Saltatu nabigazioa

Gauaren ertzean

Gauaren ertzean
Karlos Linazasoro. Zer gerta ere, Berardo L.-ren nobela bukatu gabea, Alberdania, 1994

Hiztegia

Lotu hitz bakoitza bere definizioarekin.

anker
asaldatu
(izu-)laborri
lauso
otzan

1. Beiretan itsasten den hezetasuna, gardentasuna kentzen diena. Beiretako lausoa. 2. Gandua; hautsa, edo ikustea eragozten duen zernahi gauza.

Beldur edo izu ikara; beldur handia.

Norbait sufritzen ikustean edo norbaiti sufriaraztean gupidarik sentitzen ez duena edo atsegin hartzen duena. Ik. krudel

Norbaiten barne-baretasuna bat-batean hautsi. Ik. durduzatu; larritu ; izutu.

Gaitu JavaScript

Jarduera zabalgarria

Ea asmatzen duzun zein aukera egin duen testuan idazleak:

aharrausi
anker
asaldagarriak
balizko
goian behean
izu-laborriz
lausoak
otzan
sakon
uralita

Gauaren ertzean telefonoaren txirrin (1) esnatu zuen. Ordua begiratu zuen (2) , ahoa lehor. Lau eta erdiak ziren eta euria ari zuen (3) . Entzungailua hartu zuen, zalantza unerik gabe, esku dardartiz. Ahots neutro ezezagun batek hitz egin zion: “Amesgaizto bat da hau. Hil egingo zaitut”. Moztu egin zuen ondoren, azalpen bestelakorik gabe. Gizona, entzungailua eskuan, pentsakor gelditu zen. Kabalak egin zituen, (4) arrazoiak aztertu: ez zeukan areriorik, ameslari kaxkarra zen. Irribarre egin zuen. “Nahaste bat izan da. Ez naiz ni noski bere biktima”, esan zuen bere artean, komuneranzko bidean. Ur pixka bat edan zuen iturritik; oheratu egin zen atzera. Lasai zegoen jada, sosegu batean. Euri-hotsak patioko (5)    gaina gogor astintzen zuen, kadentzia monotono eroriz. Gizona instant batean lokartu zen. (6) egin zuen lo, gauero bezala, iratzargailuak goizeko zortzietan esnatu zuen arte. Begiak ireki zituen, besoak eta hankak luzatu, (7) egin zuen ozen, deleitazioz. Euria ari zuen oraindik kanpoan. Gizonak, inkontzienteki bezala, ohearen berotasun hartan babesturik, atzeratu egiten zuen jaikitzeko unea. Susmoak inguratu zitzaizkion orduan, ebidentzia (8)    eta azkena. Indarrak bildu, begiak igurtzi (esperantza ahulez), jaiki egin zen. Ispilura bertaratu zen lehenik, oinak (9)   lerratuz. Argia piztu, ispilu aurrean plantatu zen: irribarre bat, bizar-itzalak, begi (10) , tiro bat kopetan, bete-bete.

Gaitu JavaScript

Entzun audioa eta begiratu ondo erantzun dituzun galderak.