianari buruz hitz egiten da.

Ondoren, arbel digitalaren bidez, kalkulu-orrian barra-grafiko bat nola egiten den erakutsi, asmatutako datuak erabiliz. Ikasleek zalantzak eta galderak egiteko unea dute.

Ondoren, egin zirkulu- edo sektore-grafiko bat eta konparatu. Noiz komeni da grafiko bat edo bestea erabiltzea?

Ondoren, ikasleek, banaka edo binaka, mota bakoitzeko grafiko bat egingo dute aurreko saioan jasotako materiala erabiliz.

Egin landutakoaren bateratze-lana, zenbait grafiko beren maiztasun-taulekin erakutsiz eta galderen bidez denon artean aztertuz. Galderak hauek bezalakoak izan daitezke: Zein da balio handiena? Zein da balio txikiena? Zein da batez bestekoa? Etab.
 

Baloratu banakako edo binakako lana eta begiratu nola egin den grafikoa.
 

Baliabide orokorrak

  • Tutorialtxoa: Nola egin barra-grafiko bat
  • Tutorialtxoa: Nola egin sektore-grafiko bat
  • Estatistika II: Batez bestekoa, moda eta mediana.
  • Ebaluazioa kualitatiboki eta kuantitatiboki ebaluatzeko orientabideak


 

Saioa: 4. Zer eguraldi dugu gaur?

Informazio orokorra

Banaka
Talde txikian

Ikasgela
Arbel digitaldun ikasgela

Iraupena:

60 minutu

Ikasleentzako materiala

Lerro- eta barra-grafikoak aztertuko ditugu eta ondoren, klimograma bat egingo dugu.
 

• Klimograma bat sortzea.
 

Nola sortu klimograma bat

• Ordenagailua
• Inprimagailua (aukerakoa)
• Testu-prozesadorea

Baliabide orokorrak

  • Lotura: Nola sortu klimograma bat.

Irakasleentzako materiala

Azalpenak talde handian eta lana talde txikian.

Lehen minutuetan egingo dugun lana azalduko dugu. Sortu asmatutako datuetan oinarritutako taula bat. Datuak batez besteko tenperaturei eta prezipitazioei buruzkoak izango dira. Ondoren, azaldu ikasleei nola sortzen den klimograma bat eta egin grafikoari buruzko galderak: Noiz egin zuen euri gehien? Noiz egin zuen bero gehien?

Ondoren, talde txikian, ikasleek, zure begiradapean, informazioa bilatuko dute meteorologiari buruzko web-orrietan edo Yahoo-ren erregistroetan.
Helburua da klimograma bat sortzea, on line topatu ditzaketen datu errealen arabera edo maiztasun-taula hipotetikoren baten arabera.

Amaitzeko, erakutsi arbelean, talderen batek erabilitako maiztasun-taula bat eta hainbat grafiko, eta gainerako taldeei adierazteko eskatu zein den datu-taula horri dagokion klimograma.

Baliabide orokorrak

  • Ebaluazio kualitatibo eta kuantitatiborako orientabideak.
  • Meteorologiari buruzko web-orriak.
  • Yahoo-ren hilabeteko batez besteko tenperaturen erregistroa

 

Material osagarria

  • Lantaldeak sortzeko taula.