MATEMATIKA Arloa
Zenbaki hamartarrak
1. jarduera
3 de 7
0%

1. jarduera

Zer dira zenbaki hamartarrak?

Zenbaki hamartarren eta zatiki hamartarren arteko erlazioa aztertuko dugu. Zenbaki hamartarrak nola irakurtzen eta idazten diren ikasiko dugu.

Batzuetan, gauza kopuru bat anai-arreben edo zenbait lagunen artean banatu nahi dugunean, ezin dugu zati zehatzetan banatu. Zatiketa horien ondorio dira zenbaki hamartarrak.

Behatu irudiari eta pentsatu nola bana ditzakegun 9 galleta lau lagunen artean. 9 zati 4 hondarra 0 lortu arte egitean, 2,25 zenbakia lortuko dugu. Zenbaki hamartarra da, 2 eta 3 zenbakien artekoa, 2tik hurbilago dagoena.

Eguneroko bizitzako egoeretan pentsatzen baduzue, zenbaki gehienak hamartarrak direla ikusiko duzue. Adibidez, pentsatu litro bat erregaik zenbat balio duen: 1,064 €; edo kilo bat madariren prezioa: 1,79 €. Balio zehatza al da zuen altuera? Gogoratzen al duzue zenbat balio zuen zinemako sarrerak azken aldiz joan zinenean? Pentsatu horretaz eta nola irakurtzen diren.

Aurkezpen honetan, ikusiko dituzue gure eguneroko bizitzako zer beste egoeratan erabiltzen diren zenbaki hamartarrak: Zenbaki hamartarrak.

Zenbaki hamartarrak bi modutan irakur daitezke: zifren balioak irakurriz eta zenbakiaren bi zatiak irakurriz (zati osoa komaren ezkerretara, eta zati hamartarra eskuinetara):

Zati osoa
Zati hamartarra
hamarrekoak unitateak hamarrenak ehunenak milarenak
54,315
5
4
,
3
1
5

Beraz, 54,315 zenbakia honela irakurtzen da:

Berrogeita hamalau unitate hirurehun eta hamabost milaren,

edo,

Berrogeita hamalau koma hirurehun eta hamabost.

Ohartu zenbaki hamartar baten amaieran zeroek ez dutela zenbaki horren balioa aldatzen:

45,2 = 45,20 = 45,200

Zenbaki hamartar zehatz bat -hau da, zifra hamartar kopuru mugatua duena- zatiki hamartar baten bidez adieraz daiteke beti:

2,25 = 225/100

Zenbakitzailea zenbaki hamartarrari koma kenduz eratu da. Izendatzailean, “1” zenbakia egongo da, eta atzean, zenbaki hamartarreko zifra hamartar kopurua adina zero.

Gogoratu:

1/10 = 1:10 = 0,1 (hamarren bat)

4/10 = 4:10 = 0,4 (lau hamarren)

1/100 = 1:100 = 0,01 (ehunen bat)

4/100 = 4:100 = 0,04 (lau ehunen)

1/1000 = 1:1000 = 0,001 (milaren bat)

4/1000 = 4:1000 = 0,004 (lau milaren)

JARDUERAK

Ebatzi jarduera hauek eta idatzi zuen erantzunak testu-artxibo batean:

Lotu zenbaki hamartar bakoitza dagokion zatiki hamartarrarekin: 1. jarduera erlazionatu.

Adierazi zenbaki hauen zati osoa eta zati hamartarra. Idatzi nola irakurtzen diren eta adierazi zatikien bidez:

a) 4,05 b) 4,5 c) 5,4 d) 6,102 e) 25,19 f) 23,168

Idatzi zenbaki hamartar hauek zatikien bidez. Adierazi zein den zati osoa eta zein den zati hamartarra:

  1. 27 unitate 2 ehunen.
  2. 7 unitate 6 hamarren 5 milaren.
  3. 12 unitate 10 milaren.
  4. 401 unitate 1 milaren.
  5. 8 ehuneko 1 hamarren 2 ehunen.
  6. 2 hamarren 3 milaren.
Kalkulagailua

Egin klik irudian, kalkulagailua erabiltzeko.

Kalkulagailua

Zalantzarik izanez gero, erabili eskuliburua.

Ideia nagusia

Hamarrenen, ehunenen eta milarenen kontzeptuak indartzeko, orrialde honetara jo dezakezue: http://www.isftic.mepsyd.es/w3/recursos/ primaria/matematicas/decimales/menu.html

Laguntza

Laguntza
  1. Ezker menua (goitik beherako ordena): sekuentziaren orri nagusiaren ikurra (home), iturriaren tamainaren ikurra, inpresio ikurra, laguntzarako sarrera ikurra eta edukinaren aurkibidearen ikurra.
  2. Materialaren izena barra eta sekzio aktualaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo edo aurreko orrialdea).
  4. Edukinarentzako hutsunea.

Autor:

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipisicing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam, quis nostrud exercitation ullamco laboris nisi ut aliquip ex ea commodo consequat. Duis aute irure dolor in reprehenderit in voluptate velit esse cillum dolore eu fugiat nulla pariatur. Excepteur sint occaecat cupidatat non proident, sunt in culpa qui officia deserunt mollit anim id est laborum.

Zenbaki hamartarrak eguneroko bizitzan

Egin klik irudian, aurrera egiteko:

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives
KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Mª Cristina Pérez eta Magdalena Garzón
  • MATEMATIKA ARLOAREN KOORDINAZIOA: José Orenga
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Josep Pons eta José Orenga
  • GAZTELERAZKO BERTSIOAREN ESTILO-ZUZENKETA: Anna Betriu eta Joan Martín
  • EUSKARARA ITZULPENA: Bakun itzulpen eta argitalpen zerbitzuak, s.l.
  • MAKETAZIOA: Maite Vílchez eta Miquel Gordillo
Hasiera
Hizki tamaina txikiagotu
Hizki tamaina handitu
Laguntza
Aurrekoa
Hurrengoa
Apartats
Has de visitar els apartats anteriors abans de visitar aquest