2. jarduera
“Hizki-zopa” baten diseinua
| Angeluen gaiarekin lotutako
gako-hitzak izango dituen hizki-zopa bat egiteko unea iritsi da. Aurreko jardueran egin duzuen taula erreferentzia ona da.
Ez ahaztu hura erabiltzea!
Zuen hizki-zopa egiteko, testu-prozesadorea erabiliko dugu eta, hizki-zopa bukatutakoan, beste ikaskide
batzuk gonbida ditzakezue zuen ariketa ebaztera.
Animatzen al zarete? Jarraitu irakurtzen!
|
|
Hona hemen neurketa-unitate batzuk: luzerarena metroa da, eta masarena, kilogramoa.
Dagoeneko badakizue gradua dela angeluak neurtzeko erabiltzen den unitatea.
Gradu bat angelu zuzen baten laurogeita hamartarren zatia da. Hau da, angelu zuzen bat 90 zatitan
banatzen baduzue, zati bakoitza gradu bat izango da. Zeinen txikia!
Baina badira gradu batekoak baino txikiagoak diren angeluak ere. Logikoa da angelu batek gradu kopuru zehatza ez neurtzea.
Ohikoa da angelu batek 35º eta koska neurtzea, eta oso arraroa, 35º zehatz-mehatz neurtzea. Horregatik, gradu-zatitzaileak
beharrezkoak dira.
- Gogoratu zein diren metroaren zatitzaileak: zentimetroa (1 metro = 100 cm), milimetroa (1 metro
= 1.000 mm), etab.
- Graduaren zatitzaileak hauek dira: minutua (1 gradu = 60 minutu) eta segundoa (1 minutu = 60 segundo
edo 1 gradu = 3.600 segundo).
Berriro ere babiloniarren 60 famatuarekin!
Minutua apostrofo batez adierazten da ('), eta segundoa, bi apostrofoz ('').
Gogoratu
Jarduera egiten hasi aurretik, graduak, minutuak (') eta segundoak ('') batetik bestera pasatzeko ariketa
batzuk egin ditzakezue. Adibidez, hau erabil dezakezue: sistema hirurogeitarrari buruzko baliokidetasunen joko elkarreragilea.
JARDUERA
Jarri binaka eta ireki fitxategi hau (.odt).
- Egin gutxienez 10 lerro eta 10 zutabe dituen taula bat.
- Erabaki bien artean hizki-zopan zer hitz sartuko dituzuen.
- Jarri hitzak hizki-zopan. Edozein norabidetan jar ditzakezue: horizontalean, bertikalean edo diagonalean. Gainera, interesgarria
izan daiteke hitzak gurutzatzea beste hitz baten hizki bat erabiliz. Beharrezkoa izanez gero, jarri zutabe edo lerro gehiago
zuen taulan.
|
|
Orain, falta diren laukiak bete beharko dituzue hizkiak ausaz erabiliz.
- Gogoan izan letra larriz edo letra xehez idatzi behar dituzuela zopako hizki guztiak. Ez dituzue letra larriak eta letra
xeheak nahasi behar.
- Aprobetxatu zuen hizki-zopa egitean gustuko duzuen diseinua erabiltzeko. Taularen kolorea eta laukien tamaina erabaki
dezakezue, eta irudiren edo xehetasunen bat gehitu.
Zorionak! Zuen lehenengo jokoa diseinatu duzue.
Bukatzeko, ebatzi jarduera.
Konturatzen al zarete zuen hizki-zopak balio izango duela beste pertsona batzuk josta daitezen hura ebazten
duten bitartean? Bikain!