Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipisicing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam, quis nostrud exercitation ullamco laboris nisi ut aliquip ex ea commodo consequat. Duis aute irure dolor in reprehenderit in voluptate velit esse cillum dolore eu fugiat nulla pariatur. Excepteur sint occaecat cupidatat non proident, sunt in culpa qui officia deserunt mollit anim id est laborum.
Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipisicing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam, quis nostrud exercitation ullamco laboris nisi ut aliquip ex ea commodo consequat. Duis aute irure dolor in reprehenderit in voluptate velit esse cillum dolore eu fugiat nulla pariatur. Excepteur sint occaecat cupidatat non proident, sunt in culpa qui officia deserunt mollit anim id est laborum.
Hauek dira lan egiteko erabiliko dituzun IKT baliabideak:
Testu-prozesadorea |
|
Beste aplikazio batzuk |
|
Web-erreferentziak |
Kometak egiteko moduari buruzko bideoa: http://www.youtube.com/watch?v=uLjfpS43OuA Kometak diseinatzeari eta egiteari buruzko txostena. Zer da poligono bat? Elementuak eta sailkapena:
|
Pitagoras (K.a. 582 - K.a. 500), greziar filosofoa eta matematikaria, Samos uhartean jaioa.
Pitagoras Samosetik erbesteratu zutela diote, Polikrates tiranoari zion higuinagatik. K.a. 530. urtearen inguruan, Krotonan kokatu zen, Italiako iparraldean zegoen greziar kolonia batean. Han, erlijio-, politika- eta filosofia-helburuak zituen mugimendua sortu zuen: pitagorismoa esaten zaio.
Pitagorasen filosofia haren jarraitzaileen lanari esker ezagutu dugu. Eskuarki, uste da pitagorikoek matematikan egindako ekarpen guztiak (esate baterako, Pitagorasen teorema) Pitagorasenak berarenak direla, baina haren jarraitzaileek ekarpen asko egin zituzten.
Pitagorikoek hainbat ikerketa egin zituzten matematikaren arloan. Besteak beste,zenbaki bikoitiak eta bakoitiak aztertu zituzten, bai eta zenbaki lehenak eta karratuenak ere; alegia, zenbakien teorian ezinbestekoak direnak.
Aritmetikaren ikuspuntu horretan oinarrituta landu zuten zenbakiaren kontzeptua. Haien ustez, unibertsoaren proportzioaren, ordenaren eta harmoniaren oinarri nagusia zen zenbakia. Ikerketa haien bitartez, matematikako oinarri zientifikoak ezarri zituzten.
Pitagorismoaren ikurra izar pentagonala zen. Haiek pentagrama esaten zioten. Ikur hori dodekaedro erregular baten aurpegi pentagonal batean bost diagonalak egitean sortzen da.
Geometriaren eremuan, eskola haren aurkikuntzarik garrantzitsuena hipotenusaren teorema
izan zen; Pitagorasen teorema esaten zaio, eta honela dio: triangelu angeluzuzen baten hipotenusaren berbidura eta beste bi
aldeen berbidura berdinak dira.
Pitagorikoek zenbaki poligonalak ere landu zituzten. Poligono bat (bereziki, triangeluak eta laukiak) eratuz adieraz daitezkeen zenbakiak dira. Ikus ditzagun adibide batzuk:
Zenbaki triangeluarrak | Zenbaki karratuak |
![]() |
![]() |
Beraz, pitagorikoak geometra handiak izan ziren, baina baita, gainera, filosofo bikainak ere: Greziako garai hartako bizitzaren eta zientziaren alderdi guztiak jorratu zituzten: erlijioa, medikuntza, astronomia, aritmetika, geometria… Gainera, oso aktiboak izan ziren politikan.
ZUZENDARITZA: Narcís Vives
KOLABORATZAILEAK: