Saltatu nabigazioa

Elikagaien soka luzea

Gozagarri kimikoak

Bete testu honetako hutsuneak kasuan kasuko aukera egokia erabiliz.

Ohikoa da janariak gozatzeko azukrea (sakarosa) eta eztia erabiltzea. Baina, kilokaloria-kopurua dela eta, askok gozagarri horiek alde batera utzi, eta, ordezko gisa, beste ___1______ gozagarri kimikoak erabiltzen dituzte.

Elikagaien industriak, janariak eta edariak gozatzeko, ia ____2______eskaintzen ez duten 200 substantzia baino gehiago erabiltzen ditu gaur egun. Kasu batzuetan, gainera, janari berean gozagarri bat baino gehiago erabiltzen _____3_____; izozkietan, esaterako. Baina substantzia _____4_____neurri gabe erabiltzea kaltegarria da osasunerako.

Gehigarri gisa erabiltzen diren gozagarriak bi ____5______sailkatuko ditugu:

1.   

  1. motako
  2. mota bateko
  3. motaren

2.   

  1. energiatik
  2. energía
  3. energiarik

3.   

  1. da
  2. du
  3. ditu

4.   

  1. horiek guztiak
  2. guzti horiek
  3. horiek guztiek

5    

  1. taldean
  2. taldeetan
  3. taldetan
    1. Gozagarri naturalak, fruktosa esaterako, frutan modu naturalean topatuko ____6_______ eta azukrerik gabeko txikleetan erabiltzen dira batik bat.
      • Abantaila hauek dituzte:
    • Ohiko azukrea baino maila _____7_____xurgatzen direnez, kilokaloria gutxiago dute.
    • Odoleko glukosa-maila igoarazten ez dutenez, gomendagarriak dira diabetikoentzat.
    • Ez dute ____8______sortzen.
      • Desabantailen artean, hauek dira aipatzekoak:
    • Kantitate ____9______hartuz gero (egunean 40 g baino gehiago), haizeak eta beherakoa eragin ditzakete.

6.   

  1. dugu
  2. ditugu
  3. da

7.   

  1. baxuagoan
  2. baxuagotan
  3. baxuagoetan

8.   

  1. txatxarra
  2. txantxarrik
  3. txantxarrak

9.   

  1. handia
  2. asko
  3. altua
  1. Gozagarri artifizialik ezagunena dugu sakarina (E-954). Horren moduko hainbat ______10_____ abiatuta aurkitu izan dira, kasualitatez askotan.
  • Hauexek dira horien abantailak:
    • Ez dute kilokaloriarik.
    • _____11_______oso errazak dira; izan ere, kantitate oso txikiek gozatzeko ahalmen handia dute. Sakarina, esaterako, azukrea baino 300 aldiz gozagarriagoa da.
  • Desabantailei dagokienez, honako hauek aipatuko ditugu:
    • Ez dute onurarik nutrizioaren aldetik.
    • Osasunerako arriskutsuak izan daitezke. Besteak beste, nerbioetako arazoak eta minbizia eragin ditzakete. Hori dela eta, FDAk (Food and Drug Administration), ____12______egin ez dezaten, egun batean hartu beharreko gehienezko kopurua finkatu du. Esate baterako, 2,5 mg sakarina kiloko hartu beharko litzateke, gehienez, egunean (hau da, 70 kg-ko pertsona batek 175 mg sakarina har ditzake, gehienez, egunean).

10. 

  1. substantziatatik
  2. substantziarik
  3. substantziatik

11. 

  1. erabiltzeaz
  2. erabiltzekotan
  3. erabiltzen

12. 

  1. kaltea
  2. kalteak
  3. kalterik

Ondorio gisa, esan daiteke gozagarri artifizialak oso kasu berezietan soilik gomendatuko genituzkeela: pertsona oso gizenen kasuan, zenbait diabetes-kasutan...

Izan ere, orokorrean askoz osasuntsuagoa da kafeari edo esneari azukre pixka bat gehitzea eta gainerako gozoak, ahal dela, saihestea. Horren harira, lehen aipatutako edari gozoak kontsumitzeari ere utzi beharko genioke; izan ere, gozagarri artifizial asko dute.

 

LORENZO Arantza eta URANGA  Ane Miren, Elhuyar aldizkaria (moldatua)

Gaitu JavaScript

Ardoa edanda

Bete testu honetako hutsuneak erlatibozko esaldi hauek erabiliz.

  1. …eragina dute ardoak izango dituen ezaugarrietan.
  2. …eskaintzen dituen osagaiak ez baitira funtsezkoak bizitzarako.
  3. …legamiek eragiten duten hartziduraren ondorioz lortzen da.
  4. …mahatsondoek behar dituzten elikagaiak.
  5. …etnologoak aurrez aipatutako faktoreak.
  6. ….kaloria gehien duen fruta.
  7. …ardoa mahatsetik eratortzen den edaririk garrantzitsuena da.
  8. …horiek dira ondoren ardoaren kalitatea erabakiko dutenak.
  9. …ezaugarri bereziak dituen ardoa.
  10. …aipatutako ezaugarriak…

 

Erromatarren garaiaz gero izan da ardoa ezinbesteko edari jatorduetan, eta haren gabezia zoritxarrarekin lotu izan da. Gaur egungo ospakizunetan ere ez da ardorik falta mahaian. Alabaina, ezin dugu ahaztu ardoaren oinarria mahatsa dela eta berau dela, mizpirarekin, txirimoiarekin, brinoiarekin eta platanoarekin batera , . Mahatsaren kasuan kaloriak karbohidratoetatik datoz eta .

eta mahatsaren muztioan . Muztioaren azukrea alkohol eta anhidrido karboniko bilakatzen da.

