Saltatu nabigazioa

Eutsi Asterix, eutsi Obelix, eutsi Gallarta!!

Jarduera zabalgarria

Entzun audioa eta erabaki zein den erantzun zuzena.


Bernardo Atxaga. Euskadi Irratia, 2016-10-17

1-Bernardo Atxaga(k), etxean zegoela igande arratsalde hartan, .

  1. Mendizorrotzako futbol-zelaian kantuan zebiltzan jokalariak aditu zituen
  2. futbol-jokalariak, zaletuak, umeak: denak ari ziren zerbait ospatzen Mendizorrotzan
  3. etxetik atera behar izan zuen zorionaren atzetik; berak ere Alavesen garaipena ospatu nahi izan zuen

  2- Futbolaren inguruan gertatzen dena kapitalismoaren isla da. .

  1. Dirua irabazi ezik, talde osoak zakarrontzira botatzen dituzte taldeen kudeatzaileek
  2. Jokalariak ere, zahar-antza hartzen dutenean, irabazirik ez dakartenean, bota egiten dira
  3. Arrakasta izan duenari saria ematen zaio

 3-Taldeen kudeatzaileak ez ezik, jokalariak ere izan ohi dira logika kapitalista horren ikono; .

  1. diru-gurdikada galantak irabazten dituzte eta, gehiago irabaztearren iruzur fiskala egiten dute
  2. salbuespenak salbuespen, diruzale errukigabeak dira
  3. dirua erruz irabazten dute eta kamioetan gordetzen dute

 4-Bernardo Atxagaren ustez, futbola munstro bat bilakatu da eta dena inbaditu du.  .

  1. Galiako bazter guztiak ere inbaditu ditu
  2. Eskoletan ere sartu da, eta umeak ukabilka eta ostikoka aritzen dira beraien artean futbol-jokalariak balira bezala
  3. Eta goibeldu egiten da ikusten duenean umeak ere, futbolariak bezala, golak ospatzen

 5-Hizlariaren iritziz, Mallorcako eskola horretako patioan faxismoaren izpiritua zegoen.  .

  1. Eta etsipenez pentsatzen du ez dagoela itxaropenik, faxismoak bazter guztiak inbadituko dituela
  2. Gallartan bertan ere, urrutira gabe, umeek, mutikoak batik bat, jolastoki osoa hartzen dute
  3. Zorionez, baina, oraindik erromatarrek ez dute Galia osoa inbaditzerik izan, oraindik badira logika horri aurre egiten diotenak

Gaitu JavaScript

Jarduera zabalgarria

Hemen duzu entzun berri duzun audioaren transkripzioa.  Bila iezaiezu sinonimoa letra lodiz agertzen diren hitz eta esapideei.

Eutsi Asterix, eutsi Obelix, eutsi Gallarta!!  (gehiago irkurri)

Eutsi Asterix, eutsi Obelix, eutsi Gallarta!!

Bernardo Atxaga. Euskadi Irratia, 2016-10-17

 

Igande gau batean, etxean nengoela, kantu-hotsa iritsi zitzaidan. Zabaldu nuen leihoa, eta ohartu nintzen: Gasteizko futbol-zelaian ari zen jendea kantuan, Mendizorrotzan. Han sortutako doinua hiri guztira zabaltzen zuen haizeak. Gainera, argitasun izugarri bat zegoen alderdi hartan.

Zer gertatzen zen? Jabetu nintzen, luze gabe, Alaves futbol-taldeak irabazia zuen partida, eta 1. kategorian, 1. dibisioan zegoen azkenean. Ordubete geroago kantu-hotsak eta argitasunak indartsu zirauten. Eta Mendizorrotza zoriontsu hartara joateko erabakia hartu nuen. Badakizu, ni ere zorionaren atzetik ibiltzen naiz, eta joan nintzen. Iritsi eta hantxe, zelai berde distiratsuan, zorionaren probak: jokalari batzuek dantza egiten zuten zaletuekin; beste batzuek korrika-saioren bat umeak atzetik zituztela, harrapaketa-jostaketan bezala. Bozgorailuek behin eta berriz errepikatzen zuten garaipenaren oihua: Alaves 1. kategorian dago! Gora Alaves!

Handik hilabetera entrenatzailea bota zuten, geroxeago jokalari guztiak bota zituzten; jokalari guztiak bat izan ezik, oker ez banago. “Hala, orduan arrakastaren saria”, esango zuten denak ere zapuztuta. Taldearen zuzendaritzak komunikatu bat atera zuen: entrenatzaile zein jokalari haiek ez ziren Lehen kategorian aritzeko egokiak. Hamar jokalari berri ekarriko, erosiko, zituzten horretarako.

