Lanbidea eta futbola
Andoni Egaña. Euskadi Irratia. transkripzioa
Nor bere lanean itsua izatea bezalakorik ez da. Kanpotik begira dagoenak zorotzat ere har dezake bere lan-arloko zerbaiti buruz, suhar, etengabe datu mordoa emanez ari den (1)
JXUwMDFh
. Polita da bi-hiru idazle literaturari buruz hizketan entzutea: “halakoren liburuko halako pasarte, halako idazleren halako liburu, halako (2)
JXUwMDE5
ez dakit zer hitz”.
Bertsolariak ere kasta berezia gara:
“Laurogeita seiko txapelketako kartzelako gaian halakok estreinatu zuen doinua. –Bai, motel halako errimatan egin zian poto behin Arozamenak, halako plazatan, halako egunetan hankaluze piloa egin zituena; ezkerreko bertsoa, eskubikoa, hasieran karga gutxikoa, arrazoi onekoa, baina narras tolestatua”.
Gainera, (3)
JXUwMDFh
lanarekiko atxikitasuna itsuaren hau ez da gertatzen xarma izan dezaketen lanetan bakarrik; hiru edo lau enkofradore elkartzen badira erretenaz, zoluaz, arlearraz, galipotaz, dunperrez eta fenwickez arituko dira. Eta bi-hiru idazkari elkartzen badira datu-basez, fitxa-kontrolez, serbidoreen bizkortasunik (4)
JXUwMDE5
, txostenez, eskanerraz.
Kanpotik begira dagoenak ez du ulertuko bakoitzaren (5)
JXUwMDE5
, baina, lana ondo egitekotan, itsu-puntu hori behar da. Azken batean, (6)
JXUwMDFh
buruz denok daukagu ahotsa, falta izaten zaiguna da altaboza ahots hori zabaltzeko. Eta aski izaten da lanbide bereko lagun mordoxka bat elkartzea ahotsak eta altabozak bat egin dezaten.
Baina bada arlo bat Hego Euskal Herria dantzan daukana, horrelakorik ematen ez dena: futbola, ditxosozko futbola. Konturatu bazarete, (7)
JXUwMDFh
gertatzen da futbolarekin. Kanpotik begira gaudenotan gehienok gara itsuak. Badakigu halako partidutan halako jokalarik zer gol sartu zuen, eta gol hura sartzeko zer jokalariri izkin egin zion ere bai, eta izkin hori ezkerraldera edo eskuinaldera egin zion ere gogoan daukagu. Barruan daudenek, berriz, entrenatzaile, mediku, futbolariek … ez dute sekula (8)
JXUwMDFi
esplikaziorik ematen. “Ahal duguna egin dugu. Gaur ez dugu zorterik izan. Aurkariak gehiago izan dira. Elastikoa izerdiz blai egin dugu.“ eta horrelakoak baino ez dituzte esaten.
Hauek badute altaboza; ahotsik eza salatzen du, ordea, altaboz horrek. Ez diozu bati entzungo: “kontxo! Golean nik izan dut erruaren zati bat. Harritu egin nau Ximaok egin didan jokaldiak. Karrokada bat bideo ikusi ditut bereak eta, orain sei hilabete Balaidosen, Juanfrani, egoera berean, barrurantz egin zion ihes eta, joan zen astean Nou Campen, Olaizolari ere barrurantz, nik barrurantz espero nuen eta kanpora egin du”. Ez, holakorik ez diezue entzungo. Futbola da arlo bakarra itsua kanpokook bizi (9)
JXUwMDFi
barrukoek baino gehiago. Horregatik pentsatzen dut kobratu ere guk egin beharko genuela, inork (10)
JXUwMDE5
|
1. a) honek b) hura c) profesionalak
2. a) hitzalditan b) hitzaldian c) hitzaldietan
3. a) norbere b) nork bere c) norberak
4. a) ezaz b) ezak c) faltaz
5. a) zoroa b) eroa c) ezina
|
6. a) norbereari b) nork bereari c) norberari
7. a) batetik bestera b) batekoz bestera c) goitik behera
8. a) ustezko b) badaezpadako c) tajuzko
9. a) garena b) zaiguna c) duguna
10. a) kobatzekotan b) kobratuz gero c) kobratu ezean
|