MATEMATIKA Arloa
Poligonoen, triangeluen eta laukien elementuak eta sailkapena
3. jarduera
5 de 6
0%

3. jarduera

KOMETAK EGITEN

Kometak hegan jartzea pozgarria da beti. Baina, gainera, kometak egiten ikasten badugu, askoz ere interesgarriagoa izango da. Hain zuzen ere, diseinu erakargarria egitea da erronka, bai eta, bide batez, poligonoei buruzko kontzeptuak finkatzea ere.


JARDUERAK

Orduan, jarduera hauek proposatzen dizkizuegu:

Geogebra softwarea erabiliz, diseinatu zuen kometa, lauki forma izan behar duela kontuan izanda.

Diseinua amaitutakoan, inprimatu eskalan eta:

  • Triangelurik egonez gero, neurtu barne-angeluak, batu eta idatzi batura.
  • Neurtu zuen kometaren (laukia) barne-angeluak, batu eta idatzi batura.
  • Egin kometaren diagonalak eta neurtu. Idatzi neurriak.
  • Neurtu diagonalak egitean sortutako angeluak. Idatzi neurriak.
  • Neurtu kometaren aldeak eta idatzi neurriak.

Alderatu neurriak zuen ikaskideek hartutakoekin. Loturarik ba al dago jasotako datuen eta laukien ezaugarrien artean (1. jardueran zehaztu genituen ezaugarri horiek)?

Zuek jasotako datuak eta zuen ikaskideek hartutakoak ikusirik:
  • Zein da triangelu baten barne-angeluen batura?
  • Eta lauki batena?

Laukia zein den, nolakoak dira diagonalak (berdinak ala ez, elkarzutak ala ez…)?

Idatzi txosten bat testu-prozesadoreko dokumentu batean galdera horiei erantzuteko.

Kalkulagailua

Egin klik irudian, kalkulagailua erabiltzeko.

Kalkulagailua

Zalantzarik izanez gero, erabili eskuliburua.

Gehiago jakiteko

Bideo honetan, kometak nola egiten diren ikusiko duzue:

http://www.youtube.com/watch?v=uLjfpS43OuA

Orain arte ikasi duzuenarekin, animatu nahi zaituztegu lehiaketa bat antolatzea: egin kometak eta jarri hegan. Horrelako lehiaketetan, hau saritu ohi da: kometen diseinua, kolorea eta hegaldia. Kontuan izan urte-sasoi aproposa aukeratu behar duzuela, haizea eta eguraldi ona behar baitira.

Laguntza

Laguntza
  1. Ezker menua (goitik beherako ordena): sekuentziaren orri nagusiaren ikurra (home), iturriaren tamainaren ikurra, inpresio ikurra, laguntzarako sarrera ikurra eta edukinaren aurkibidearen ikurra.
  2. Materialaren izena barra eta sekzio aktualaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo edo aurreko orrialdea).
  4. Edukinarentzako hutsunea.

Autor:

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipisicing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam, quis nostrud exercitation ullamco laboris nisi ut aliquip ex ea commodo consequat. Duis aute irure dolor in reprehenderit in voluptate velit esse cillum dolore eu fugiat nulla pariatur. Excepteur sint occaecat cupidatat non proident, sunt in culpa qui officia deserunt mollit anim id est laborum.

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives
KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Mª Cristina Pérez eta Magdalena Garzón
  • MATEMATIKA ARLOAREN KOORDINAZIOA: José Orenga
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Marcel David Pochulu eta Mª Cristina Pérez
  • GAZTELERAZKO BERTSIOAREN ESTILO-ZUZENKETA: Anna Betriu eta Joan Martín
  • EUSKARARA ITZULPENA: Bakun itzulpen eta argitalpen zerbitzuak, s.l.
  • MAKETAZIOA: Maite Vílchez eta Miquel Gordillo
Hasiera
Hizki tamaina txikiagotu
Hizki tamaina handitu
Laguntza
Aurrekoa
Hurrengoa
Apartats
Has de visitar els apartats anteriors abans de visitar aquest