Saltatu nabigazioa

Esne kuotak Iparraldean

Jarduera zabalgarria

Etorkizun beltza esnezaleentzat.

 


Habe-Ikasbil. Euskadi irratitik hartua, 2015-04-15.  

Audioan hitz hauek entzungo dituzu. Lot itzazu hitzak sinonimoekin.

  1. BAZKA
  2. APALDU
  3. DAUKUTE
  4. LABORARIAK
  5. AISA
  6. ETXALDE
  7. ARABERAN
  1. DIGUTE
  2. BASERRI
  3. BEHERA EGIN
  4. ERRAZ
  5. GANADU-JAN 
  6. HEIN BEREAN
  7. NEKAZARIAK
1- 2- 3- 4-
5- 6- 7-

Gaitu JavaScript

 

Europak esne-kuotaren sistema bertan behera uzteko asmoa du, eta horrek zer ondorio izango dituen gure baserritarren artean jakiteko, hemen duzu Iparraldeko ELB laborari-sindikatuko Andde Duboisen iritzia.
Entzun audioa berriro ere, ondoren, egin ezazu aukera zuzena. 

1-Nola ikusten du panorama A.D.-k  esne-kuoten sistema amaitu ondoren?         

  1. a) Orain 2009an bezala daudela uste du: gaizki.
  2. b) 2009ko krisian baino okerrago.
  3. c) 2009an esnearen prezioak behera egin zuen, gero kuoten desagertzearena etorri da: panorama iluna benetan!

2- Zein da laborarien beldurra?         

  1. a) Esnearen produkzioak gora egingo duela eta prezioak behera.
  2. b) Asiara salduko dela hemengo esnea.
  3. c) Asiatik-eta ekarriko digutela esnea; beraz, prezioek behera egingo dutela.

3-Nondik etorriko zaie makurra Ipar Euskal Herriko laborariei?         

  1. a) Ipar EHko etxaldeak txikienak dira munduan, eta ezin dute produkzioa emendatu.
  2. b) Kanpoko bazkarekin ari direnek ezin dute Frantzia iparrekoekin lehiatu.
  3. c) Frantziako iparraldeko eskualdeetan produkzioa emenda dezakete, besteak beste, haien etxaldeak handiagoak direlako.

4- Murriztu al ditzakete euskal baserritarrek produkzio-kostuak?         

  1. a) Bakarrik kanpoko bazkarekin arituz gero.
  2. b) Ez dago argi; agian, kanpoko bazkarekin arituz gero...
  3. c) Ezinezkoa dirudi.

Gaitu JavaScript