Saltatu nabigazioa

Beldurra eta oinazea

Olariaga. Zakilixut

Beldurra
Castillo
Suarez

Raymond Carverrek beldurren zerrenda egin zuen Fear izeneko poema batean. Poema pasatzen diedan guztiek esaten didate tristea dela, eta ez dute gorde nahi izaten.

Beldurra polizien autoa kalean geratzeari. Beldurra gauez loak hartzeari, edota lorik ez hartzeari. Beldurra iragana bueltatzeari, edota orainak alde egiteari. Beldurra gau ilunean jotzen duen telefonoari. Beldurra ekaitz elektrikoei. Beldurra etxeko lanak egiten duen emakumeari, orbaina daukana matrailean. Beldurra txakurrei, nahiz eta hozka egiten ez dutela esan. Beldurra larriminari. Beldurra lagun baten gorpua identifikatzeari. Beldurra dirurik ez izateari edota gehiegi izateari, nahiz eta jendeak azken hori ulertu ez. Beldurra soslai psikologikoei. Beldurra beste norbait baino lehenago edo beranduago iristeari. Beldurra nire seme-alaben idatziak daramatzaten gutun-azalei; haiek ni baino lehen hil eta ni errudun sentitzeari. Beldurra nire amarekin bizi behar izateari hura zahartzen denean, eta ni zahartzen naizenean ere. Beldurra nahasmenari. Beldurra eguna gaizki bukatzeari. Beldurra esnatu eta zu ez egoteari, joan egin zarelako. Beldurra ez maitatzeari, gehiegi ez maitatzeari, edota nire maitasuna maite ditudanendako hilgarria izateari. Beldurra heriotzari. Beldurra gehiegi bizitzeari.

Saiatu naiz nire zerrenda propioa egiten baina ez da gehiegi aldentzen Carverrek idatzitakotik. Beldurra itsaso beltzari gehituko nuke, agian.

Laburpena

Ikasgai honetan, beldurren eta fobien gaineko aitorpenak eta hausnarketak aurkituko dituzu. Tarteka, zenbait ariketa egin beharko dituzu, testu horiek oinarri direla.

Jaitsi sekuentzia paperean.