Ardo-mota asko dago eta kolorearen, zaporearen eta usainaren arabera bereizten dira. , berriz, ondoren zehazten diren bost faktoreen menpe daude:

 

  • Mahats-mota: mahats-mota bakoitzak bere ezaugarriak eta nortasuna ematen dizkio ardoari. Nafarroan, adibidez, hauek erabiltzen dira: garnatxa, tempranilloa, Gabernet Souvignon, viura, etab.
  • Klima: mahats-mota bera izanda ere, urte batean bestean baino euri gehiago edo gutxiago egiteak, eguzki-ordu gehiago edo gutxiago hartu izanak eta abarrek . Horregatik da uzta bakoitza berezia.
  • Lurra: lur-motaren araberako elikagaiak eskuratuko ditu mahats-landareak. Ezaugarri hau eraldatu daiteke, lurra aztertu eta eskuratzeko moduan lurra landuz.
  • Heldutasuna: azken emaitzan erabakigarria izango da mahatsa noiz jaso den, horren araberakoak izango baitira ardoaren azidotasuna eta gozotasuna (azukre-kantitatea).
  • Ekoizpena: etnologoak mahats horiekin lan egiteko duen era. Hori ere erabakigarria izango da lortzeko garaian.

 

Beraz, ahalik eta ardo onena lortu nahi bada, tentu handiz kontrolatu beharko ditu .

Jakina da, bestalde, garrantzia elikaduragatik baino gehiago gastronomiagatik duela ardoak, . Alabaina, egia da ardoak digestioa errazten duela haren azidotasuna (pH: 2,7-3,5) eta gure urdailarena antzekoak baitira. Halaber, jadanik frogatu denez, ardoaren polifenolek, neurriz beti ere, bihotz-gaixotasunetatik babesten gaituzte.

Amaitzeko, gogoratu ardoa janariekin hartzeko edaria dugula eta inoiz ez baraurik, eta saiatu gradu gutxiko ardoak edaten; ez pentsa gradu-urritasunak kalitate-eskasia adierazten duenik.

 

LORENZO Arantza eta URANGA Ane Miren, Elhuyar aldizkaria

Gaitu JavaScript

 

Erabaki adierazpen hauek egia ala gezurra diren.

  1. Erromatarren garaian ere ardoak zoritxarra ekartzen zuen.
  2. Muztioaren azukreari zor zaio ardoak duen alkohola.
  3. Mahats-motak agintzen du, besteak beste, nolako ardoa izango den urtez urte.
  4. Ardoaren osagaiek ez diote elikadurari inolako ekarpenik egiten.
  5. Ardoak, neurrian hartuta, minbizia izatetik babesten gaitu.

Gaitu JavaScript

Tea ala kafea?

  • Kafea eta tea hartzearen inguruko ohiturak eta historia azaldu dituzte Teknopolis Ikusi bideoa birritan, eta, horren ostean, erabaki zein den aukera egokia.
Teknopolis

1. Gaur egungo gizartean…

a. denetik eduki arren, maila apaleko produktuak baino ez digute eskaintzen.
b. agian, kabiarra eta halakoak eskuraezinak izan daitezke. 
c. apalak gara, elikadurari dagokionez.
2. Kafeak aspaldiko tradizioa du Europan, eta…
a. estimulatzaile ona zen XVIII. mendeko harreman sozialetan.
b. Johann Sebastian Bach-ek berak ere hartzeko ohitura zuen.
c. kafetegiak indarrez ezarri zituzten Europan XVIII. mendean.
3. Nola ez,...
a. britainiarrei zor diegu tea edateko ohitura, Europan.
b. britaniarrek sortu zuten, marokoarrekin batera, tea edateko ohitura Europan.
c. kontinentean britaniarrek kafea baztertu eta lehen aldiz tea edateari ekin zioten.
4. Kafea eta tea…
a. estimulatzaile ezin hobeak dira.
b. lo-eragileak dira, biak.
c. askotan iruzur egiteko erabiltzen dituzte.
5. Egia esan,…
a. kafea tea bezain mingotsa da.
b. kafeak ez dauka teak beste kafeina.
c. tean, infusio moduan prestatuta, kafean beste kafeina dago.

Gaitu JavaScript

Hauetako zein aukeratuko zenuke?

  • Zure osasuna arriskuan izango balitz, hauetako zein baztertuko zenuke lehenago: kafea, ardoa ala azukrea? Idatzi azalpen-artikulu bat galdera horri erantzunez; horretarako, erabili lokailu eta juntagailu hauetako batzuk.

  • Ordea, ostera, aldiz, berriz
  • Halere, hala ere, dena den/dela
  • Bestalde, era berean, gainera
  • Izan ere, horregatik
  • Jakin badakigu, dirudienez, badirudi, baliteke