MATEMATIKA Arloa
Matematikekin jokoak diseinatzen
1. jarduera
3 de 6
0%

1. jarduera

Angeluei buruzko informazioaren bila

Hizki-zopa

Jarduera honetan, hizki-zopa bat diseinatuko dugu. Hizki-zopa horretan, lantzen ari garen gaiarekin lotutako hitzak bilatu beharko ditugu; alegia, angeluekin.

Orain, zenbait jarduera proposatzen dizkizuegu, angeluei buruzko garrantzitsuena ikas dezazuen eta, gero, ezagutza horiek zuen hizki-zopan erabil ditzazuen.

JARDUERA

Ireki Angeluak.htm fitxategia eta egin bertan proposatzen zaizkizuen ariketak. Jarduera batetik bestera igarotzeko, “Hurrengo jarduera” sakatu beharko duzue.

  • Angeluak: Definizioa, elementuak eta neurketa-unitateak.
  • Angeluak: Sailkapen-irizpide bat.
  • Angeluak: Beste sailkapen-irizpide bat.

Aurkitu dituzun definizioen oharrak hartzea gomendatzen dizugu, aurrerago beharko dituzu eta.

Irten kalera eta begiratu zuen inguruan dauden angeluei. Aztertu angelu zorrotzak, zuzenak diren… Zer ezaugarri dituzte? Zer angelu eratzen du elizaren dorreak lurrarekiko? Zer angelu eratzen dute teilatu baten bi isuriek? Eta zer angelu osatzen dituzte zuhaitz baten adarrek lurrarekiko?

Matematikak (zuek orain egiten ari zaretena) kalean aurkitzen dituzuen angeluak “estilizatu”, hobetu eta perfektu bihurtzen ditu. Ondoren, aztertu egiten ditu, bai eta ondorioak atera eta ondorio horiek gure bizitza hobetzeko erabiltzen ere; adibidez, igeltsero batzuk egiten ari diren horma bat ez erortzea lortuz (lurrarekiko angelu zuzena), dorre baten altuera neurtuz dorrearen itzalean eta eguzkiaren altueran oinarrituta (eguneko une bakoitzean eguzkiaren izpiek lurrarekiko sortzen dituzten angeluak)…

Testu-prozesadorean, egin hiru zutabe eta jarri izenburuak, adibidean bezala.

Gako-hitza

Esanahia

Argibide-marrazkia

  • Lehenengo zutabean, idatzi ikasi dituzuen ezaugarrietako batzuk (angelua, angelu motak, etab.).
  • Bigarrenean, ipini lehenago idatzitako definizioak.
  • Hirugarrenean, argitzeko marrazki bat egin dezakezue.

Gako-hitzak identifikatutakoan, osatu taula. Ondoren, gako-hitz horiek ikaskideekin elkarbanatzeko aukera izango duzue, eta taulak behar bezala osatu dituzuen eta haietan idatzitakoa ulergarria den ziurtatzeko.

Zorionak! Orain, zuen “hizki-zopa” diseinatzeko behar adina informazio baduzue.

Kalkulagailua

Egin klik irudian, kalkulagailua erabiltzeko.

Kalkulagailua

Zalantzarik izanez gero, erabili eskuliburua.

Laguntza

Laguntza
  1. Ezker menua (goitik beherako ordena): sekuentziaren orri nagusiaren ikurra (home), iturriaren tamainaren ikurra, inpresio ikurra, laguntzarako sarrera ikurra eta edukinaren aurkibidearen ikurra.
  2. Materialaren izena barra eta sekzio aktualaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo edo aurreko orrialdea).
  4. Edukinarentzako hutsunea.

Autor:

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipisicing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam, quis nostrud exercitation ullamco laboris nisi ut aliquip ex ea commodo consequat. Duis aute irure dolor in reprehenderit in voluptate velit esse cillum dolore eu fugiat nulla pariatur. Excepteur sint occaecat cupidatat non proident, sunt in culpa qui officia deserunt mollit anim id est laborum.

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives
KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Mª Cristina Pérez eta Magdalena Garzón
  • MATEMATIKA ARLOAREN KOORDINAZIOA: José Orenga
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Marcel David Pochulu eta Mª Cristina Pérez
  • GAZTELERAZKO BERTSIOAREN ESTILO-ZUZENKETA: Anna Betriu eta Joan Martín
  • EUSKARARA ITZULPENA: Bakun itzulpen eta argitalpen zerbitzuak, s.l.
  • MAKETAZIOA: Maite Vílchez eta Miquel Gordillo
Hasiera
Hizki tamaina txikiagotu
Hizki tamaina handitu
Laguntza
Aurrekoa
Hurrengoa
Apartats
Has de visitar els apartats anteriors abans de visitar aquest