Kapitalismoa zer den galdetzen diogu maiz geure buruari, zein den bere logika nagusia.  Bada,  begira, begira diezaiogun futbolaren inguruan gertatzen denari, begira diezaiegun futbol-zelaietako zazpi mila metro karratuen kudeatzaile horiei; irabaztea beste helbururik ez dute. Dirua irabaztea esan nahi dut eta zehaztu nahi dut. Ez dago beste ezer tartean. Ez dago beste balio nagusirik. Eta, azken finean, ez dago pertsonarik. Pertsonak ere, kasu honetan jokalariak, gauzak dira, trapuak edo kafe-gailuak gauzak diren bezala: erabili eta gero zahar-usaina hartzen dutenean edo pitzatzen direnean, zakarretara botatzen dira.

Jokalari ospetsu batzuk ere, Messi delako hori nabarmenena, logika horren ikono dira. Erruz irabazten dirua, kamioika, eta, hala ere, iruzur fiskalaren bidez gehiago irabazi nahi dute: kapitalista gordinaren kodizia. 

Izango dira salbuespenak, eta batzuk ezagutzen ditut; esate baterako, Sevillan jokatu zuen Canouté… Ba hark fundazio bat egin zuen Afrikan (Malin, eskola, milaka eskola egiteko edo… ). Gogoratzen naiz Real Madrilen eta Bayern-en jokatu zuen Paul Breitner-ek ere ba dirutza bat eman zien greban zeuden ba langile batzuei, ez?

Oro har, munstrokeria baten kutsua dauka, gaur egun, futbolak. Aurrerapen teknologikoak bitarte, hau oso garrantzitsua da, dena inbaditu du, inperio erromatarrak Galiako bazter guztiak inbaditu zituen bezalaxe. Eskoletako patioak ere inbaditu ditu. Patio horiei begiratu eta ume koskorrak tropoiluan ikusten ditudanean zilipurdika bata bestearen gainean gol bat ospatzen oso serio, Bernabeun edo Nou Campen baleude bezala, ba bihotz ilune egiten jata, bihotz iluna egiten zait.

Duela gutxi, badakizue, Mallorcako patio batean futbolean ari ziren hamabi mutilek, hamabi, ostikoka eta ukabilka zauritu dute zortzi urteko neskato bat. Zergatik eta, baloia hartu zuelako!

Zer uste du jendeak dela faxismoa? Faxismoaren izpiritua patio horretan zegoen. Eta zer harreman dago patio horren eta zazpi mila metro karratuko futbol-zelaiaren artean? Nahi dutena esango dute zaletuek, eta zaletu ondoek, baina seguru asko harremana, handia da.  

Dena galdua ote dago? Ba, zorionez ez,  ez dago dena galdua. Badago gure Galia inbaditu honetan erresistitu egiten duen herrixka bat, badago Asterix eta Obelixen herriaren parekorik: Gallarta. Bai, e!, Pasionaria jaio zen Gallarta bera.

Txani Rodriguezek zioen lehengoan El Correon argitaratutako zutabean. “Jakin berri dut Gallartako ikastetxe batean ez dagoela asteazkenetan futbolean jolasterik”. Errepikatu egingo dut. “Gallartako  ikastetxe batean ez dagoela asteazkenetan futbolean jolasterik”. Irakasleek azaldu dutenaren arabera, jolastoki osoa hartzen dute mutikoek baloiari emateko, eta futbolzale ez direnak, neskak batik bat, erabat baztertuta gelditzen dira, estututa. Neurri hori hartu dute genero-indarkeriaren kontra beste hainbat ekimenen artean.

Ba, nik mezu bat bidali nahi diet asteazkenetan futbola galarazteko erabakia hartu duten irakasleei. Nire mezua da: eutsi Asterix, eutsi Obelix, eutsi Gallarta!!!  

  1. Kantu-hotsa
  2. Harrapaketa-jostaketan
  3. Zapuztuta
  4. Zahar-usaina hartu
  5. Pitzatzen
  6. Erruz
  7. Kapitalista gordina
  8. Umeak tropoiluan, zilipurdika bata bestearen gainean gol bat ospatzen
  9. Zaletuek, eta zaletu ondoek
  1. Anker,  Errukigabe
  2. Arraildu
  3. Itzulipurdika, motroiloan, elkarren ...
  4. Kamioika
  5. Muturtu
  6. Olgeta
  7. Oste
  8. Soinu
  9. Zahar-antza hartu
1- 2- 3- 4- 5-
6-  7- 8- 9-

Gaitu JavaScript