MATEMATIKA Arloa
Zenbaki hamartarrak
Aurkezpena
1 de 7
0%

Aurkezpena

Zenbaki hamartarrak

Seguruenik, ikusiko zenituzten zuen inguruan zifrak koma baten bidez bereizten dituzten zenbakiak. Zenbaki horiek zenbaki hamartarrak dira.

Prest al zaudete zenbaki hamartarren esanahia aztertzeko?

Ekin diezaiogun bada!

Zer dira zenbaki hamartarrak?

Zenbaki hamartarrak adierazten eta ordenatzen.

Zenbaki hamartarrekin eragiketak egiten.

BALIABIDEAK

HISTORIA APUR BAT

Laguntza

Laguntza
  1. Ezker menua (goitik beherako ordena): sekuentziaren orri nagusiaren ikurra (home), iturriaren tamainaren ikurra, inpresio ikurra, laguntzarako sarrera ikurra eta edukinaren aurkibidearen ikurra.
  2. Materialaren izena barra eta sekzio aktualaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo edo aurreko orrialdea).
  4. Edukinarentzako hutsunea.

Autor:

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipisicing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam, quis nostrud exercitation ullamco laboris nisi ut aliquip ex ea commodo consequat. Duis aute irure dolor in reprehenderit in voluptate velit esse cillum dolore eu fugiat nulla pariatur. Excepteur sint occaecat cupidatat non proident, sunt in culpa qui officia deserunt mollit anim id est laborum.

Baliabideak

Hauek dira sekuentzia hau lantzeko erabiliko dituzun IKT baliabideak:

Writer (Open Office) testu-prozesadorea

Web-erreferentzia gomendagarriak

Historia apur bat

Koma hamartarraren historia


1492

Francesco Pellos italiar matematikariak Compendio de lo ábaco argitaratu zuen. Liburu horretan, lehen aldiz erabili zen ikur bat zati osoa eta zati hamartarra bereizteko.

1579

François Viète-k (1540-1603), Canon bere lanean,


141421'35624 horrela idatzi zuen:


Orrialde batzuk aurrerago,


314159'26535 horrela idatzi zuen:


Eta pixka bat aurrerago, honela idazten du zenbaki bera: 314159.26535.
Hau da, zati osoa letra lodiz idatzi zuen, eta zati hamartarra, puntu batez bereizita. Zenbaitetan, marratxo bertikal bat erabili zuen zati osoa eta zatikiarra bereizteko:

314159|26535

1585

Simon Stevin flandestar matematikariak, zenbaki osoa eta zenbaki hamartarra bereizteko modua azaldu zuen, xehe-xehe eta era oso oinarrizkoan. Stevin izan zen zatiki hamartarraren erabileraren hedatzailea. Idazkera oso berezia erabiltzen zuen. Guk honela idatziko genukeena:

123,4567


Berak honela idazten zuen:

123(0) 4(1) 5(2) 6(3) 7(4)


Idazkera horren bidez, hau adierazten zuen: 123, zati osoa; 4, lehenengo mailako unitate hamartarra (hamarrena); 5, bigarren mailako unitate hamartarra (ehunena); 6 hirugarren mailako unitate hamartarra (milarena); eta 7, laugarren mailako unitate hamartarra (hamar milarena).

1595

Jost Bürgi suitzarrak idazkera erraztu egin zuen, hamartarren mailaren aipamena kenduz eta unitatearen zifraren gainean º ikurra ipiniz. Urte berean, Magini italiarrak biribiltxo hori kendu egin zuen, eta puntu bat ipini unitatearen eta hamarrenen artean. Horrela agertu zen gaur egun oraindik herrialde anglosaxoietan erabiltzen den idazkera:

123.45

XVII. mendearen hasiera

Wilbord Snellius (1580-1667) herbeheretar matematikariak eta optikaria (Willebrord Snell eta Willebrord Snel van Royen) koma hamartarra erabiltzen hasi zen:

123,45

XVIII. mendea

Koma hamartarraren erabilera Europa kontinentalean hedatu zen. Britainia Handian, berriz, puntua izan zen estandarra, agian John Napier-en lanaren ondorioz. Napierrek koma eta puntua erabili zituen Rhabdologia lanean, baina, bere logaritmo-taula garrantzitsuan, puntua erabili zuen bereziki.

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives
KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Mª Cristina Pérez eta Magdalena Garzón
  • MATEMATIKA ARLOAREN KOORDINAZIOA: José Orenga
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Josep Pons eta José Orenga
  • GAZTELERAZKO BERTSIOAREN ESTILO-ZUZENKETA: Anna Betriu eta Joan Martín
  • EUSKARARA ITZULPENA: Bakun itzulpen eta argitalpen zerbitzuak, s.l.
  • MAKETAZIOA: Maite Vílchez eta Miquel Gordillo
Hasiera
Hizki tamaina txikiagotu
Hizki tamaina handitu
Laguntza
Aurrekoa
Hurrengoa
Apartats
Has de visitar els apartats anteriors abans de visitar aquest