Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipisicing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam, quis nostrud exercitation ullamco laboris nisi ut aliquip ex ea commodo consequat. Duis aute irure dolor in reprehenderit in voluptate velit esse cillum dolore eu fugiat nulla pariatur. Excepteur sint occaecat cupidatat non proident, sunt in culpa qui officia deserunt mollit anim id est laborum.
Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipisicing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam, quis nostrud exercitation ullamco laboris nisi ut aliquip ex ea commodo consequat. Duis aute irure dolor in reprehenderit in voluptate velit esse cillum dolore eu fugiat nulla pariatur. Excepteur sint occaecat cupidatat non proident, sunt in culpa qui officia deserunt mollit anim id est laborum.
Testu-prozesadorea |
|
Kalkulu-orriak |
|
Beste aplikazio batzuk |
|
Web-erreferentziak |
|
Angeluen neurri-unitateak (graduak, ‘ “) eta denbora-unitateak (orduak, ‘, “) 60na zenbatzen dira, eta ez 10na, 100na edo 1.000na, beste guztiak bezala (metroak, kilometroak…). Zergatik? Galdetu al diozu inoiz zeure buruari?
Babiloniarrengandik iritsi zaigun zenbaketa-sistema bakarra delako. Babiloniarren zenbaketa-sistemaren oinarri-zenbakia 60a zen (gurean aldiz 10a da). Historian zehar, hainbat aldiz saiatu izan gara “egoera birbideratzen” eta neurriak bateratzen; hain zuzen ere, gradu batek 100 ‘ izan zitzan, eta minutu batek, 100 “. Alabaina, ahalegin guztiek ez dute arrakastarik izan; 60ari eutsi diogu.
Babiloniar zibilizazioak sumeriar zibilizazioa ordezkatu zuen, K.a. 2000 urtean gutxi gorabehera. Babiloniarrak herri semitiko bat ziren, eta Mesopotamia (egungo Irak) inbaditu zuten. Sumeriarrak garaitu zituzten eta, K.a. 1900 urtearen inguruan, Babilonian ezarri zuten beren hiriburua. Sumeriarrengandik eta akaziarrengandik hartu zuten 60 zenbakian oinarrituriko zenbaketa-sistema. Baina sumeriarren eta akaziarren sistemak ez ziren posizio-sistemak, eta babiloniarrena, berriz, bai. Aurrerapen hori aurrerapauso handia izan zen matematikaren historian. Hala ere, esan beharra dago ez zutela zero zenbakia irudikatzeko ikurrik, eta dagoeneko jakingo duzunez, zeroa ezinbestekoa da gure zenbaketa-sisteman. Adibidez, nola idatziko genuke hamar zenbakia zerorik gabe? Eta ehun eta sei zenbakia?
Babiloniarrek 59 ikur erabiltzen zituzten zenbakiak adierazteko. Hona hemen ikur horiek:
Iturria: http://ciencia.astroseti.org/matematicas/articulo_3650_la_numeracion_babilonia.htm
Oso zaila irudituko zaizun arren, babiloniarrak eragiketa ugari egiteko gai ziren.
Ez dakigu zergatik zuten 60 zenbakia oinarritzat, baina historialariek askotariko bertsioak eman dituzte horri buruz; esate baterako, triangelu aldeberdin batek (babiloniarrak geometra bikainak ziren) 60º-ren berdinak diren hiru alde dituela.
Babiloniarrek ekarpen ugari egin zituzten geometriaren alorrean, hala nola angelu- eta azalera-neurketan. Izan ere, merkatarien herria zen babiloniarrena, eta lurrak eta abar neurtu behar zituzten etengabe.
ZUZENDARITZA: Narcís Vives
KOLABORATZAILEAK: