Saltatu nabigazioa

Ilargiaren eragina

Jarduera zabalgarria

Testu honetako  hutsuneak betetzeko  zutabean dauden hitzak erabili behar dituzu.
Aukeran ematen diren hitzen artean hiru sobera daude.

  

ILARGIAREN ERAGINA

Jakoba Errekondo. Bizi Baratzea.

Ilargiak etengabeko eragina du landareengan. Gorantz doala, beherantz datorrela, berritzen ari dela, zahartzen (1) ugari du ilargiaren mugimendu amaigabeak. Hala ere, ilargiarengandik ez mirakulurik espero, garrantzitsuena lanak ongi egitea da: landarea hautatu, garaiz erein, ureztatu, ongi zaindu…

Bi gauza argitzeko:

1- Ilargiak eragiten duen energia (2) beraren masa osoak sortzen du. Ez dauka inolako loturarik guk egunetik egunera hazten edo txikitzen ikusten dugunarekin. Horrek eguzkia-lurra-ilargia hirukiaren egoerarekin du lotura, besterik ez; eguzkia non dagoen, ilargia nola argitzen duen eta lurra non dagoen, guk ikusten duguna da. Aldiz, ilargia, ilargi osoa, guk ikusi edo ez, gorantz eta beherantz ari da etengabe.

(3) gora badoa, landarearen izerdiak (4)   joera errazago hartuko du. Horrek landarearen garapena sustatuko du. Baratzeko landareetan, loratzea dakar, eta fruituak eta haziak ematea. Ilargia behera badoa, landareak garatzea zailago izango du, eta izerdia eta energia sustraietan, zuztarrean, hostoetan eta erreserbetan eusteko (5)   izango du.

2- Izenak. Eta hizkuntza. Euskaraz ilargiaren mugimenduak izendatzeko ditugun hitzak nahastuta dauzkagu, nire ustez, erdaren eraginez. Frantsesezko lune croissante edo gaztelaniazko luna creciente euskaldun gehienok “ilberria” esaten dugu. Aldiz, “ilzaharra” eta “ilondoa”, nahiz eta zenbait tokitan oraindik erabili, ia erabat galduta ditugun hitzak dira, eta frantsesezko lune décroissante eta gaztelaniazko luna decreciente esateko “ilbehera” erabiltzen dugu.

Handitzen edo argiz hazten ikusten dugunean “ilberria” esaten dugun bezala, txikitzen edo argiz murrizten ikusten dugunean “ilzaharra” erabili beharko genukeela iruditzen zait.

“Ilgora” eta “ilbehera” izenak, horixe, gora eta behera egiten (6) jasotzea da egokiena. Honela erabiliko dugu hemen.

Grina

Duenerako

Ilargiaren

Goiko

Goranzko

Ilargia

Gorabehera

Ezina

Duenak

Gaitu JavaScript

Jarduera zabalgarria

Hortaz, ilargiaren mugimendu horiek izendatzeko, euskaraz lau izen desberdin ditugu, zer adierazi nahi dugun.
Baserritarrak goraka edo beheraka egiten duen mugimenduari egoten dira adi bereziki;  izan ere mugimendu horrek eragina izaten du landareengan, eta naturan, oro har.

 Lotu hitza eta definizioa:

  1. Ilgora
  2. Ilbehera
  3. Ilberria
  4. Ilzaharra
  1. Ilargia ikusten ez den unetik hasi, eta egunetik egunera ilargia handiagoa ikusten dugun tartea. Ilargi berritik ilargi beterako tartea.
  2. Egunetik egunera ilargiaren orbita gero eta hurbilago dago.
  3. IIargi betea ikusten dugun unetik hasi, eta egunetik egunera ilargia txikiagoa ikusten dugun tartea. Ilargi betetik ilargi berrirako tartea.
  4. Egunetik egunera ilargiaren orbita gero eta urrunago dago.

1. <   2. <   3- < 4. <

Gaitu JavaScript