Orain, badakigu karta-sortak zer diren, eta karta-joko bat sortuko dugu denon artean, tangram-eko piezekin
irudiak sortzeko balio izango diguna. Ikus dezagun zertan datzan.
Ikasle bakoitzak karta-sortako 2 edo 3 karta egin beharko ditu. Karta bakoitzean, esaldi bat idatziko du, tangrameko piezekin
irudi bat osatzeko argibideekin. Karta bakoitzak 1 eta 3 puntu arteko puntuazioa izango du. Horrenbestez, ikasle batek irudi
bat osatzen duen bakoitzean, puntuak irabaziko ditu, eta jokoa amaitzean puntu gehien dituena irabazlea izango da.
Karta-jokoa diseinatu baino lehen, deskargatu
Joko bat diseinatzen (.odt) fitxategia.
- Erabaki kartak zer tamainatakoak izango diren, ikasle bakoitzak zenbat karta egingo dituen (2 edo 3) eta karta-sortak
zenbat karta izango dituen (guztira).
Behatu arretaz irakasleak emango dizkizuen irudiei. Tangrameko pieza guztiekin egin daitezkeen irudiak: pertsonenak, objektu
bizigabeenak eta animalienak. Adibidez:
Tangram bateko pieza guztiekin egindako irudiak |
Pertsona baten irudia |
|
Animalia baten irudia |
|
Objektu baten irudia |
|
Behatu arretaz irakasleak eman dizkizuen irudiei. Behera kargatu eta ireki fitxategi
hau (.odt).
Aztertu irudiak zenbat angelu dituen eta bete taula. Hona hemen adibide bat:
Irudia
|
Angelu zorrotzak |
Angelu zuzenak |
Angelu kamutsak |
Angelu ahurrak |
Angelu ganbilak |
| 5
| 5
| 2
| 8
| 12
|
| 2
| 5
| 4
| 7
| 11
|
Egin zuen karten eskema, Geogebra marrazketa-programa edo antzeko besteren baten bidez. Gehitu irudiei dagokien informazioaren
zati bat. Ez da beharrezkoa irudi bakoitzari dagokion informazio guztia idaztea. Esate baterako, aurreko adibideekin jarraituz,
hau idatz dezakegu:
- 5 angelu zuzen eta 5 angelu zorrotz dituen giza irudia.
- 11 angelu ganbil dituen animalia-irudia.
Gogoratu oso garrantzitsua dela irudi bakoitzari puntuak ematea. Irudiaren zailtasunaren arabera. 1 eta 10 puntu bitarteko
puntuazioa eman dezakezue.
Eta nahi baduzue, irudiak gehi ditzakezue kartetan, haiek apaintze aldera.
Geogebra programa erabiliz, egin Tangrameko piezen eskema zuen jokorako. Inprimatzen badituzue, kolorezta ditzakezue, eta
gero, moztu. Bestela, erabili eskema koloretako orrietan kopiatu eta moztu beharko dituzuen moldeak lortzeko.
Moztu aurretik, neurtu irudi guztien angelu guztiak paper gainean, angelu-garrailagailua erabiliz,
eta idatzi eskuz:
- Egiaztatu triangeluak diren irudien hiru angeluen batura 180º dela, eta karratuen angeluen batura 360º dela.
- Kasuren batean ez badituzue emaitza horiek lortzen (gutxi gorabehera), neurtu angeluak berriro, emaitza zuzena lortzen
duzuela ziurtatu arte.
Gogoan izan: Matematikan, okerrik ez izatea ez da garrantzitsuena, akatsa aurkitzea eta hura konpontzen
jakitea baizik.
Bukatutakoan, erabaki denon artean zer arau izango dituen jokoak eta nola jolastuko den.
Deskargatu fitxategi hau
(.odt), karta-joko baten arauen adibide bat ikusteko.
Inprimatu zuen jokorako beharrezkoa den guztia, baita ikaskide bakoitzak egindako irudi-taula ere.
- Ikasle bakoitzaren irudi-taula irudi-karteldegi baten zati izan daiteke. Oso baliagarria izan daiteke jolasteko mementoan
kontsultatzeko.
- Moztu kartak eta elkartu beste ikaskideen kartekin.
Eta… jolastu eta ikasi!