HASTEN HASTEKO
Jakoba Errekondo. Bizi Baratzea (15. or.)

Baratzeak, lagunak bezala, denbora behar du. Ez gehiegi, baina etengabe. Hutsegiteetatik ikasiz, eskarmentuz jantzi ahala, baratzea aberastu egingo da: barazki-aukera hazi egingo da, uztarekin batera. Ez izan presarik. Ito gabe, astiro, baina beti (1)
JXUwMDE5
eta, batez ere, urrundu lehiatik. Besteenetatik ikasi gauza onak; uxatu barazki handiena, azkarrena, lehena izan behar (2)
JXUwMDE5
. Kalitatea, ez kantitatea. Barazki eta fruitu itsusiak jan, ederrenak dira, eta, batez ere, onenak dira. Gure amona Joxepa zenak ederki (3)
JXUwMDFi
esaten zigun: txoriak mokoka zulatu duen sagarra aukeratu jateko, huraxe da onena. Ez ahaztu sekula: baratzea plazeren plaza da. Bestela ere bada, bai, nahikoa estres eta lehia.
Baratzean, edertasuna eta erabilgarritasuna ezkontzen dira, eta onura ugariren azoka da: osasuna, ariketa, kultura, estetika, artea, kalitatea, jakintza, bioaniztasuna, paisaia... Baratzea izan da euskaldunon jardina. Bertan elkarrekin landu izan dira barazkiak, lorategi estetikoak, sendabelarrak, hazitegiak, lokarrietarako gaiak, zuhaitz- eta arbola- mintegiak, errituetarako landareak, belar-eta inaurkin- metak, fruitu-arbolak, abereentzako bazkak... Aspaldi ekin zioten euskal paisajistek hiriguneetako lorategietan barazkiak jartzeari. Hori da gure Paisaia Kulturala. Estetikaren eta emankortasunaren arteko harmonia hori (4)
JXUwMDFh
datza baratzezainaren artea. Horretarako, ahal dugun sail onenean jarri beharko da baratzea. Familiaren eta etxearen gune garrantzitsuena behar (5)
JXUwMDE5
.
Lur sailik (6)
JXUwMDFh
hor daude leiho, balkoi, terraza, patio, teilatu... Loreontzi, poto, lata-ontzi, bidoi, bainuontzia... Edozein ontzi da ona barazkiak egiteko. Han eta hemen, gero eta gehiago ikusten dira; jendearen irudimena mugagabea da eta harritzeko moduko baratze hiritarrak sortzen dira; asko, gutxien uste den birziklatutako materialekin eraikitako asmamen harrigarriak. Perrexila eta halako belarretatik hasi eta fruitu arbola txikietaraino, denetatik ikusten da etxeen azalean.
Besterik ezean lurrak okupatu eta baratzea egin; Jean Jacques Rousseauk esan zuen: "Lurra ez da inorena eta bere fruituak denonak".
(... )
Jarri mota guztietako barazkiak. Ale gutxixeago (7)
JXUwMDFi
badira ere, tamaina, forma eta sasoi desberdinetako aukera zabalago batekin, baratzea biziago, oparoago, osasuntsuago eta, batez ere, ederrago bat izango da.
Baratze-lanetan estu eta larri ibiltzea (8)
JXUwMDE5
da. Baratzea gozatzeko da. Ongi pasatzeko. Primeran pasatzeko. Eta zoriontsuago bizitzeko.
|
1-
- ari
- lan
- poliki
|
5-
- du
- da
- dio
|
2-
- hori
- horrek
- horri
|
6-
- ez ezik
- ezean
- barik
|
3-
- askoa
- oso
- asko
|
7-
- izan
- izango
- izaten
|
4-
- lortzen
- lortzean
- lortzea
|
8-
- azkena
- hurrena
- ondorioa
|
|