1. jarduera
POLIGONOEI BURUZKO INFORMAZIOAREN BILA
Zenbait kometari erreparatzen badiezue, ikusiko duzue irudi lauz osaturik daudela, batzuek ertz kurbatuak
dituztela, eta beste batzuek, berriz, ertz zuzenak. Ertz zuzenak dituztenak irudi poligonalak dira. Hain zuen ere,
hau izango da eskolako gaia: Poligonoak.
Orain, definizio ulerterraza ematen saiatuko gara. Poligonoek zer elementu dituzten eta nola sailkatzen
diren esango dizuegu.
JARDUERAK
Jarduera hauek proposatzen dizkizuegu:
Aztertu diapositiba-aurkezpen hau:
Poligonoak.
- Galdetu irakasleari ulertu ez duzuena eta sortu zaizkizuen zalantzak.
Begiratu zuen inguruan eta aurkitu ikasgelan dauden poligonoak, aurkezpeneko irudiak kontuan izanda (mahaiak, aulkiak, arkatzen
aurpegiak, irakaslearen betaurrekoak, arbela, etab.).
Ohartu naturan ere (landaredia, soroak, itsasoa, etab.) poligono asko daudela.
Gizakiok naturatik ikasten dugu, eta horretan oinarrituta, gero eta poligono perfektuagoak egin eta gure beharretara egokitzen
ditugu, mahaiak, etxeak eta arbelak egiteko, besteak beste.
Matematikak poligonoak hobetu eta are perfektuagoak egiten ditu. Poligonoen ezaugarriak aztertu eta haiek hobeto erabiltzen
irakasten digu; adibidez, azalerak, iritsi ezinezko bi punturen arteko distantzia eta autobuseko itxarote-denbora kalkulatzen.
Bikoteka, ireki testu-prozesadorea eta:
- Egin 2 edo 3 poligono. Ikasgelako edo naturako elementuak izan daitezke.
- Ondoren, aukeratu egindako poligono bat edo aurkezpenean ikusitako bat, eta esan zein diren haren elementu
nagusiak (aldeak, erpinak, diagonalak, etab.).
- Sortu honen antzeko taula bat, eta bete.
Irudia |
Elementuak |
Deskribapena |
|
|
|
|
|
|
|
- Lehenengo zutabean, poligonoaren irudia sartu behar duzue. Adibidez: pentagono bat.
- Bigarren zutabean, poligono horren elementu nagusien izenak idatzi beharko dituzue (aldeak, erpinak,
diagonalak…).
- Azkenik, hirugarren zutabean, elementu bakoitzaren deskribapen labur bat idatzi beharko duzue.
Aurreko aurkezpenetik har dezakezue testu zatiren bat, lagungarria izanez gero.
Ondoren, sortu
eskema grafiko bat, poligono mota guztiak laburbiltzeko. Eskemaren atal bakoitzean, deskribapen labur
bat sar dezakezue.
Ariketa bukatutakoan, ikaskideekin elkarbana dezakezue, eta eskemak osatuta dauden eta haietan jarritakoa argia dagoen
egiaztatu.