MATEMATIKA Arloa
Irakasleentzako gida
Aurkezpena
1 de 14
0%

Aurkezpena

PROPOSAMENA TESTUINGURUAN KOKATZEA

Iturria:

http://mateareablog.blogspot.com/

PROPOSAMENA TESTUINGURUAN KOKATZEA

Sekuentzia didaktiko honen helburuak dira ikasleek errealitateko angeluak identifikatzea, haien zabalera iritzira kalkulatzea, eta nola neurtu behar diren ikastea, angelu garraiagailua nahiz matematika-morroiak erabiliz.

Kontzeptu teorikoak errazak dira, alabaina, praktika behar da haiek errealitatean identifikatzeko. Hori dela eta, praktikatu egin behar dugu, betiko moduan angelu-garraiagailua erabiliz, nahiz jardueretan adierazitako simulagailuak baliatuz. Jardun horiek biak osagarriak dira, eta kontzeptuak finkatzen laguntzen dute; bai eta angeluak identifikatzen eta haien garrantzia bizitzan aintzat hartzen ere: orientazioan, zientzian, teknikan…

JARDUEREN SEGIDA

A etapa - Sarrera

  • 1. jarduera. Angeluen sailkapenak aurkezten dira, eta grafikoki zehazten dira mota ohikoenak. Aplikazio bat erabil daiteke angeluak marrazteko, angeluaren zabalera aldatu ahala haren zenbakizko balioa ikusteko, eta zer motatakoa den jakiteko. Ondoren, zenbait jarduera proposatzen dira, angelu ohikoenak iritzira kalkulatzeko (15º, 30º, 45º…), eta zehatz neurtzeko, garraiagailuak edo Interneteko simulagailuak erabiliz. Bukatzeko, angeluen balioak kalkulatzen dira zenbait egoeratan (elkar ebakitzen duten zuzenen artekoak, triangeluetakoak...).

B etapa – Garapena

  • 2. jarduera. Erleen dantza oinarri hartuta, eta fenomenoa irudien eta bideoen bidez azaldu ostean, grafiko batzuk interpretatuko dira. Grafiko horietan egoera zehatzak adierazten dira, loreen erlauntzarekiko kokapenari lotuta; bai eta erleek nektar- eta polen-iturrien kokapena erlauntzan azaltzeko egingo duten dantzari lotuta ere. Lotura aldebikoa da: dantzarena kokapen zehatz batekin, eta alderantziz, kokapen batena dantza zehatz batekin.

C etapa – Bukaera eta ebaluazioa

  • 3. jarduera. Angeluak erabiltzen dira hiri bateko ibilbideen testuinguruan. Angeluen erabilerak deskribapenen zehaztasuna hobetzen eta anbiguotasunak argitzen laguntzen du. Ibilbideen deskribapenak interpretatuko dira, eta mapa birtualetan identifikatuko. Eta alderantziz, mapetan adierazitako ibilbideak ohiko hizkuntzan deskribatuko dira, angeluak eta haien deskribapen zehatza erabilita.

  • Arloa: Matematika.
  • Gaia: Angeluak.
  • Unitate didaktikoa: Angeluak.
  • Maila: DBH 1.
  • Saio kopurua: 3

Ibilbidea

Gida honek atal hauek ditu:

Laguntza

Laguntza
  1. Ezker menua (goitik beherako ordena): sekuentziaren orri nagusiaren ikurra (home), iturriaren tamainaren ikurra, inpresio ikurra, laguntzarako sarrera ikurra eta edukinaren aurkibidearen ikurra.
  2. Materialaren izena barra eta sekzio aktualaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo edo aurreko orrialdea).
  4. Edukinarentzako hutsunea.

Autor:

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipisicing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam, quis nostrud exercitation ullamco laboris nisi ut aliquip ex ea commodo consequat. Duis aute irure dolor in reprehenderit in voluptate velit esse cillum dolore eu fugiat nulla pariatur. Excepteur sint occaecat cupidatat non proident, sunt in culpa qui officia deserunt mollit anim id est laborum.

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives
KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Mª Cristina Pérez eta Magdalena Garzón
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • MATEMATIKA ARLOAREN KOORDINAZIOA: José Orenga
  • EGILEA: Eider Antxustegi-Etxarte
  • GAZTELERAZKO BERTSIOAREN ESTILO-ZUZENKETA: Anna Betriu eta Joan Martín
  • EUSKARARA ITZULPENA: Bakun itzulpen eta argitalpen zerbitzuak, s.l.
  • MAKETAZIOA: Maite Vílchez eta Miquel Gordillo
Hasiera
Hizki tamaina txikiagotu
Hizki tamaina handitu
Laguntza
Aurrekoa
Hurrengoa
Apartats
Has de visitar els apartats anteriors abans de visitar aquest