Saltatu nabigazioa

Krisia 2

Krisia
Iñaki Segurola. Euskadi Irratia.

Entzun adi Iñaki Segurolak krisiaz esaten dituenak.


 

Aukera anitzak

Galdera

Zein da Sarasolaren hitzaldia laburbiltzeko lau proposamen hauetatik egokiena?

Erantzunak

a)      Ezeroso dago Segurola, aberatsak izaten baitira krisialdiari etekin gehien ateratzen diotenak pobreak pobreago bihurtzen diren bitartean.

b)      Krisiaren jatorrizko esanahiari erreparatuta, egun jasaten dugunari ezin zaio krisia deitu, berez krisia hitzak medikuntzarekin zerikusia duelako.

c)      Aberatsen poltsak arintzen direnean, orduantxe hasten dira hedabideak krisia aipatzen, munduko pobreenen egoera ez baita sekula albiste izaten.

d)      Senideentzako gomendio bat da Segurolaren mintzaldia, arduratuta baitago beren espiritu kritikoa lantzen ez dutelako.

Feedbacka

Adi mintzaldi honetan ageri diren baliabide lexiko eta estilistikoen gaineko azalpenari.

Hiztegia

  • Hedabide guztiak aho batez ari zaizkigu esaten krisia dagoela.
  • Egunak joan eta egunak etorri.
  • Ondobizien eskubide partikularra.
  • Errezelo moduko bat zabaldu da.
  • Burtsak ere ez du kontrolatzen anabasa hau. [nahastea]
  • Betealdia deituko nioke nik. Betealdi edo saturazioa.
  • Eta zer egina gutxiago, eta irabaziak ere gutxixeago batanaz beste. [batez beste]
  • Gaixoaldi baten momentu erabakitzaile bat, kinka bat, aldaketa bat berehalakoa eta bat-batekoa.

Hemendik aurrera testua hobeto ulertzeko argibide batzuk aurkituko dituzu.

Hitz markatuak

  • Mundu zabalean mila milioi lagun goseak edo nahikoa jan gabe bixi delarik aspaldian, ez dago krisirik munduan.
  • ez gaitezen gehiegi emoxionatu, ["emozionatu" behar lukeen lekuan]

 

Erreferentzia kulturalak

  • Hau da, bagenekien diruak, zakarrak, ez duela bihotzik. ["Diru zakarrak bihotzik ez du/ lotuko dute gogor ta estu..."  Izarren hautsa.]
  • Oi zer malur izigarria, zer bihotz mina emaiten dautan ene izpirituaren zolan! [Zuberoako kantagintzaren estiloan esana.]

 

Ironia

  • Arriskatu egingo naiz eta iragarpen ausart bat egingo dut: nik uste dut krisia datorrela.
  • Gero, mundu guztiak dauka hemen oso ikuspegi zabala eta globala... porlos!
  • Munduaren alderdi aberatsa nobedade eta arazotxo batzuekin hasi delarik, mundua krisian dago.
  • Krisia, hustasun existentziala bezalaxe, aberatsen ondoez koxkor bat besterik ez da
  • Ezin dituela, momentuan behintzat, begiz jotako litxarreria guzti-guztiak bereganatu, aizu!
  • Oso ur ardotua eta txepeldua dago krisi hitz hori.

 

Figura erretorikoak

Epifora edo epistrofea: hitz edo hitz andana bat errepikatzea elkarren segidako enuntziatuen bukaeran.

  • Krisia. Zirt edo zart egin behar da; benetan zirt edo benetan zart.

Exhortatioa, erregua. Entzulearengan edo irakurlearengan sentipen jakin batzuk pizteko erabiltzen diren erregu- edo agindu- hitzak edo esaldiak.

  • Senide maiteok, garai kritiko honetan izan ezazue espiritu kritikoa.
  • Baina, bueno, ez gaitezen gehiegi emoxionatu, errezelo arin bat da hau, ez desengainu zabaldu bat.

Epanalepsia edo geminatioa: hitzak edo hitz andanak errepikatzen direnean gertatzen da, esaldiaren hasieran batez ere, baina baita erdian nahiz amaieran ere.

  • Krisia gora eta krisia behera, sinetsarazirik hau krisia dela eta krisia hauxe dela.

Hiperbatona. Hitzezko figuren artean sailkaturiko egitura-figura bat da; zehazki esanda, inversio mota espezifiko bat da: hiperbatonaren esaldi ordenaren aldaketak ez dira ohikoak; hizkuntzaren ohiko egitura morfosintaktikoa aldatu egiten da, helburu estetikoz, baina ez semantikoz. Adjektiboen lekualdatzea da, adibidez, hiperbaton mota klasiko bat.

  • Eta zer da, berez, krisia, zer esan nahi du hitz grekozko horrek?