Saltatu nabigazioa

Arriskuan omen daude erleak

Jarduera zabalgarria

Arriskuan omen daude erleak

Habe-Ikasbil. EITBtik hartua, 2012-03-22,  

Zuberoan egin berri duten kongresuan erleak desagertzeko arrazoiak aztertu dituzte.
Erleen Institutuaren arabera, %5etik  %32ra igo da erleen hilkortasun-tasa.

 

Bideo bat ikusiko duzu. Esan esaldi hauek EGIA edo GEZURRA diren bideoan entzundakoaren arabera.

erleak(1) from vimeo on Vimeo.

 

1- Erleen hilkortasun-tasak gora egin du negu honetan.         

2- Berriki, kongresu bat egin omen dute gaiaren inguruan, Zuberoan.         

3- Erleak desagertzeko aipatzen den lehen kausa cruiser izeneko landare erailea da.         

4- Genetikoki aldatutako haziak hilgarriak dira erleentzat.         

5- Asiako erlastarrek Erleak hiltzen dituzte, lurraldean aurrera egin ahala.         

6-Erleek eztia, ezkoa eta beste elikagai asko ematen dizkigute.        

7-Erlerik ez balego, mundua oso desberdina izango litzateke.         

8-Erleak laborariak bezalakoak dira: lan eta lan dihardute gure onerako.         

Gaitu JavaScript