Saltatu nabigazioa

Futbolaren gerra

Jarduera zabalgarria

Entzun eta aukeratu erantzunik zuzenena.


Juanjo Sanmiguel. Euskadi Irratia, 2004-09-13 

1- 35 urte pasatu ondoren,  .

  1. badakigu futbola izan zela gerra horren eragilea
  2. ez dago argi zein izan ziren gerra horren eragileak
  3. argi dakigun gauza bakarra da zenbat jende hil zen

 

2- Mexikoko munduko txapelketako kanporaketa hartako lehen partida .

  1. Tegucigalpan, El Salvadorren jokatu zuten
  2. Hondurasko hiriburuan jokatu zuten
  3. El Salvadorrek irabazi zuen

 

3- Partidaren hurrengo egunean,  .

  1. El Salvadorreko selekzioaren hotelean jende piloa bildu zen
  2. El Salvadorreko egunkariek salatu egin zuten beren taldea gaizki tratatu zutela
  3. El Salvadorrekoei janari txarra eman zieten jateko

 

4- Hurrengo partida San Salvadorren jokatu zuten .

  1. eta horregatik irabazi zuen El Salvadorrek
  2. eta han ere oso gaizki tratatu zituzten El Salvadorreko jokalariak
  3. eta istiluak izan ziren El Salvadorrek irabazi ostean

 

5- Berdinduta izanik bi taldeek hirugarren partida bat jokatu behar zuten; orduan,  .

  1. El Salvadorren tankeek muga pasatu zuten
  2. komunikabideak, El Salvadorrekoak gehienbat, salaketa latzak egiten hasi ziren
  3. El Salvadorrek Tegucigalpa bonbardatu zuen

 

6-Azkenean, bakea onartu behar izan zuten alde biek, .

  1. Nazio Batuek derrigortu zituztelako
  2. milaka hildako egon zirelako
  3. Amerikako Estatu Batuek derrigortu zituztelako

 

7- Bost egunean zehar gerran egon ziren bi herrialde hauek. Gerra hau futbolagatik izan zela diote, .

  1. baina, dirudienez, beste arrazoi batzuk ere izan ziren
  2. eta, dirudienez, hala izan zen
  3. eta hala izan zen

Gaitu JavaScript