Saltatu nabigazioa

OSAUNA, ELIKADURA eta KIROLA

SARRERA

Sekuentzia honetan, osasunaren, elikaduraren eta kirolaren gaiei helduta, azalpen-testuak lantzen jarraituko dugu. “Natura” sekuentzian ikusi dugunez, berebiziko garrantzia du  informazioa zer ordenatan ematen dugun, azaldu nahi duguna ulertuko bada. Hemen, testuaren garapenari erreparatuko diogu, bereziki. Horrez gain, honako hauek landuko ditugu: informazioa argitze eta hurbiltze aldera ematen ditugun adibideak, definizioak edota egiten ditugun konparazioak.

Apunteak-edo (6)

Botilaren bihurguneak maiteago nituela

aurpegiratu zidan,

berarenak baino maiteago,

eta, antza, egia zen.

Alkoholak sortzen duen laino goxo

baina faltsua

maiteago nuela,

eta garito zaratatsuak

eta barra bustia...

hura guztia maiteago nuela

aurpegiratu zidan.

Eta bakarrik joan zen kalean barrena,

nirekin zegoenetan bezain bakarrik.

REKALDE Paddi, Whiskey koloreko gauak 

 

 

  • Ezagun duzue pasadizo hori?
  • Jarri bikoteka eta azaldu elkarri zer eskarmentu edota bizipen duzuen alkoholaren inguruan.
  • Alkohola edatea oso normalizatua dago gure gizartean; baina, droga izanik, pentsatzen duzu debekatu egin beharko litzatekeela?